Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paradoxa (orobat paradoja g.er.) 1 iz irudiz zentzugabea edo bere buruaren kontrakoa izanik, egia den edo izan daitekeen esaldia; batera egiazkoa eta gezurrezkoa den perpausa, beti gezurra esaten dut bezalakoa.

Kolore faltsuak eman zaizkio, eta hau da paradoxa, mapari benetakotasuna emateko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 285. orr.

Paradoxa litzateke edukitsuak, beren ondasunen jabetzaz gainera, ezedukien esker ona erreibindikatzen ikustea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 180. orr.

Egia hau demostratuta dagoela iruditzen zait, nahiz eta jakin paradoxa bat irudituko zaiela adimen laburrekoei.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 33. orr.

Paradoxa, The Wild hiltzaile gupidagabea amarenganako maitasunak saldu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 18. orr.

Paradoxa gisa, zientzia eta teknologiaren kontrako mugimenduak sortu dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 42. orr.

Mekanika kuantikoaren paradoxen inplikazioak.  Berria - Gaiak   2004-10-08

Paradoxa antzeko zerbait sortzen zaio hemen Platoni, ez baitakigu zerk eraikitzen duen zer lehenago: filosofo perfektuak estatu perfektua, ala alderantziz?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 48. orr.

Subiranotasunaren azken paradoxa aro post-subirano honetan: zerbait eduki nahi baduzu, lehenik entregatu egin behar duzu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 60. orr.

Ez du erantzunik galderak; halako paradoxaz beteta dago mundua).  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 44. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Nola ulertu behar da paradoxa hau?  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

-Paradoxak mugiarazten ditu munduaren ardatzak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 117. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Paradoxa handia zela Expo hura ekologiari eskainia izatea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 137. orr.

Horra, bada, egunotako paradoxa nabarmena: oso forma desberdinak ageri dituzten organismoak gene sail berdin-petoz osatuak dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

Hor dago beste paradoxa harrigarri bat.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 135. orr.

Mendebalde modernoko zientziak harrigarriro errebindikatu du paradoxa logiko eta moral baten egiaz kristau-esperientziak ematen duen lekukotasuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 347. orr.

Paradoxa moral bat da azkenean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 110. orr.

Paradoxa polita paradoxa bildumatzaileentzat.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 43. orr.

Ustezko paradoxa ez da horren paradoxikoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 149. orr.

-Etengabeko paradoxa da bizitza; uste ez duzunarekin egiten duzu topo, ia beti, eta, sarri, espero duzunaren kontrakoarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 60. orr.

3 paradoxaz adlag ik paradoxikoki.

Plajio batek, paradoxaz, hain orijinala ematen bazuen, zer zen orduan orijinaltasuna?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 147. orr.

Baina orduan etorri zitzaion, paradoxaz, lasaibidea: berak oparitzat hartu zuen bigarren itsutasun hura, konponbiderik gabea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 157. orr.

Hausturak beti du berarekin mina edo sufrimendua; baina baita, paradoxaz, halako arindu edo sentimendu gozo bat ere.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 121. orr.

Berriro ere, gai nagusiak etortzen zitzaizkidan burura, eta, paradoxaz, heriotzari buruzko ideiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 38. orr.

4 paradoxazko izlag ik paradoxiko.

Alegoria bat da, mendebaldeko beste edozein testuk baino zorrotzago laburbiltzen duena fedearen, abertzaletasunaren eta askatasunaren paradoxazko leize gaindiezina.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 39. orr.

Paradoxazko izaera honek zerikusi handia du irudiek aurrean ez dauden gauzak erakusteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 65. orr.

Paradoxazko fenomenoa ematen zuen, baina naturala zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 227. orr.

Baina ikus dezagun arazoaren paradoxazko alderdia: [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 149. orr.

Saldu nahi diguten ikuspuntu manikeo merkea baztertu eta paradoxazko enigman sartzera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 39. orr.

Hatsapen honen beste ondorio bat -nahiko paradoxazkoa-, hau da: [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 157. orr.

Berez praktikotasunerako zuen joera izanda, paradoxazko samarra zen inoren babespean ez egoteko seta hori.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Nahiz eta ez erabili bere maisua Avignongo inkisidoreengana eraman zuten bezalako adierazpen paradoxazkoak, bere funtsezko gaiak eckhartiarrak dira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 7. orr.

Azken horretako esaldi paradoxazko batek -Mortuus est Dei filius; credible est quia ineptum est: et sepultus resurrexit; certum est quia impossibile est-, osorik hartu zuen nire denbora, ikerketa neketsu eta alferreko aste askoan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

informazioaren paradoxa (4); katuaren paradoxa (26); paradoxa bada ere (5); paradoxa badirudi ere (11); paradoxa dirudi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus