Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pairamen 1 iz pairatzea; pairakortasuna.

Sufrimenduaren sailkapena egiten dakitenek esan ohi dute ez dagoela umea hil zaion amaren eramankizuna, pairamena eta kabitu-ezina bezalakorik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Haien zahardadea, haien eritasunak [...], haien pairamenak, senitartekoen ondoeza sorrarazten ari balira bezala bizi dituzten pairamenak, isilean gordetzen dira horiek guztiak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 16. orr.

Ez zen ezer, zerbait izanda, orkatilen edota belaunen pairamena [...]; baina arimarena, hori, mingarria zen zinez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 232. orr.

Mundu honetan elkarren lagun izan garenok pairamenetan, elkarren kide izan gaitezen ere beste munduko gozamenetan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 51. orr.

Gogoan eduki behar zen [...] soldaduak hor aljerianoei mila pairamen jasanaraziz, frantses armadan zeramaten bizimolde doiaz mendekatzen zirela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 244. orr.

Fede basa eta neurotiko hura eta hari lotua zitzaion jasanezinezko pairamena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 199. orr.

Bai sofritu dut, lagunen pairamena eta nerea berberak baitziren gertaldiei zegozkienez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 57. orr.

Gaur nekez dago inor Zugatik zerbait sofritu nahi duenik, nahiz eta oso beharrezkoa den gizakiak pairamenak jasatea eta bere buruari uko egitea, onik atera nahi badu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.

Izan ere, halako idazle "interesgarri" eta are "oso interesgarrien" elemenia bat edonoren eramana eta pairamena mila puska txikitan zartatzeko modukoa izan behar zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Biktimen pairamenak, biktimen bortizkeria balioztatzen du, halaber, biktimen pairamen berriak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 87. orr.

Sei hilabeteren buruan utzi zuten libro, pairamen haundienak jasan ondoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 192. orr.

Bidegurutzeetako pairamen hutsa da, pairamen ahantzia, bere buruaz ahanzterik ez duena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 274. orr.

Izan ere, sekula ikusi ez bezalako pairamena, abnegazioa eta laztasuna erakutsi zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 333. orr.

Beilariaren haserrean ez dago herrarik, halako pairamen bat baizik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 171. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Pairamen urteak eta urteak desagertu ziren arriskuaren aitzinean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 209. orr.

· Beharbada zuzenagoa, egiazkoagoa, giza pairamenarekin lotuagoa da Cheeverren konparazioa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus