Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hor ikusten dugu, Kai luzeko Gezurretxape tabernan, pipatik pafa-pafa erretzen duen Iurrumendiren ixtorioei adi-adi. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 270. orr.
Aulki batean jarrita, gizon ile zuri-luze bat pafa-pafa, pipatik erre eta, inoiz behinka ttu eta ttu, listua botatzen zion suari. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 128. orr.
Berriz ere purua erori zitzaion, berriz makurtu zen, pafa-pafa egin, ez zuen ongi tiratzen, sua eskatu zuen, piztu zuen, inora begira gelditu zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 70. orr.
Lokomotorraren lurruna arnasaren gisa mehe eta zuri arratsalde hotzean, txistu jo zuen arropa zabaltzeko sokaren azpitik pasatzean, ostiko bat eman zion zakurraren platerari garbitegiko geltokian, eta pistoiari eraginez pafa-pafaka joan zen, poliki-poliki. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 55. orr.
pafa pafa (4)