Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
paperkeria (orobat paperkeri ) iz zerbait bideratzeko behar den paper sorta, gaitzesgarritzat hartua. ik burokrazia.
Duela oraino berrogei ta zenbait urte mugatik iragaiteko behar zen paperkeria frango. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 168. orr.
Paperkeria biderkatzea leporatzen diozu erreformari. Berria - Harian 2006-01-04
Eta azken honen hunkitzeko edo kobratzeko, zer paperkeri lotsagarriak! Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 100. orr.