Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urteen bortxaz pairua urritzen zaigu denei. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.
Haren borondateak ez zuen gehiago nahi izan haien pairuak eta miseriak irauterik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 104. orr.
Sofrimenduak pazientzia eskatzen du, eta hori ondo daki gure hizkuntzak, sofrimenduzko "pairatu" hitzaren errotik bertatik pazientziazko "pairua" sortu duenean; hizkuntzak badaki, eta hala adierazten digu, heriotza baten mina eramateko pairurik ez duenak, heriotza horren ondorio mina baino latzagoak direnak pairatu beharko dituela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 124. orr.
Ez bainituzke zure pazientzia eta pairua agortu nahi. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.