Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gelditu egin zen, oztopo bat aurkitu izan balu bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 27. orr.
Oztopo hura beste bide bati ekiteko seinalea izan zitekeen, gorago egiteko abiapuntua. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 96. orr.
Hemendik aitzina badakit irakurleek zalantzak izanen dituztela eta bidean gelditzeko anitz oztopo gogoratuko zaizkiela. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 145. orr.
Florentek mila oztopo aurkitzen zuen bere bidean, honako zamaketari hauek, karga bizkarreratzen ari zirenak, harako saltzaile haiek, hizketa zakarrez eztabaidan; [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.
Zure adiskide gazteak bertze zenbait oztopo jarri dizkit halaber. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 288. orr.
Politikoki pentsatzen zuten aurkariek Kristau Elizaren kontra Mendebaldeko mundu modernoan etengabe egin duten salaketa aurrerapenaren gurpiletan oztopo izatea izan da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.
Badut hemen oztopo bat baino gehiago gainditzeko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 288. orr.
Nazio barneko merkataritzak, izan ere, trukea eragozten zuten oztopo ugari zituen, feudalismoaren garaitik heredatuak -bidesariak, zubien gainekoak eta zubien azpikoak [...]-, eta orobat ziren oztopo hiri bakoitza gobernatzen zuen arautegi berezia. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.
Zuretzat oztopo baizik ez nintzateke izango, ene errege jauna. Elizen arteko biblia 2 Sm 19,36
Oztopoz oztopo egin beharko duzu aurrera. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 176. orr.
Mirenek, bat-batean [...] musu iheskor bat eman zion; eta sudurrak oztopo gertatu zitzaizkielarik, barrez hasi ziren, [...]. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 40. orr.
Aurkitzen dituzten nekeak gizon kementsuak beti gainditzen dituen oztopo materialek eraginak baizik ez dira. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 35. orr.
Nire eskuek, luze-luze eginda, aurkitu zuten azkenean oztopo gotor bat. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 100. orr.
Arteak eta elorriak begi bistak ematen zuen mugaraino hedatzen ziren, eta beraien landaredi sarriak, ibilerari oztopo handiak ezarri ez ezik, lagunen hanketan aztarna mingarri ugari utziak zituen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 103. orr.
Itsas blokeoa ez zen oztopo iraunkorra izango haientzat. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 259. orr.
Jatorrizko bekatua oztopo gaindiezina da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 449. orr.
Oztopo-lasterketa bat bezalakoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 258. orr.
Hautatu genuen bidean adore emateko, bide horren arriskuez eta oztopo-segadez ohartarazi eta hain premiazko genuen maltzur-jakituriaren jabe egiteko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 51. orr.
· Estatu Batuetan, hau idazteko garaian, "arraza-oztopo" bat Indiaren bidetik kasta-bereizgarri bihurtzeko joerari aurka egiten zion kristautasunaren espirituaren kontra-eraginak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 366. orr.
Modari jarraitzeko ahaleginak egin arren barne-oztopo moduko batek eragotzi egiten dionean bezala bati nahi lukeen dotoretasuna eta modernotasuna iristea. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 64. orr.
Blai eginda zetorren, oztopo egingo ziolakoan aterki barik irten zelako. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 172. orr.
Ez dago dudarik, ordukoan ere Florak oztopo egin zidala zorionaren bidean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 351. orr.
Bi fonazio fase horiek elkarri oztopo egin gabe gerta daitezke. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 84. orr.
Lausoa zen haren figura, ala geroago lausotu zen?, beraren eta haren artean euria bailegoen oztopo eginez. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 135. orr.
Zergatik edozein sorkarik oztopo egiten duen eta itxura-galarazten barrutik, horren arrazoia da gure atxikitasunean badelako halako gurekoikeria eta jabego-irrika bat. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.
Aspaldian ez zuen barre hain gogoz egin; oztopo egiten ez dio bada haizeari ere biriketara heltzeko! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 326. orr.
Egintza biek elkarri oztopo eginen lioketelako, eta hori onartezina da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 227. orr.
Gurpiletako batek nire hankan oztopo egin zuen, eta ikusi nuen zer zalapartarekin erori zitzaidan gainera. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 99. orr.
Aulkitik salto egin nuenean, hortentsiak lotzeko omen zen soka zati batekin oztopo egin, eta muturrez aurrera erori nintzen luze. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 381. orr.
Oztopo egiten zuen gauzekin batzuetan: ez zituen, nonbait, ikusten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.
Gage honelakoa da: zakarra, lotsagabea, [...] lagunenganako adeitasun gutxi erakusten du, ezinegonak hartzen du zuhurtziak edo aholkuek bere gurariekin oztopo egiten dutenean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 75. orr.
Politikoki pentsatzen zuten aurkariek Kristau Elizaren kontra Mendebaldeko mundu modernoan etengabe egin duten salaketa aurrerapenaren gurpiletan oztopo izatea izan da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.
Gazteagotan, gizartearen aurrerapenerako oztopo zela-eta, euskararen kontrako amorratua agertzen zen Fructuoso. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 16. orr.
-Alde nire ondotik, Satanas! oztopo haiz niretzat, hire asmoak ez baitituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik. Elizen arteko biblia Mt 16,23
Pobrezia bakerako oztopo dela esan dute adituek. Berria - Gaiak 2004-05-27
Plataformak mundu berri horren eraikuntzan oztopo diren eragileen lana kritikatzeko baliatu zuen goiza. Berria - Harian 2005-05-28
Energia hori limes barruan zibilizazioak sortzen du eta, harreman-truke beteago eta emankorragorako oztopo den hesian (uretan) zehar igarotzen da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.
Aurrea hartu nahi dio bere teoriaren oztopo izan daitekeenari. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 155. orr.
aberastasuna salbamenerako oztopo (3); bake prozesurako oztopo (3); bakea lortzeko oztopo (5); betetzeko oztopo (3); egiteko oztopo (9); egoteko oztopo (3)
erabakitzeko oztopo nagusia (3); gainditu beharreko oztopo (6)
izateko oztopo (3); jarritako oztopo (5); lortzeko oztopo (13)
oztopo bat aurkitu (3); oztopo bat izan (3); oztopo bat jarri (3); oztopo bat zegoen (3); oztopo bihurtu (3)
oztopo egin (9); oztopo egingo (4); oztopo egiten (9); oztopo eta eragozpen (3); oztopo ez izateko (3); oztopo gaindiezin (4); oztopo gaindiezina (5); oztopo garrantzitsua (5); oztopo gehiago jarri (3); oztopo gehien jartzen (4); oztopo gisa ikusten (4); oztopo guztiak gainditu (7); oztopo guztien gainetik (19); oztopo handi (5); oztopo handia (22); oztopo handia da (5); oztopo handiak (17); oztopo handiak jartzen (4); oztopo handiegia (5); oztopo handiena (3); oztopo handienak (3)
oztopo izan (52); oztopo izan gabe (3); oztopo izan zituen (3); oztopo izango (18); oztopo larriak (3); oztopo lasterketa (7); oztopo lasterketan (3); oztopo nabarmenak (3); oztopo nagusi (5); oztopo nagusia (39); oztopo nagusiak (6); oztopo nagusietako bat (5)
oztopo ugari (17); oztopo ugari gainditu (6); oztopo ugari izan (3)
oztopoak oztopo (34); prozesurako oztopo (4); salbamenerako oztopo (3)
ez da oztopoa (3); gainditu beharreko oztopoa (3); lehen oztopoa (11); lortzeko oztopoa (6); oztopoa gainditzeko (3); oztopoa izan (14); oztopoa izango (4); oztopoa izango da (3); oztopoa jarri (6); oztopoa jartzen (3)
bestelako oztopoak (5); egiteko oztopoak (4); gainditu beharreko oztopoak (6); gobernuak oztopoak jartzen (3); jarritako oztopoak (10); joateko oztopoak (3); lortzeko oztopoak (5); nolako oztopoak (5)
oztopoak aurkitu (3); oztopoak ezabatzeko (3); oztopoak gainditu (12); oztopoak gaindituta (3); oztopoak gaindituz (4); oztopoak gainditzeko (13); oztopoak gainditzen (10); oztopoak ikusten (3); oztopoak ipintzen (3); oztopoak izan (5); oztopoak izango (7); oztopoak jarri (28); oztopoak jarriko (6); oztopoak jartzea (12); oztopoak jartzeko (13); oztopoak jartzen (35); oztopoak kendu (5); oztopoak kentzeko (3); oztopoak kentzen (3)
sekulako oztopoak (3); trabak eta oztopoak (3); zailtasunak eta oztopoak (3)
oztopoen artean (4); oztopoen aurrean (4); oztopoen gainetik (16)
egiteko oztoporik (5); ez da oztoporik (3); ez dago oztoporik (3); ez du oztoporik (7); ez zuen oztoporik (7); inolako oztoporik (47); inolako oztoporik ez (10); inolako oztoporik gabe (15); inongo oztoporik gabe (5); oztoporik ez jartzea (12); oztoporik ez jartzeko (12); oztoporik gabe (54); oztoporik gabeko (7); oztoporik handiena (13); oztoporik handienak (5)
oztopotzat hartu (3); oztopotzat hartzen (3); oztopotzat jo (3); oztopotzat jotzen (4)
oztopoz betea (5); oztopoz beteriko (5); oztopoz betetako (4)