Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pafaka 1 adlag bafadaka pipatzen. ik pafa.

Pipari pafaka hasi zen, iritzia buruan antolatzen, dudarik gabe.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 14. orr.

Aita pafaka hasten da; inondik ere, erantzuna buruan antolatzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 58. orr.

Hiru bikote ari ziren jokoan, denak adinekoak, denak ezagunak, buruak taulen gainean makurturik, pipa luzeetatik pafaka.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 47. orr.

Gizon gazte ile-nahasi bat, gela usteldu batean esku ahurrean eztulka eta bere zigarro drogatuaren kea pafaka botatzen ari zena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 212. orr.

Lanpetuegi zebilen erantzuteko, plisti-plasta eta pafaka, burua uretan sartuta balu bezala puzka, uretan mugimendu biribilak eginez edota ur azala behatzekin nagi-nagi igurtziz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 171. orr.

2 iz pipatzean, bafada.

Anderrek paperezko serbilleta bat paratu zuen buru gainean eta kantari hasi zen, eta hura hala eta besteak nola-hala zeudela kanpoan pafaka ezagunak entzun zituzten.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 76. orr.

3 pafa-pafaka adlag

Lokomotorraren lurruna arnasaren gisa mehe eta zuri arratsalde hotzean, txistu jo zuen arropa zabaltzeko sokaren azpitik pasatzean, ostiko bat eman zion zakurraren platerari garbitegiko geltokian, eta pistoiari eraginez pafa-pafaka joan zen, poliki-poliki.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus