Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horazio, Virgilio, Plauto, Seneka, Zizeron, Tazito, Terentzio, Fedro, Juvenal, Fabio Kintiliano, Petronio, Salustio... zeren han aipatu zenituenak, Erromari lotu autore eta skribatzaile jentil eta pagano haiek baitziren gehienbat, Elizako doktoreak kasik alde baterat uzten zenituela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 391. orr.
Kristoren gudari indartsu bezala, [...] ahotsa goratzen dute turutaren pare, nazioen gain mendeku hartu eta jentil-herriak zigortzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1153. orr.
Euskal Herriko lehen biztanleak ziren jentilak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 59. orr.
Ziria jentil inozo horiei bezain erraz sartuko zenidala uste zenuen, ezta? Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 49. orr.
Jentilak, berriz, iruzurraren berri izan zuenean, haserre, ate "faltsuari" pilota bat balitz bezala ostikoa jo eta Eunatetik hamar kilometrora dagoen Olkotzaino jaurti zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 66. orr.
Jentilek Aiako Harritik Baionako katedralaren aurka jaurtitako bi harkaitz handi. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 138. orr.
[Lantzak edo tragazak] Greziako mitologiako jigant batek edo gure euskal lurretako jentil batek jaurtiki berriak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 390. orr.
Iturtxo eta Elormendi baserrien artean (Elosua) ba omen zen jentil batek eramandako harri bat, bere arrastoekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 196. orr.
Jentila esnatu beldurrez, Marik hau agindu zien idiei: [...]. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 16. orr.
Asiako probintziako guztiek, judu nahiz jentil, entzun ahal izan zuten Jaunaren mezua. Elizen arteko biblia Eg 19,10
Israeldarrek ezin bota izan zituzten jentil-herriak. Elizen arteko biblia Epa 1,27 tit
Zergatik behartzen dituzu jentilak judu bezala bizitzera? Elizen arteko biblia Ga 2,14
Paulo jentilengana misiolari. Elizen arteko biblia Eg 22,17 tit
Jerusalem jentilek zapalduko dute. Elizen arteko biblia Lk 21,24
Amerikar politikari jentil zinikoen kalkuluak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 207. orr.
Sionistak beren burua gizarte-giro jentil batekin parekatzen ari ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 206. orr.
Bere inguruko juduek helburu bat zuten: jentil bihurtu, ez txekiar jentil, aleman jentil baizik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 62. orr.
Jentil-talde indartsua berekin zuela, abiatu zen Seron, israeldarren mendekua egiteko asmoz. Elizen arteko biblia 1 M 3,15
Eta hara, neurekin nuen Tito ere, jentil-jatorrikoa izan arren, ez zuten erdaintzera behartu. Elizen arteko biblia Ga 2,3
Filistear jentil arrotz hori. Elizen arteko biblia Epa 14,3
Egurgile jentil batek bere etxean hartu zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 41. orr.
Eta azken bolada hartan ez zen izan hiritik alde egindako emakume gazterik, ez judurik, ez jentilik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 218. orr.
· Etapa hartan [...] burgesia jentilak judu-lehiakideen kanporatzea ziurtatzeko erabili zuen botere lortu berria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 203. orr.
Makabeoen erresuman sartu berria zen probintzia jentil bateko seme hura. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 265. orr.
Tiro eta Sidon hiri jentiletan. Elizen arteko biblia Lk 10,13
Ez gintuen eraman euskaldunok mairu-baratze, trikuharri edo jentil-baratzeari deitzen ditugun neolitiko-garaiko eraikuntzen harrespilera). Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.
Baina sentimendu tragikorik bizitzekotan, hizkuntzaren ezarena bizi beharko zukeen Oteizak, cromlechetan ageri zaizkigun neolitikoko aztarnak baino biziagoak baitira hizkuntzak eskaintzen eta eraikitzen dizkigun jentil-baratzeak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 135. orr.
Halako batean, Jentil-baratzako gaueko jenio ahaideak agertu dira gelaren erdian, Gaueko buru dutela. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 67. orr.
Eta jentil-harriaren gaineko harlauza koskatsu lakarra besarkatzen saiatu naiz. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 201. orr.
Gu judu gara jaiotzaz, eta ez jentil-herri bekatari horietakoak. Elizen arteko biblia Ga 2,15
Izan ere, jentil- herri guztiek, gureganako gorrotoz, bat egin dute gu suntsitzeko. Elizen arteko biblia 1 M 13,6
Santutegia bera ere, gure santutegi eder eta ospetsua, horra toki bakarti bihurtua, jentil- herriek profanatua. Elizen arteko biblia 1 M 2,12
Anaia apostoluek eta arduradunek, Antiokiako, Siriako eta Ziliziako jentil- herrietako senideoi, agur! Elizen arteko biblia Eg 15,23
filistear jentil arrotz (3); jentil herri (9); jentil herriak (6); jentil herriek (7); jentil herrien (6)
jentilen artean (14); jentilen arteko (3); jentilen kontra (3); mendebaldeko jentilen (5)