Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oztopatu, oztopa, oztopatzen 1 du ad oztopo egin. ik eragotzi; behaztopatu.

Ez zuten tenpluan sartzerik izan, soldadu saldo batek, armak eskuan, oztopatu baitzituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 204. orr.

Aneren presiopetik ihes egiten saiatu arren, neskaren bi besoek oztopatu zioten bidea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 223. orr.

Neu atera natzaizu bidea oztopatzera, okerreko bidetik baitzoaz.      - 0. orr.

Autoak bigarren ilaran, banatzaileak zama-lanetan, furgonetekin bidea oztopatuz.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 33. orr.

Burbuila horiek puztu egiten dira eta kalteak eragiten dituzte ehunetan, edo odol-hodiak oztopatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.

Gurdien gurpilak oztopatu eta nekez mugitzen zirela utzi zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 172. orr.

Soldadu gehiegi ziren eta sarbidea oztopatzen zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 361. orr.

Adinean aurrera egin ahala, gorputzeko arteria gehienak estutzen dira, baina hodi koronarioak izan ohi dira lehenengoak guztiz oztopaturik geratzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

Ohola bere lekuan jarri zuten, eta berriro oztopatu zieten ahalegina.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 267. orr.

Ipar argizko barren baten gainean hego itsasoetan oztopatutako itsasontzi galduen hilerri harrigarri bat ageri zen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 61. orr.

Oztopaturik zegoen Ruche jaunaren aulki gurpilduna lehenengo mailaren aurrean, eskailera monumentalaren oinetan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.

2 (gauza abstraktuez)

Nerbio-gas batzuk kolinesterasaren inhibitzaile dira, hau da, kolinesterasari bere eginkizuna betetzea galarazten diote, eta, hartara, nerbio-bulkadaren transmisioa erabat oztopatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Britainiarrek oraingo bidaia oztopatu egin gura izan dutelako berria iritsi zaie.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 180. orr.

Kolinesterasari bere eginkizuna betetzea galarazten diote, eta, hartara, nerbio-bulkadaren transmisioa erabat oztopatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Virginiari nion maitasunak, berriz, oztopatu egiten zidan beste neskenganako bidea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 297. orr.

Drogek oztopatu besterik ez dute egiten yogaren bidea, eta alderantzizko norabidetik eraman gaitzakete, norberaren suntsipeneraino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 122. orr.

Ezerk ere ezingo zuela haien ibilera oztopatu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 126. orr.

Nazionalsozialismoa boterera heltzeak lehenbizi oztopatu eta gero debekatu egin zuen bere liburuen zabalkundea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 7. orr.

Sultanak gisa horretan nahi zuen ezkontza oztopatu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 221. orr.

Beldur zen munduko ohoreak arimako bakea eta osasuna oztopatuko ote zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 953. orr.

Kristalinoa ez da guztiz gardena, horixka antzekoa baizik, eta oztopatu egiten du espektroaren eskualde more eta ultramoreko argia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.

Militarrek, honetara edo hartara, behin eta berriz oztopatua zeukaten askatasuna berreskuratzea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 37. orr.

Buruak ezin zion erritmo horri jarraitu, oztopatuta zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 238. orr.

Nire andre bihozgabe horrek, bere burua tinko defendatzeari emana baita, halako trebeziaz oztopatu ditu gure elkar ikusteak, non nire trebezia baitu arras nahasi.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 115. orr.

3 da ad estropezu egin.

Bosgarren pisuan bizi zen eta etxearen alde batetik N-1 errepidea eta Nafarroa etorbidea ikus bazitzakeen, bestaldea patio ilun batean oztopatzen zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 139. orr.

Bidea zabalagotu didazu eta nire oinak ez dira oztopatu.      - 0. orr.

Nire etsaiak, atzera egitean, zure aurrean oztopatu eta galdu egin dira.  Elizen arteko biblia   Sal 9,4

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus