Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pailazokeria galanta ere bada, horratik, pailazokeria galanta denez, B 41 esaten segitzea horri, fabrika guztiak baitaki sufrea dela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 215. orr.
Hor ere, ohiko bidetik, pailazokeriak eta itxurakeriak, ainitzek salatu duten bezala. Herria 2005-07-14
Pailazokeriarik ez!", oihukatzen zion, Ternik, bere mirespen-xuxurlak eginez. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 25. orr.
Etsenplutzat hartzen dut Txetxenian izan den erreferendum delakoa, zinez pailasokeria, hartzen dut ere Kuban izan den auzia. Herria 2003-04-24
Hainbeste edaten eman didate, pailazokeriak egiten ere hasi naiz bertan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 103. orr.
Edo pailazo janzten nintzen, eta pailazokeriak egiten nituen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 241. orr.
Ez genion ezer ulertzen, alemanez hitz egiten zuen eta; bakarrik, bazirudien pailazokeriak-edo esaten zituela. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 81. orr.
Herbert bere pailazokeriatik aldenarazterik ez: trafikozainaren plantak egiten hasi da, [...]. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.