Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paradoxikoki (orobat paradojikoki g.er.) adlag modu paradoxikoan. ik paradoxa 3.

Baina, paradoxikoki, nire ahulezian datza nire indarra.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 34. orr.

Paradoxikoki, sentitzen zuen nekea indar bilakatzen zitzaion, Gizarte-aldaketaren eragile izan behar zutenak -klase herritarrak, alegia- dira, paradoxikoki, hedabide narkotizatzaile horien kontsumitzailerik handienak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 152. orr.

Beste muturrean, dena itzuliz -literatura ez den beste guztia itzuliz, paradoxikoki- dena konponduta legokeela uste dutenen paradisua dago.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 177. orr.

Ez-lekuan dabil, baina, paradoxikoki, edo ez hain paradoxikoki, hondarrean irakurle abstraktua konkretu bilakatzea nahi luke, itsutuki.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 15. orr.

Ematen du denbora bakarrik egongo litzatekeela hausturaren une hutsean, pitzadura zuri eta paradoxikoki intenporal batean, non bat-batean eraketa batek bestea ordezkatzen duen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 189. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus