Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ozpindu, ozpin(du), ozpintzen 1 da/du ad (ardoa) ozpin bihurtu. ik mindu.

Auzokideekin ardo ozpindu bat edan eta autobusera abiatu zen. Ardo ozpindu usaina darion tren geltoki ondoko tabernan sartu naiz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 62. orr.

2 irud/hed ik mingostu; garraztu.

Aise ozpintzen da ezti zaharra, eta uzten du bits itsusi bat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 137. orr.

Iberokoa saiatu zen ospakizuneko txanpaina ozpintzen, baina ez zuen lortu, Titinek gehienetan bezala ukabilak airera altxatu zituen partidaren ostean.  Berria - Kirola   2004-08-27

Ez nuen oroitzapen horrekin kafesnea ozpindu nahi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.

-Mesedez, errespetu pixka bat! -ozpindu zitzaidan-.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 78. orr.

Egutxi eta geixa haren arteko harremana ozpindu egin zen azkenean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 36. orr.

Ez baitut nahi bien arteko harremana inondik ere ozpintzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 229. orr.

Horrelakoetan, solas laxo-eztia ozpindu eta zurrundu egiten da ustekabean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 46. orr.

Izaera ez zaio ozpindu baizik, behiala partekatzen genuen mahaitik lekutu zenez geroztik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Bihotza ozpindu zion esperientziak eta munduaren kontra jarri.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 84. orr.

Ederrak ziren zure gutunak, erromantizismoaren gozoa zinismo-tantaren batekin ozpintzen zutenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 18. orr.

Gaztetako umore bizia ozpindu zitzaion pixkaka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 13. orr.

Ozpindu egin zitzaion irribarrea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 112. orr.

Eta arazoa ozpindu egin zen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

-Eta zertarako, etxeko taldean ez nago eta? -esan zion Malfoyk, ozpindurik eta petralduta-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 47. orr.

Baina Charvet ozpindua zegoen abantaila horrekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 214. orr.

Hemen zauden bitartean, ezinegonaz eta ozpindurik biziko zara.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 227. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Funtzionario ozpindu horietako batek.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 108. orr.

Baina aitaren jario hunkigarrian babestu ordez, zotinak erdi gorde eta, aspaldiko arrangurak gogoan, aurre egin zion erresumin ozpindu batez:[...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

Zertara dator haserre ozpindu hori?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 28. orr.

Ezpainak oker desilusio keinu batean, eta barre-irudi ozpindu batekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 194. orr.

4 (era burutua –en atzizkiaren eskuinean izen baliorekin)

Guk edaniko ardoaren ozpinduak zer berezi bat, hondar berezi bat utzi baitzuen gugan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 152. orr.

5 gatz-ozpindu ik gatzozpindu.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oso ozpinduta zegoen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus