Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Burua dendaren atzealdeko ziri batetik zintzilikaturiko paper hori-zurizko orri handien kontra jarri zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 325. orr.
Ni aberaskumea nintzen, paper murtxikatuaren itxurako aurpegia nuen eta Ritz-en bizi nintzen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 514. orr.
100.000 tona paper ekoiztu eta 25 milioi euroko inbertsioak egiteko aukera. Berria - Ekonomia 2004-02-18
Enbalatzeko papera erosi eta mekano-apalak forratu ditut. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.
Haren atzetik zeukaten joan beharra, paper latzean bildutako zorroak garraiatuz. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 161. orr.
ik beherago 29. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Bilatzen ari zena aurkitu zuen, ohar guztiz konprometigarriak, paper grisezko zorro soil batek baizik babesten ez zituenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 304. orr.
ik beherago 33. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Paperezko haizagailuari eragin. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.
Paperezko ezpain-zapia luzatu nion aho ingurutik cola arrastoak garbi zitzan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 81. orr.
Matxe paperarekin edo ogi mamiarekin eginak izango zirela pentsatu nuen aurrena, baina ez, benetako burezurrak ziren. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 79. orr.
Flandesko De Tijd egunkaria paper tradizionalean eskaini ohi duen produktua paper elektronikora egokitzen ari da. Berria - Gaiak 2006-02-25
Horrez gain, paper ore hezea garraiatzea zaila bezain garestia da. Berria - Ekonomia 2006-01-20
Zoazte paleen bila, azpian dakartzan paper-pasta fardoak hondarrean kenduko dizkiot. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 179. orr.
Arrautzak, hirugiharra eta ogi xigortua hartu eta gosaltzeari lotu zitzaion; guztiak paper-zaporea zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 257. orr.
Irrikatan nengoen erositako liburuak ukitu, haien paper- eta tinta-usaina sentitu, eta orriak banan-banan pasatzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.
Paper puska zuri bat erakutsi zuen, tolestua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.
Eta paper txatal bat eman dit zenbakia apuntatzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 62. orr.
Paper txatal bat aurkituko duzu 32 eta 33 orrialdeen artea markatzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 163. orr.
Itzalgaizka sartu diote sudurrean husar bat -tabakoz beteriko paper-tututxo bat alegia-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.
Biradera bati eragin zionean, hainbat posiziotan marraztutako emakume biluzi baten irudiz osaturiko paper-xafla bat hasi zen aparatuaren jiran. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.
Harrabots belikoak hasten zirenean paper bolak eta arroz aleak jaurtitzeko tutuluak ziren gure arma nagusiak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 239. orr.
Paper zerrendak ziren, non, hizki lodiz eta ertainez, hitz luze-luzeak idazten baitzituen, lerro osoa betez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 200. orr.
Tinta beltz lodiaren usaina, paper-bala handiak, bileretarako zurezko mahai luzea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 322. orr.
Pitxerrak, zeramikak, erloju eta kandelabroak, eta liburu eta, batez ere, paper-errollo pila handiak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 65. orr.
Paper kontsumitzaile itzelak dira liburuak. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 145. orr.
· -Paper-eskolara mutil asko etortzen zen kanpotik, eta bainu etxera joaten ziren larunbatetan, toalla hartuta. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 98. orr.
Periodiko paperarekin garbitzen genuen ipurdia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 120. orr.
Bi neskak egunkari-paperezko txanoak eginak zituzten euren uda-kapelak estaltzearren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 287. orr.
Fardeleko papera kentzean, ohi ez bezalako eskultura bat topatu nuen, aurrekoetatik oso desberdina zena. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 11. orr.
Karameluari papera kentzeko. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 90. orr.
Pipatzeko bertze paper bat atera berria zuen paketetxo gorri batetik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.
Instrukzioak paper honetan idatzi dizkizut. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 12. orr.
Ekarri papera eta tinta. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.
Infernuak ez ahal du nire kontrako mendekurik hartuko orain kontatzen ari naizenarekin paper zuria belzteagatik. Berria - Kultura 2004-09-19
Papera bi aldeetatik idatzi beharko nuela esan zidan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 206. orr.
Papera eta idazluma hartu, eta zortzi galdera zorrotz idatzi zituen berehala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 451. orr.
-Ez, idazteko papera besterik ez. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 138. orr.
Komunetan ez duzu paperik aurkituko. ik komun1 7. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 19. orr.
Eta, horratx, bakarren batek asmatu: post-it papera. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 27. orr.
Azpian paper mehe batek far-far egiten zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 233. orr.
Kronologiaren arabera txukun ordenaturiko administrazio paper arrunten artera lerratuak ziren oso aspaldiko paper arrotz batzuk. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.
Papera hartzeko esan zidan eta, paper zuria eskuetan hartu nuenean, [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 206. orr.
'Lagun izoztua,' dio Gorriak, biltzeko erabiltzen den paper marroia zabaldurik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 305. orr.
Oso paper politean bilduta zetorren dena, pakete bakoitzean irudiak itsatsita. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 166. orr.
Gero, fitxategi bat atera, gainbegiratu, eta paper itsasgarri bat eman zion Perretteri. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 392. orr.
Tinta eta kaligrafia dotore berberez, azken letrak paper sekantez txukundurik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 334. orr.
Ohartu zen mahaiko paper lehorgarrian zerbait idatzita zegoela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 471. orr.
Kolore hori leuneko paper pintatuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.
Paper idatziari errespetua izaten zaio. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 75. orr.
Pedriñoren mahai gainean zegoen paper-zulagailuaz behin eta birritan erasotu ondoren. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 40. orr.
Paper piloen azpitik folio zuri bat atera zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 206. orr.
Gela berean, metro bete gora pilaturik, inprimaketarako neurritan ebakitako paper orri mordo bat ipini genuen, eskuragarri. Txillardegi «Putzu», 1999 - 146. orr.
Emakume-bizikleta bat zen, auzotik pare bat kilometrora zegoen paper-lantegi batera lanera joateko amak garai batean erabilia. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.
Gure hondakin-artezalea goizero ekarri eta arratsero atzera bere kopia-paper mordoekin jasotzen zuen Land Roverraren zain geunden... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.
Josebak eta biok ehun bat bider idatzi genuen Obabako neska politenen zerrenda osaba Juanen makinan, aldiko hiru kopia eginez kalko-paperari esker. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 306. orr.
Argazki-paper guztiak irteera-berrikuskaketa ongi gainditua zian noski. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 272. orr.
Saltokiko neska arrosa gorrien zurtoinak aluminio-paperean biltzen ari zen bitartean, Rosiek Jakeri zeharretik begiratu zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 418. orr.
Urratu beharreko eztainu-paper irristakorra. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 225. orr.
Azukre-paperaren kolorea, gizon eta emakumeentzako botoidura desberdina, gondolen brankaren forma. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 198. orr.
Han-hemen aukeratutako hiruzpalau liburu hartu eta zatar-paper maiztu batean bildu zituen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 263. orr.
Idazten bukatu bezain laster eman diozu papera. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 65. orr.
Paper hori erretzeko erregutu nion Goldschmidt jaunari, zoritxarren bat etortzeko bidea izan zitekeela-eta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 43. orr.
"Zer dira kartoizko kaxa horretan dauden paperak? gutunak?", galdetu nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.
Baldin eta Melvilleren paperak aurkitu badaitezke, zergatik ez Hawthornerenak? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 148. orr.
Kartzelara bidali ninduten grebarako paperak inprimatzeagatik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 59. orr.
Ingelesek hegazkinetatik paperak botako dituzte, ahal dela, ordubete lehenago. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 322. orr.
Laneko paper batzuk antolatzen lagundu behar diot Kandidori. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 57. orr.
Paper haiek eman zizkidan egunean bertan hil zen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 77. orr.
Batzuetan, lotara joaten nintzenean, argazki eta paper zaharrak ateratzen zituen zigarro kutxa batetik, eta nire ohe ertzean eserita erakusten zizkidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 403. orr.
Hori guztia pentsatu zuen Andreasek bere paper harrez gero baliogabeak begi aurrean zituela. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 43. orr.
Adak paper mekanografiatu bat atera zuen bere poltsatik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 11. orr.
Erdaraz idatzitako paper multikopiatuak agertu ziren lurrean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 73. orr.
Paperra honela bururatzen zen: "Harrazue pazientzia, zenbait egunen buruan jinen gira". Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 132. orr.
-Hementxe, firma zazu! -esan zuen jaunak eta paper bat zabaldu zuen nire aurrean. Mat?as M?gica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 74. orr.
Ni ez naiz zomorroia, inori paper eske ibiltzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 302. orr.
Etxeko paper eta agirietan begira hasi ziren nonbait, eta bat-batean deskubritu, familia-liburuaren arabera, amona haurdun zegoela ezkondu zirela. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 56. orr.
Bebarruan guardian zegoen miliziano-bikoteari paperak erakutsi, eta gora igotzeko esan ziguten. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 69. orr.
Jakaren patrika haztatu zuen, pentsioa bideratzeko paper guztiak gordeak zeramatzala egiaztatu nahian. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.
Paper garrantzitsuak aztertu behar ditut. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.
Goio bakarrik bizi da, ia hamalau urte darama erbesteratuta eta paper faltsuekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.
Txitxikovek paper zigiludun mordoa zeukan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 88. orr.
Bidean, aitak paper berriei begiratu zien: argazkia, izena, jaiotze-lekua. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 70. orr.
Hala deituko diozu, Andoni, bataioko, etxeko, eskolako eta paper ofizial aspaldian galduetako bere izen zaharra. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 113. orr.
Ruilope horrek, dokumentuak azterturik, pasea eman die; funtzionarioak legezko eta baliozko deritze paperoi. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 89. orr.
Orduan beste paper bat egongo da, beste ziurtagiri bat. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 157. orr.
Hiru paper behar dira: nortasun ageria, lurraldetik ateratzeko baimena, eta ere E 111 papera. Herria 2004-04-22
Mahai gainean dituen paper ugarien bestaldean eserita, militarrak gure pasaporteak errebisatu ditu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 49. orr.
Paperik gabe, dokumentazioa eskatzen bazioten galdua zegoen. ik papergabe. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 69. orr.
Turista agiriz sartu zen Estatu Batuetan eta haren baliotasuna bukatuz gero inolako paperik gabe bizi zen, Emigrazio Zerbitzuak eskua noiz botako zion beldurrez. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.
Jean, paperik gabeko bere Vespan astean hirutan joaten zitzaiona bisitan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 259. orr.
Espainiako Gobernuak atzerritarrei euren egoera legeztatzeko ezohiko aukera eman zienean ireki zitzaion berari ere paperak egiteko aukera. Berria - Harian 2006-01-12
Izebergaren punta pisu berriko paperak egiten hasi nintzenean ikusi nuen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 82. orr.
Ondo egin du Miliok, Suitzara joateko paperak egitea! Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 70. orr.
-Paperak izango dituzue noski zuen nortasuna egiaztatzeko? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 275. orr.
Denetarik zegoen mahai gainean: letra txikiz estu-estu idatziriko orriak eta, haien gainean, arrautza-itxurako muturra zuen paper–pisu marmolezko bat, lizunak jadanik berdatua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.
Mahai gainetik paper-zama modura erabiltzen zen burdinazko eraztun bat hartuta, [...]. Ordulari txikiak, dominak, erretratuak, maskorrak, paper-gainekoak, haize-emaileak, xalak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 119. orr.
Tiradera atera, belaunen gainean jarri, eta hustu egin zuen ardura handiz, paper pilak zeuden zeudenean utzi nahi baitzituen, aztertu eta gero. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.
Parroki orritzat ere hartuko ez zuten paper multzo gaizki antolatu hori. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.
Egon zintezkete ziur inoiz ez dudala gaur bezalako pozik izan nire paper guztiak paper saskira botatzeko! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.
Nik ez nuen kontratu-paperik sinatu, eta berak ez zidan titulu-paperik eskatu. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 96. orr.
Tunikaz jantzitako beltz mardul batek esku-paper bat eman zion Léari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.
Bi buru makurtu egin ziren gutun-paper zabalduen gainean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 49. orr.
Berri-paperetan, berriz, honako izenburu hau irakurri dut: [...]. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 87. orr.
Bide-papera SS-etarik zaharrenari eman zitzaion. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 109. orr.
Datu batzuk oker daude; geroztik zuzendu ditut, udal eta eliz paperak ikusi ondoan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 200. orr.
Kronologiaren arabera txukun ordenaturiko administrazio paper arrunten artera lerratuak ziren oso aspaldiko paper arrotz batzuk. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.
Zinema paperak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 322. orr.
Roke, beretarrengandik alde, hauek ikasi ezineko lekuren batera biltzen zen gauerako; dei-paper askotan jarria baitzeukan haren burua Bartzelonako errege-ordezkoak, eta, estu eta larri beti, ez zen inorekin fidatzen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 198. orr.
Eulientzako paper zerrendak zeuden sukaldean zintzilik euli hil itsatsiz beteak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.
Handik gutxira zelo-papera eskatu zidan, puska bakoitza bere lekuan itsasteko. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 155. orr.
Neuk eman nien Britannicus antzezteko ideia; eta Junieren papera antzeztea nahi zuten. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 229. orr.
Sokratesen papera egin behar duen antzezlearengana itzuliz: [...]. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 24. orr.
Antzezle bat paperarekin asko identifikatzen denean bestearen nortasuna itsasten zaion modura, idazlea bere pertsonaia kuttunenarekin nahasten den erara. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 91. orr.
Mesprezatua izan berri denaren duin-papera antzezten ari zen Herio, edo benetakoa zuen destaina? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 67. orr.
Kotzebue jaunaren drama bat antzezten zuten, Popliovin jaunak Roll-en papera jokatzen zuen eta Ziablova andereñoak, berriz, Kora-rena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.
Ez dut ikusten inola ere Rollebon jauna paper melodramatiko horretan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 46. orr.
Lajosek agertoki hartan antzezten zuen, eta eszenarik garrantzitsuenetan beti jokatzen zuen paper nagusietako bat, aldez aurretik sekula ere buruz ikasi gabe testua. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.
Beste neskak, alegia, aktore izarrak, ez dik paperik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 353. orr.
Jota dagoenaren papera egin nahi duzu, ezertarako itxaropenik izango ez bazenu bezala. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 71. orr.
Mahai-inguru, hitzaldi eta antzekoek deprimiturik uzten naute, desio nukeena baino paper tristeagoa egiten baitut. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 87. orr.
In partibus civilium zeuden barbaroek saien paper zikina betetzera behartzen zuten beren burua, sarraskiaz edo gorpuetan ugari zebiltzan harrez elikatuz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 154. orr.
Neurriak hartu zituzten administrazio inperialean libertoen papera mugatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.
Txosten zarpail hura Kale Nagusiko bulegoan irakurri arte, ez bainekien nik [...] Don Eustasio donostiar famatuak zer paper zikin bete zuen Marotoren zerbitzutan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 197. orr.
Poek paper erabakigarria jokatu zuen frantses literaturan: poesian ereduzko maisua izan zen, eta gidaria kritikan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.
Uste osoa zuen bere emakume paperari hobeto eusten ziola, iritzirik agertu ezean eta gizonak bezala berotu gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.
Bere ama paperak ez du behar, bere "naturaltasun" horretan, izpiritu mugidarik. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 155. orr.
Gau hartan nire ondoan egon zena, emagin-papera inprobisatuz. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 67. orr.
Beste modu batez esanda: trama azken bururaino joan zedin beharrezkoa zen morroi-papera betetzen ari nintzen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 78. orr.
Ni irakasle paperean joan nintzaion. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 78. orr.
Horretan ere, iruditzen zitzaidan ez zuela cicerone papera oso gogotsu betetzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 95. orr.
Margolaritzaren papera literatura ilustratzera mugatzen zutelako. Hemendik dator oso eredugarria ez den kristautasun modernoaren paper politikoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.
1990ean, Washingtoneko adostasunaren bidez ezarri zen garapenari buruzko ekonomia politika: estatuaren papera merkatuaren paperaren mende izatea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 306. orr.
Sistema kapitalistan merkatuaren papera nagusia da, merkatua baita gizartearen oreka eta erregulaziorako mekanismo nagusia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.
Paper nagusia egozten zitzaion era askotako hainbat erreakziotan: proteinen polimerizazioa, hainbat egitura osatuz, [...]. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 107. orr.
Gure ezagumenduak aurrera egiteko orduan gure hezkuntza sistemak eta haren ikerketa proiektuek paper berezia dute. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 18. orr.
Izan ere formulazio batek gainerakoen artean zer kokapen, estatus, eta paper hartzen duen [...] horren arabera ezberdina izango da gainerako enuntziatuak subjektuaren kontzientzian agertzeko era. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 114. orr.
Neurriz kanpo baloratzen zuen erakunde armatuaren papera. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 215. orr.
Zehazki eratutako hizkuntz egituraren ereduek berebiziko papera joka dezakete, baikorra eta ezkorra, asmakuntza-prozesuan bertan. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 25. orr.
Ikastetxe honek paper historikoa jokatu zuen iraun zuen berrogeita hamabi urteetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.
Mutazio batek berekin badakar garapenaren anomalia bat [...] seinale paper zehatz bat jokatzen duela mutazioak jotako geneak eraikuntzaren urrats batean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.
Ekonomiaren iraultza horretan Atenasek jokatu zuen paper erabakigarria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 251. orr.
Nonahi, paper bera jokatzen dute geneok, antza: animaliaren aurre-atze ardatzean zehar zelulak zein non kokatuko diren zehaztea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 124. orr.
Gure belaunaldiko gehienon amei, paper-aldaketa sortzen dien nahasmenduaz gain, beste bi hausnarketa etortzen zaizkie. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 59. orr.
· Burtsak finantza paper garrantzitsua betetzen du, enpresek hain beharrezkoa duten finantzazioa bideratzen baitu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.
Akeoen eta transmisio-paper berbera jokatu zuten haien belaunaldiko beste barbaroen zerbitzua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 165. orr.
Enparantzaren bestaldeko paper-dendan, hainbat koaderno erakutsi zioten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.
Paper-dendaren batean sartu eta, postalen bat erosteko aitzakian, italiera praktikatuko nuen dendariarekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 205. orr.
Arratsalde batean Barchini zaharra iritsi zen apaizetxera, herriko paperdendaren jabea, alegia. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 56. orr.
Amonak bilduak zituen liburuxka hartu nian, paper denda batera jaitsi ninduan eta osorik fotokopiatu nian. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 96. orr.
Egindako lanaz harro, inprimatu eta paper denda bateko faxez igorriko zuen Alberdi jaunaren erredakziora. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 191. orr.
Paper-ebakitzekoa hartu, ageri-agerian baitzeukan lan-mahai gainean, eta gutun-azala ireki zuen Holmboek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 324. orr.
Beste zenbait gauzaren artean, erreduktoreak egiten ditue, barkuetan, eolikoetan, zementu-, azukre-, paper-fabrika, laminazino, zentral hidrauliko eta holakoetan behar diranak. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 43. orr.
Lanuztea eginen dute gaur Alloko paper fabrikan. Berria - Ekonomia 2006-01-05
Bilboko zigor arloko 3. epaitegiak Iurretako paper fabrikako arduradunak zigortu ditu 1990 eta 1991n egindako isurketa toxikoengatik. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
Piltzar horrek ere badu bere balioa: gutxienez, paper-fabrikan erosiko dizute. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.
Jantzi berriak, trapu zaharrekin egin beharrean, paper-fabriketan sobratzen ziren mantekin egiteko. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 136. orr.
1992an araztegia ipini zuen azkenik paper fabrikak. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
Desilusio usaina sartu zitzaigun, paper fabrikek zabaltzen zuren kiratsa baino ere minago. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 97. orr.
Paper-fabriketako, nekazaritzako eta araztegietako hondakinez baliaturik, biomasako energia ere nabarmen gehituko dela nabarmendu eta bioerregaien kasua gogora ekarri dute. Berria - Ekonomia 2004-12-29
El abogadillo esaten zioten, gainerako presoei instantzia eta paper kontu guztiak egiten laguntzen zielako. Paper-kontuak konpondu, behar liratekeen inprimaki eta dokumentuak sinatu. Berria - Euskal Herria 2006-03-03
Paper konturen bat moldatu nahian Diputaziora joaten zenean atean zaindari aurkitzen zituen horietariko bat akaso? Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 8. orr.
-Ez, ez, atzerriko kotxeak ezin saldu paper kontu handiak egin gabe. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 249. orr.
Baina, ordukoa ere, beste askotakoa bezala, paperkontu hutsa izan zen; bertan gelditu nahi zuten moroek, ez baitzuten inolako eragozpenik izandu, hemengo usarioak betexe eta zergak ordaintze alde. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 141. orr.
Nekazariarentzat paper kontuak besterik ez dira, bulegariarentzat izen eta zeregin zehatz asko direnak; eta alderantziz; bulegariarentzat berdailu edo naturaleza besterik ez dena, nekazariarentzat aleunka belar eta landare klase konkretu dira. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 106. orr.
Emakume-bizikleta bat zen, auzotik pare bat kilometrora zegoen paper-lantegi batera lanera joateko amak garai batean erabilia. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.
Paper lantegi integrala sortzea zen erakundeek laguntzen zuten helburua. Berria - Ekonomia 2006-01-20
Virtisu-Pastguren paper lantegiko ekoizpenaren zati bat Bartzelonara lekualdatzearen aurka, gaur arratsaldean manifestazioa egingo dute Bilbon. Berria - Ekonomia 2006-03-04
Ehunka herritarrekin batera, lau kilometro egin zituzten manifestazioan, Enkarterriko paper lantegiaren itxieraren aurka. Berria - Ekonomia 2006-01-29
New Orleanseko Cécileren iloba, esposatu eta handik etorri zen Hélèneren alaba, larru argia, paper-latz bustiaren kolorekoa. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 272. orr.
Elgetatik ekartzen zizkioten altzarietarako apaingarri batzuk jaso, paper latza pasatu, preparatu, eta Olaizolaren tailerrerako gertatzen zituen. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 28. orr.
· irud/hed Egileak berak hamaika bider pasa dio paper latza. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 134. orr.
Zerbait idatzi zuen paper-mutur batean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 148. orr.
Barruan bilduta zetorren paper muturrean, are horixkago eta zatarragoa, eskuz izkiriaturik, hauxe irakurri dut hitzez hitz: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 97. orr.
Léak paper-mutur batean idatzi zuen formula, eta lauki batez inguratu, gero. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 381. orr.
Liburu batean aurkituko zuen paper mutur hura, bi urteren buruan edo. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 198. orr.
Paper-mutur erdi belztu bat atera nuen adreiluaren zirrikituetako batetik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 94. orr.
Biok ondo ezagutzen genuen arbola baten enborreko zokogune batean gorde nuen paper-muturra. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.
Zer zen orain dirua berarentzat! Paper-mutur pintatu batzuk, besterik ez. irakurri ahala oharrak zirriborratzeko paper muturrak balira bezala. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 205. orr.
· Balkoi zolan, ordea, paper muturtxo bat begiztatu zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.
Soldadutzatik bueltan, paper-olatik Vasconiara pasatu nintzenean, bertan irabazitako lehenengo txanponekin eskusoinua erosi nuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 120. orr.
Parrokiako koruan ere abestu nuen umetan, Don Klaudiorekin, herriko paper-olako ofizinan hasi nintzenean utzi behar izan nuen arte. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 119. orr.
Korrokoien jauziek burbuilak sortzen zituzten paperolako kimikak gandututako uretan, amultsua zen haien pulunparen plausta. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 94. orr.
Paper-ola kiratsa nabaritzen hasi zenean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 47. orr.
Gin-tonicak, zumuak, paper orri bat eta boligrafoa mahai gainean zeuden. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.
Kontua ordaindu, "Victoria maitea" eta tontakeria batzuk idatzita nituen paper orriak hautsi, eta metrorako bidea hartu nuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 174. orr.
Urdai saltzaileak paper orri lodi bat ipini zuen balantza batean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.
Kreazio guztia istripu itsua da, paper orri batean eroritako tintontzia eta tintak bere kabuz gutun bat idatzi duena, hitz bakoitza gezur bat, esaldiak kaosa. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.
Telebistan, horma kareztatuen eta paper orrien zuritasun egoskor hori gabe, jende famatua, giro dotorea eta solas erakargarriak kausituko ditu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 111. orr.
Zigarro-paper orri bat zen, eta hau idatzia zuen Léak han: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 257. orr.
Larruzko paper-zorro bat hartu, eta itxura ofizialeko orri batzuk atera zituen handik, zigiluz josiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 497. orr.
Han zegoen, paper-zorroa besazpian zuela, barrenean zer zuen sekula jakin ez genuen paper-zorroa. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 60. orr.
Adibidez, ikasle bati egun batean paper zorroa txikituta agertzen zaio. Berria - Euskal Herria 2006-02-21
Aspalditik zauzkaat haien buru marraztuak paper zorro batean gorderik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 294. orr.
Paper-zorroan sartu zuen txartela. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.
Muranoko idazluma atera zuen paper-zorrotik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 110. orr.
Paper-zorro bat atera zuen gizonak, egunkari-zatiak txukun-txukun bilduta zeuzkana. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 392. orr.
Eta erakusteko erabiltzen dudan [Hiztegi Entziklopedikoaren] alea paper-zorrotik atera, eta mahai gainean jarri nion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 323. orr.
Silvio legelaria zen, baina filosofia-tratatu bat idazten ari zen tipula-paperezko orri ñimiñotan eta garraio- eta aduana-enpresa batean enplegaturik zegoen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.
Ikuskizunak, hortaz, trinkotasuna zuen eskas, tipula-papera gaineratu dioten pintura-lan inpresionista batean bezala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.
bertso paper (17); diru paper (8); idatzitako paper (7); komuneko paper (9); nire paper (8)
paper barik bizi (5); paper bat atera (16); paper bat eman (5); paper batean idatzi (5); paper batzuk atera (6)
paper faltsu (11); paper faltsuak (6); paper faltsuekin (6); paper garrantzitsua (22); paper hutsa (5)
paper lantegi (7); paper lodi (7); paper mordo (10); paper mordo bat (6); paper mordoa (9); paper multzo (8); paper mutur (38); paper mutur bat (8); paper mutur batean (13); paper muturra (7)
paper orri (19); paper orri bat (5); paper orriak (5); paper pila (12); paper puska (42); paper puska bat (15); paper pusketa (8); paper sorta (16); paper sorta bat (5); paper tolestu (9); paper tolestu bat (6); paper txiki (5)
paper xafla (5); paper zahar (36); paper zaharrak (17); paper zaharren (9); paper zaharretan (12); paper zati (31); paper zati bat (15); paper zatia (11); paper zimurtu (5); paper zorro (8); paper zorro bat (5); paper zorroa (12); paper zuri (15); paper zuria (15); paper zuria belzteagatik (5); paper zurian (6); paper zuriaren (7)
diru papera (7); jokatzen duen papera (8); komuneko papera (12); luma eta papera (6); nire papera (6)
papera antzezten (5); papera atera (13); papera atera bear (9); papera bete (7); papera betetzen (10); papera bezain (5)
papera egin (14); papera egiten (19); papera eman (5); papera eta lapitza (5); papera eta luma (5); papera eta tinta (5); papera hartu (14)
papera irakurri (7); papera irakurtzen (5); papera jaso (6); papera jokatu (12); papera jokatzeko (5); papera jokatzen (15); papera jokatzen du (5); papera kendu (13); papera kentzen (8)
bere paperak (16); beren paperak (5); bertso paperak (22); boto paperak (7); generalitatearen paperak (6); gure paperak (7); legezko paperak (8); nire paperak (8)
paperak behar (6); paperak bete (5); paperak betetzen (6); paperak egin (5); paperak erakutsi (10); paperak erre (5); paperak eskatu (9); paperak eskuetan (5); paperak hartu (12); paperak ikusi (5); paperak lortzeko (9)
paperean bildu (7); paperean bildutako (5); paperean jarri (12); paperean jartzeko (5); paperean jartzen (7)
bertso paperen (5); paperen artean (33); paperen bila (5)
bere paperetan (7); diru paperetan (5); paperetan agertzen (5); paperetan aurkitu (5)
paperez betea (5)
paperezko benda (5); paperezko estalkia (5); paperezko ezpain (8); paperezko orri (5); paperezko poltsa (8); paperezko zapi (5); paperezko zorro (5)
paperik gabeko etorkinak (6); paperik gabeko etorkinen (6); paperik gabekoak (7)