Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halako batean, handik datorren makinen burrunba ozenagotu egin da, eta Gabi gehiago aztoratu da. «Bizia lo», 2003 - 97. orr.
Atzean zakurren zaunkak eta zaldien ferra hotsak ozenagotu ziren. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 11. orr.
Hala, aktorearen ahotsak honela banatutako ontzietan jotzen duenean, ozenagotu egiten da eta garbiago eta gozoago iristen da entzulearen belarrietara. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.
Zinturoia askatu eta eskua sartu nion bizkarraldetik, bere ipurdiaren bila nebilen, bere ipurdi gogor, borobil eta leuna; indarrez oretu nuen, eta haren intziriak ozenagotuz joan ziren. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 110. orr.
Isiltasunak badaki aterpe gozo izaten; badaki aizto zorrotz izaten; amorrua zein maitasuna ozenagotzen badaki. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 187. orr.