Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ozendu, ozen(du), ozentzen 1 da/du ad ozentasuna handitu. ik ozenagotu.

Portuko ontzi guztien tutuak tantra askatzailean ozenduko dira orduan zure barnean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 262. orr.

Hain luzaroan isilik egondako ele-edertasunaren doinuak berriro ozendu ziren Gregorioren pulpitotik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.

Don Carlos Arizkungo plaza luzera sartzerakoan, goizean Zugarramurdirakoan bezalaxe, suziriak berriztatu dira, oihuak eta kantak ozendu, eta herri osoaren harrera ezin beroagoa mamitu da.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 144. orr.

Motorraren hotsak isildu egin ditu guraso batzuen deiak, ozendu besteenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.

Ahotsen erabateko urtze-kateatuan, sopranoarena pixkanaka-pixkanaka apaldu ahala, ozenduz joan zen Ruche jaunarena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 119. orr.

Gero, hotzak ozendutako airean, gau orduko kanpai hotsak entzun ziren. -Eta? -boza ozendu nuen, erronkari.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 188. orr.

Halako batean, euskarri hobearen bila, hanken gainean tentetu zen; ahotsa ozentzeko, nonbait.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Ozendu dute itsas urek, Jauna, ozendu itsas urek orroa, ozendu itsas urek olatu-burrunba!  Elizen arteko biblia   Sal 93,3

Gero, ahotsa ozenduz, esan zuen: Peeves, ager zaitez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 118. orr.

2 du ad durundi egin.

Menditar hauen bihotzek mendi hauen antzeko oihartzun luze eta sakonak dituzte eta Donostiako bonbardaketak oraindik ere ozentzen du beren baitan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus