Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

behaztopatu, behaztopa(tu), behaztopatzen 1 da ad behaztopa egin, ibiltzean oreka galdu.

Kontua da ezen hurrengo urratsean behaztopatu eta eskaileretan beheiti joan zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 126. orr.

-Barkatu -purrust egin zion, aguretxoa behaztopatu eta ia erori baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 10. orr.

-Ontsa da, utz nazazu gizon, ez zaitut ikusi, behaztopatu naiz, barkatu, ez zaitut nahitara bulkatu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 62. orr.

Nekez ibiltzen dira, kasu eginez, harrietan behaztopatu gabe.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.

Polizia-andereak etsaien izen-deiturak eskatzen zizkieten eta behaztopatzen ziren, ez zekiten, mutu zeuden.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 280. orr.

Polizia-andereak etsaien izen-deiturak eskatzen zizkieten eta behaztopatzen ziren, ez zekiten, mutu zeuden.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 280. orr.

Bidexidorreraino irteten den sustrai lodi batekin behaztopatu da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 64. orr.

Argia iziotu zuen, bidean traba gehiagorekin ez behaztopatzeko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 10. orr.

Bi agenteak korridorrera oldartu ziren, elkarrekin behaztopatuz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.

Jendea ez dea usu hitz berrietan behaztopatzen?  Herria   2004-05-27

Aitzinatzen eta ahalegintzen, gibelatzen eta behaztopatzen ez bada, erdizka besterik ez da bizirik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 10. orr.

2 (du aditz gisa) oztopatu, eragotzi.

Zergatik ez genion aireari berari ere uko egiten eta hari bidea behaztopatzen eta hersten, zeren hats egitea ere bertze plazer bat baita?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 502. orr.

Dantza egitean elkar behaztopatzen zuten bikoteen azpiko lurzorua kulunkan ari zen, itsasontzi baten bizkarraren gisa berean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 343. orr.

Zorteak eta Parisek, hain segur ere jakin gabean, euskalgintzaren biziko etapa garrantzitsu baten agerpen publikoa behaztopatu dute joan den asteazkenean.  Herria   2004-07-08

3 (era burutua izenondo gisa)

Urrats zurrun eta behin eta berriz behaztopatu bakoitzarekin, badirudi galdetzen ari direla: merezi al du honelako ahaleginak?  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 142. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behaztopatu eta erori (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus