Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bufoikeria iz bufoi izaera gaitzesgarria. ik pailazokeria; histrionismo.

Estatuak bahituta gauzkala agerian uzten duen bufoikeria honek egoera politikoaren arabera egingo du aurrera  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Egia da ez zuela Victor Hugok alemaniarrei Paris errespeta zezaten idatzi zien manifestuaren bufoikeria hanpatsuaren neurria; baina aski zen espainiar zentzudunek beren gizon gailenen hutsalkeria neurtzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 248. orr.

Camino doktore famatuak dioenez, donostiarra "pertsona erraza eta alaia" da, eta prest egoten da "batere aspergarria ez den komunikazio ireki baterako, elkarrizketa gogaikarria egiten duten bi muturrei ihes eginez, hau da, baserritarkeria gogorrari eta bufoikeriazko arrunkeriari".  Askoren artean   «Rataplan» - 9. orr.

Elkarrizketak aurrera jarraitu zuen bizi-bizi, lehentxeago bezalako iruzkin eroz, ateraldi zentzugabez, txantxa alaiz eta bufoikeria sasi histrionikoz beterik, eta, oro har, onartu beharra daukat, iritzi ona egin nuen nire bihurri kuia-buru hartaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus