Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horregatik deitzen zen Joxe Krakax, eta bera ez zen mintzen ezizenarekin, grazia ere egiten baitzion. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 109. orr.
Nik serioegi hartzen nizkion gauza horiek, mindu egiten nintzen, lotsa galtzen nion eta gaizki tratatzen nuen, eta horrexek, aldi berean, min gehiago egiten zion oraindik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 169. orr.
Izugarri mindu eta haserretu zen auziaren berri jakin zuenean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 279. orr.
Harrigarria da gizabanakoa: biziki mintzen da berak errespetatzen ez dituenek begitan hartzen dutelako. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 257. orr.
Ezinezkoa zelakoan Elsbeth hitz haiekin mintzea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 102. orr.
Argazkilaria ez da asko mindu. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 116. orr.
Jauna haserre-sutan zegoen; Moises ere mindurik zegoen. Elizen arteko biblia Zen 11,10
Amorratuta zegoen nirekin, mindurik zegoen nirekin, huts egin niola sentitzen zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 73. orr.
Borreroa asko mintzen da kondenatuaren familiak eskelan bere izena jartzen ez duenean. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 72. orr.
Gauzak arras mindu ziren, Iruñeko apezpikua haserretu baitzen, xedea zuelakotz hiri nagusiko katedralean hobiratzea, beste nafar erregeekilan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 151. orr.
Sophie ere hasia da ohartzen solasgaia mintzen ari dela eta hobe duela berehala moztea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 119. orr.
Euskal Herriko Unibertsitatean egoera frango mindua dela dirudi. Herria 2003-03-10
Minduta egon behar zuen aldizkari pornografikoaren auziagatik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.
Zikina sentitzen nintzen, minduta bainoago. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 103. orr.
-Erruki-etxe bat? -erantzun zuen, oso minduta. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 128. orr.
Berak, ordea, niri buruzko dena zekien, norekin maiteminduta nengoen, norekin minduta. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 92. orr.
Bazterrak mindu dira azken egun hautan gure eskualdean, Herriko Etxeak familia guzieri igorri paper baten ondotik. Herria 2003-12-04
Lasai ari ginen, inor mintzeko batere asmorik gabe. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 122. orr.
Zalakainek bere buruarekiko zuen segurtasunak, haren bizi-pozak, jendartean moldatzeko zuen erraztasunak, mindu egiten zuten gizon goibel eta fanatiko hura. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.
Nozdrioven hitzek biziki mindu zuten Txitxikov. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 121. orr.
Nire mesfidantzak mindu balu bezala, tratua haustekoa egin zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 332. orr.
Zutaz errukitu naizelako eta nire errukiak mindu zaituelako jo nauzu? Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 141. orr.
Mindu zaituen zerbait egin al dut, laztana? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.
Ez diat saltzeko asmorik -esan nion xalo, ez bainuen adiskidea mindu nahi. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 21. orr.
-Tira, ez zaituztet mindu nahi, baina zuek biok ez zarete oso onak xakean... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 254. orr.
Arizmendi jaunaren hitz haiek, mindua baino areago, txunditua utzi zuten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 110. orr.
Damu dut, zinez, zu mindua. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 14. orr.
-Oso mindurik naukak, Santxo. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 105. orr.
Nik aski mindurik utzi nituen bazterrak are minduago ageri ziren orain. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 185. orr.
Gogoetatsu gelditu zen, kopetilun begira edukiari, oroitzapenek minduta bezala. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 189. orr.
Gure ezdeustasunaren, gure txikitasunaren parean ezartzen gaitu, eta horrek, mindu, gogogabetu, arranguratu edo lurra joarazi ordez, askatu eta lasaitu egiten gaitu, ez baitiogu, ez geure buruari, ezta beste inori ere gezur gehiago esan behar. Berria - Kultura 2004-07-28
Adiskide minduarena egiteko prest nengoen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.
Guztiei itsusi litzaieke alabaina, minduaren mina samintzea, justiziak ez duelarik horrelakorik eskatzen. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 165. orr.
Ziur nago atso lehor mindu bat bihurtuko naizela, hemen askoz ere luzaroago jarraitzen badut. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 180. orr.
Isilune mindu bat egin zuen, antzezle ona izan zitekeela otu zitzaizun. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 63. orr.
Irribarre mindu eta behartua egin zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 25. orr.
Beldur bainintzen nire kontu hartze minduak ez ote zuen gure arteko etena ekarriko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 321. orr.
-Ez al duzu gustuko nire biolina? -galdegin zion Irisarrik, ahots minduaz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.
Jelosiak, desengainuak, harrotasun minduak oinaze izugarria eragin zezaketek. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 206. orr.
Gorputza ez mintzearekin eta arima ez larritzearekin aski du gizonak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 181. orr.
-Neu ere aritua naiz inoiz, eskolan-eta, baina eskuak mintzen zitzaizkidan eta utzi egin nuen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 174. orr.
Mindutako eskuko hatzak guztiz ubelduak eta handituak ageri ziren. Berria - Kirola 2004-05-09
Zuhaitzak gorri-gorri zeuden, begiak mintzeraino gorri, sutan bezala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.
Besoetan eta giltzurrunetan mina zeukan, eta horixe zen senarrari esan nahi ziona, besoak eta giltzurrunak minduak zeuzkala. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 102. orr.
Abiatu aurretik, ordea, giharrak mindu arte besoak luzatu, eta aharrausi egin zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 66. orr.
Sirena azulen alaruek mindu dituzte gure belarriak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 113. orr.
Begiak mindu arte irakurri dut eta, historia kliniko hori nobela bat da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 220. orr.
Txistua tinpanoak mintzerainokoa zen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 69. orr.
Horregatik egokiago dirudi nork bere burua mintzea kanpoko mina ematen duten soka argalekin, eta ez barruan gaitz kexagarria sor dezakeen beste modu batekin. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 77. orr.
Arnasa ia hartu ezinik, besoko giharrak minduta. «Kuskue tanden», 2004 - 51. orr.
Nekatuta nengoen, beso-zangoak minduta nituen. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 24. orr.
Eztarria minduta, begiak bero. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 163. orr.
Masaileko ehuna erabili dute mindutako korneak osatzeko. Berria - Gaiak 2004-09-17
Orain trenbide ertzak zaintzen dator, hortik sortzen baitira usuago trena mindu dezaketen zakur, behi, suizida eta beste edozein. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.
Joe Brooksek ez du sekula nire sentimendurik mindu. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 92. orr.
Mobbing-a pertsonaren duintasuna mintzen duten egoera iraingarriak dira. Berria - Ekonomia 2004-07-24
Lehenengo eta behin, bizkar mindua arindu eta lasaitu behar zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 271. orr.
Lagun bat sorbalda mindua igurzten ari zitzaion bitartean, [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 827. orr.
Hozka hausten zituzten euren atal minduak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 329. orr.
Lehendik mindua nuen orpoaren azpia. Berria - Kirola 2006-03-26
Haize minduak, bazterrak iziturik, karrika pollitak desertu gisa ditu bihurtzen, jendea barnaxko atxikiz. Herria 2003-01-14
Eritasunarekin batean, ene bularretako esnea mintzen eta garrazten hasi zitzaidan, eta, hondarrean, galtzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 623. orr.
Kasu eskasez, eman dezagun, gasna itzul eta mindu daiteke, halaber hautsez edo harrez emoka. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 40. orr.
Maite dugu mina, hala dirudi, baina ez nonbait edozein min klase: ardo min edo minduarena ez; piper minarena bai. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.
· Beste saltsa bat mintzen ari dena, Europa batuaren lege nagusiarena... Herria 2005-02-10
Ogi lizundua, sagardo mindua, olio zaharra eta ahuntz zahagiko ardoa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 115. orr.
Snaperen larruazal horixkak esne minduaren kolorea hartu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 232. orr.
Zerion aza minduaren usaina, atzera eragitekoa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 130. orr.
· Ni ere zaharra naun, baina nahiago korrontean egon arropari eransten zaion usain mindu hau jasan baino. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 35. orr.
Ez zion erreparatzen jendez gainezka zeuden etxebizitzen usain mindu eta gazi-gezari. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.
Halako kirats mindu arin bat iristen zaio, garbitu gabearena. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 166. orr.
Sudurra haren orrien artean sartuta arnasa hartzean halako mindu-usain bat hartzen zitzaion. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 18. orr.
Mindu itxura egin eta ulertzeko moduan esaten diet alde egiteko nire paretik etxera. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 22. orr.
Eta, mindu itxurak eginez, segitu egin nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 172. orr.
Aitzin gauean oheratu baino lehen horixe egin izan banu, ez nintzatekeen horren buru-mindua egonen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.
-Niri ez begiratu -eten zion Hauster behatz-minduak. «Kuskue tanden», 2004 - 19. orr.
Atsekabetuak eta bihotz minduak hain xuxen, beren min eta nekeen erremedioa berorren esku gogor indartsu horretan aurkituko dutelakoan. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 169. orr.
· Doinu ironikoa lagungarri da; doinu zakar-mindua baztergarri. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 174. orr.
Elgarrekin pasatu genituen hamabost egunetan adiskide mindu ginen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 121. orr.
are gehiago mindu (3); asko mindu (4); inor mindu (8); inor mindu nahi (3); izugarri mindu (3); mindu da (3); mindu du (3); mindu dute (3); mindu samartuta (3); mindu zen (5); mindu zuen (12); sobera mindu (3); usain mindu (4)
minduak zeuden (3)
aita mindurik (3); bihotza mindurik (3); mindurik sentitzen (3); mindurik zegoen (5); oso mindurik (3)
belauna minduta (4); bizkarra minduta (4); eskua minduta (6); harrituta eta minduta (3); haserre eta minduta (6); minduta agertu (7); minduta agertu zen (4); minduta dago (12); minduta daude (10); minduta dauka (5); minduta du (7); minduta egon (6); minduta egon arren (3); minduta egotea (4); minduta ematen (3); minduta eta haserre (4); minduta geratu (3); minduta mintzatu (6); minduta nago (5); minduta sentitu (4); minduta zegoen (11); minduta zeuzkan (4); minduta zirudien (4); minduta zuela (6); minduta zuen (4); orkatila minduta (7); oso minduta (21); zeharo minduta (3)