Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ozeano 1 iz lur azalaren hiru herenak estaltzen dituen ur gazizko eremu handia; eremu hori banatzen den zati handietako bakoitza. ik itsaso.

Ozeanoak uharteekin eta basamortuak oasiekin puntu komun asko dituzte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 426. orr.

Goreauk eta Hilbertzek 15 koral kutxatik gora jarri dituzte munduko ozeano eta itsasoetan, eta lortutako emaitzak «ikusgarriak» izan direla esan dute.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Laster gabe, ozeanoak bereizi egin zituen, eta gero denborak.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 26. orr.

Orduan, gure itsasontzia ozeanoaren mugetaraino iritsi zen, Zimeriarren hiriraino.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 73. orr.

Bere indarraz Ozeanoa menperatzen du, bere adimenaz Rahab munstroa suntsitzen.  Elizen arteko biblia   Jb 25,12

Santaremdik urrundu, Belemera iritsi, eta ozeanoan barneratu zen lurrun-ontzia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Nekez uler daiteke antzinakoek Kaspio itsasoa ozeanoaren zati bat zela sinesteko hartua zuten seta.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.

Mendebaldeko Kristandadean, atlantiar itsasertzeko herriek ozeanoan ibiltzeko ontzi-mota berria asmatu zuten hamabosgarren mendean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.

Baina Georgina ozeanoaz beste aldean dago orain.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 275. orr.

Ozeanoak zabortegi bihurtzeko joerak alarma gorria piztu du.  Berria - Gaiak   2004-06-05

2 (izenondoekin)

Banekien, ostera, ertz hura baino harago sinistu ere egin ezin den ozeano zabala zegoena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 11. orr.

Galiziakoak ozeano irekian askoz hobeto moldatzen dira, olatu txikiagoekin.  Berria - Kirola   2004-08-07

Ozeano bukaezinari beha.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 81. orr.

Nola lortu ote dute Afrikako basamortu itzelak zeharkatzea, ozeano handiak igarotzea?  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 185. orr.

Ozeano urdinean galduak diruditen lur porroska batzuk.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 167. orr.

Itotzear zegoen buzeatzailea ozeano sakonetik irten balitz bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 73. orr.

Zure justizia mendirik handienak bezalakoa, zure probidentzia ozeano mugagabea adinakoa.  Elizen arteko biblia   Sal 36,7

Izarrez osaturiko gangaren azpiko mendi elurtuetatik edo ozeano apartsuek bainaturiko zilarrezko hondartzetatik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 176. orr.

Gorputzak odola zertarako behar duen ikusteko, gure lehen arbasoen bizileku izan zen ozeano primitibora itzuli beharra dago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 153. orr.

3 (bost ozeanoen izenondo eta izenlagunekin)

Ande mendietako gailurrik gorenetan jaiotzen denean, Ozeano Baretik 150 kilometro baino gutxixeagora dago Amazonas ibaia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 242. orr.

Ozeano Barearen mendebaldeko itsasertzetik Baltikoaren ekialdeko itsasertzeraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Siberiako petrolioa Ozeano Bareko kostaldera eramango duen hodi sistemaren ibilbidea aldatuko dute.  Berria - Gaiak   2006-04-27

Ozeano Bareko urak berotzen ditu El Niño-k, eta, ondorioz, Lur osoko tenperaturak jasotzen ditu (0,2 gradu, 1998an).  Berria - Gaiak   2006-01-26

Ozeano Pazifikoan ez bezala, Ozeano Indikoko kostaldeetako hiri eta herriak ohartarazteko alarma sarerik ez egoteak bizien galera handia eragin duela.  Berria - Mundua   2004-12-29

Iaz Ozeano Indikoan halako alerta sistemak jartzeko proposamenek oihartzun eskasa izan zuten.  Berria - Mundua   2004-12-30

Indiako Ozeanoan bertan, Mayotte uhartean, beste 2.000 lagun kutsatu dira eritasunarekin.  Berria - Gaiak   2006-03-04

Portugaldarrek, Ozeano Atlantikoan nabigatuz, Afrikako punturik hegoaldekoena aurkitu zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

Urakan eta ekaitz tropikalen aroa amaitu da berez Ozeano Atlantikoan, baina haize ufadak ez dira amaitu.  Berria - Gaiak   2006-01-04

Bilbokoak Ozeano Atlantikora begira dauden Europako portuekin dauka harreman sendoena.  Berria - Ekonomia   2006-02-14

Gehienak %60 Ozeano Atlantikoan harrapatzen dituzte, eta Mediterraneoan %10.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Mugatik haraindi gure Kantauri itsaso xumeak Atlantiko ozeano zabalekin bat egiten du.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 255. orr.

1970. urteaz geroztik %50 indartsuagoak direla Atlantiar Ozeanoan eta Ozeano Pazifikoan sortzen diren zikloiak.  Berria - Harian   2005-09-03

Mendi horiek Ozeano Artikoaren itsasbazterrean jaio eta itsaso kaspiarreko ertzetaraino doaz, alde batera Errusia eta bestera Siberia utzirik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

Ozeano Artikoko itsasoa da Barents.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Nobelako pertsonaia batzuen desolazioa, urruntasunaren desanparoa, Ozeano Antartikoko hotz hondogabeen itolarria geratu zaizkit.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 17. orr.

Asia-Ozeano Bareko Lankidetza Ekonomikoaren Foroa osatzen duten 21 herrialdeetako ordezkariak.  Berria - Gaiak   2006-05-06

4 hed

Batetik, hidrokarburozko ozeanoak ditu [Titanek], eta, bestetik, karbono atomoz osatutako atmosfera gorrixka bat.  Berria - Gaiak   2004-12-26

5 irud

Labar zorrotzeko kristalezko irla tikiak baizik ez nituen kausitu barra gainean, ginebrazko ozeano baten erdian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 338. orr.

Izotz puska tantaiaren antzera, herrari zebiltzan hiriko ozeano hotz grisean, norabiderik gabe.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 30. orr.

Asfaltoa ozeano beltz bat bezalakoa da (edo da nire begietan).  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 17. orr.

Etengabeki higitu eta itxuraldatzen den ordoki urdina begietsiko zenuke, harri txintxolazko ozeano idor honen ordez.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 168. orr.

Zibilizazio-kutxa bat, bost edo sei mila urteko denbora-distantzia egin zuena Historiako ozeanoan zehar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 377. orr.

Gure arrazoimenaren bidaia etengabe luzatzen diren esperientziaren kostaldetaraino soilik jarraitzeko, utzi ezin dugun bidaia, kostarik gabeko ozeano batera ausartu ezean, beti iruzurtiak diren ikuspegiekin azkenean ahalegin neketsu eta luze oro itxaropenik gabekotzat jo eta hauek uztera behartzen gaituen ozeanora bidaia, hain zuzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 173. orr.

Auskalora bidean behar duela izan, Apikako itsasotik Beharbada ozeanorantz hartuta...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 78. orr.

6 (izenondo gisa)

Itsaso Ozeanoan barna uharte horietarik eguzki sartzera buruz joanez.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 93. orr.

Basa zetaz landuriko jaka-galtza multzo urdin ozeanoa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Itsaso Gorri, berriz, golko horren ondoko ozeano-parteari deitzen zioten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 354. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iparraldean, Izotz Ozeanoa, Karako itsasotik Beringeko itsasarteraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 39. orr.

Bekain ilunek haren aurpegiaren zuritasuna azpimarratzen zuten, elur ozeano batean galdutako bi beleren antzera.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 38. orr.

Aireari esker bizi garenontzat, elementu guztiz irriskutsua da "ur-ozeanoa".  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 155. orr.

Mundu-ozeanoaren egoera larria dela ohartarazi du NBEk, eta hura babesteko eskatu dio munduari, «beranduegi izan aurretik».  Berria - Gaiak   2004-06-05

Han aurrean, buru-ozeano baten atzean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus