Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pagano 1 izond kristautasunaz kanpoko erlijio batean sinesten duena. ik jentil.

Irakasle pagano batek, Senekak, galdetzen zuen: [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 17. orr.

Eskandinaviarrak bakarturik zeuden erromatar kristandadetik seigarren mendea bukatu baino lehen eslaviar paganoak tartean sartu zirelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Erromes pagano bat bezala nabil.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.

Horra Ruche jaun paganoa santujale bihurtua!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 265. orr.

Izen horrekin, oro har, jende paganoak adierazten ditu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 249. orr.

Bat dator Antzinateko autore batzuen iritziarekin, idazle pagano, kristau eta musulman batzuek gauza bera zioten eta.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 250. orr.

Ama, Monika, kristau zintzoa zen; aita, Patrizio, paganoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 8. orr.

Zibilizazio Helenikoaren beheraldian, beren gizartearen gainbehera "zahartze kosmikoak" eragina zela zioten idazleek, pagano eta kristauek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 430. orr.

Hiena bat zen; ez zen, beraz, jakina den bezala, ez har eta ez eme, eta ez zen, era berean, ez sinestun ez pagano ere.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 142. orr.

Maximo -erdi-paganoa, erdi kristaua bera- berehala jabetu zen zein krimen ikaragarriak ziren honakoak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

· -Lur jo zuen Erromak; Bizantziok hartu zion txanda; eta Alexandria, paganoa, kristautu egin zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 178. orr.

2 (izen gisa)

San Agustinek berak, hain onbera eta eskuzabala izanik, joera baztertzaileak izan zituen paganoen, herejeen eta fedegabekoen aurrean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 13. orr.

Gero Xabier misionez joanen da paganoen lurraldeetara.  Herria   2005-12-01

Pagano ugari salbatu ziren Erromaren inbaditzaileek errespetatu zituzten kapera eta basiliketan ezkutatuta.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 27. orr.

Pagano klasikoen eta Elizako Gurasoen lanak kopiatzera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.

Horretan nabaritzen da ederki, pagano zuhur haiengandik kristau negartionganako aldea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 227. orr.

Zaldun teutonikoek Siria utzi eta beren zoriona Vistulan bilatu zuten prusiar, letoniar eta estoniar paganoen bizkar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.

3 (izen baten ezkerrean)

Girixtinotasuna ere podore politikoari segitu zaio horietan denetan, eta indar hartuko ere Constantin enperadorearekin, noiz-eta hunek beren erlisioneko urratsen betetzeko libertatea emanen baitie 313an girixtinoeri pagano herri horietan.  Herria   2001-11-15

4 paganismoarena, paganismoari dagokiona.

Antzinako jainko paganoak gurtzea legezkoa izango da berriz Grezian.  Berria - Gaiak   2006-05-06

Odol-tanta bakarra ere isuri al zen Behe-Inperioan, idolo paganoak desegin zituztenean?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 219. orr.

Erlikiak, santuen irudiak, hostia, gurutzea eta abar profanatzea, filosofoaren begientzat, ez da edozein irudi pagano itsustea baino gehiago.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 148. orr.

San Joan Bataiatzailearen burua erretiluan ekartzeari buruzko istorioak erakusten du mito paganoek nolabait historia sakratua aberastu dutela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 270. orr.

Jaun Altzatekoak euskal espiritu zaharra, jatorra, paganoa, Euskal Herria kristautu baino lehenagokoa, gorpuzten du.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 225. orr.

Jainkosa mitologikoen pareko presentzia zeukala iruditu zitzaien biei; edertasun paganoa eta sakrilegoa.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 47. orr.

Erromatar erritual paganoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.

Frantziako Iraultzak [...] porrot egin zuen erabat Kristau Elizak sagaraturiko erromatar egutegi paganoa ordezteko ahaleginean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.

Erlijio berri bat, berea, halako kietismo pagano bat.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 136. orr.

Urte berritze inguruko orrits eta festa pagano askotan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.

Badirudi, beste sineste pagano zahar asko bezala, elizak galarazi zuela hurritzaganako sineste zahar hau ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 179. orr.

Ur bedeinkatua baino hobe ardo paganoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 208. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus