Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burokrazia (ETCn 1.260 agerraldi; orobat burokrazi g.er.) iz 1 burokraten talde soziala, boterearen irudi gisa ikusia; administrazioaren gehiegizko eragina.

Soziologorik zorrotzena baino lehenago eta sakonago aurreratu zen Kafka burokraziaren makinariak ezdeus bihurtzen gaituela esatera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.

Supermerkatu publikoetan apalak ez dira behar bezain azkar betetzen, hondatutako makinak konpontzeko itxaron egin behar da eta ezin dira langile berriak nolanahi hartu, erabaki guztiak Gobernuarekin kontsultatu behar baitira eta burokraziak luzatu egiten ditu gauzak.  Berria - Gaiak   2004-02-18

Jendea burokraziaren paperen amesgaiztoetan harrapatuta.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 84. orr.

Burokraziaren arauak jokabide sortzaile oro oztopatzen dute Pedro Migel Etxenike zientzialariaren ustetan.  Berria - Kultura   2006-02-24

Talde berezien eta hoberenen lana bultzatu behar da, burokraziak gehienetan agintzen duenaren kontra.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 52. orr.

Idazlearen ideario anarkistan oinarritzen omen du jarrera hori; aginte mota guztien kontrako gorrotoan, burokraziarekiko mespretxuan, estatuarekiko mesfidantzan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 172. orr.

Ezaguna da plangintzapeko ekonomiek porrot egin zutela, besteak beste, beren burokrazia, inefizientzia eta baliabide galera handiengatik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.

Prozesuaren bukaerarako inperioaren administrazio osoa hierarkikoki antolaturiko burokraziaren eskuetan zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.

Ea zein eratako iraultza ari ginen antolatzen, burgesen burokrazia bera kopiatzen zuena gauza guztietan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 35. orr.

Burokraziarekikoak betetzen azkenetarikoa izatea da nire erabakia.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 166. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez zuten herria armatu nahi, burokrazia handia gainditu behar zen pistola zorritsu bat eskuratzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 55. orr.

Nekez ahaztu daitezke bertako burokrazia eta inefizientzia handiak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 323. orr.

Orain lehiakortasuna handiagoa izango da, burokrazia handiagoa eta politika sozialak murriztuko dira.  Berria - Mundua   2004-04-30

Gero eta burokrazia bizkarroiagoa zuen erakunde politiko ekumeniko bati.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 360. orr.

Hoteleko burokrazia sinesgaitza egiten zait.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 235. orr.

Badakizu nolakoa den zorioneko burokrazia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 99. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskola pribatuen aldekoek, aldiz, burokrazia arazo gutxiago izateak irakaskuntza hobea eskainiko duela diote.  Berria - Gaiak   2004-02-18

Horrelako egiturak burokrazia prozesuen eta alderdikerien esklaboak izaten dira eta akats horiek asko mugatzen dute beren eraginkortasuna.  Berria - Kultura   2006-04-07

-Zera hasiko gaituk gu burokrazia kontu horietan sartzen.     «Kuskue tanden», 2004 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burokrazia eta (5); eta burokrazia (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus