Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehorrari "lur" eman zion izena eta ur-multzoari "itsaso". Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.
Iparraldeko itsasoan eta Baltikoan, [...] itsasoa ez da guztiz itsasoa eta lehorra ez da guztiz lehorra. Itsasoa gogorra eta gaiztoa izaten da askotan, egia, baina oihu egiten du, garrasi egiten du, leiala da-eta itsaso handia; ibaia ordea, isila da eta maltzurra. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.
Zuk egin zenituen zeru-lurrak eta itsasoa, eta horietan bizi diren guztiak. Elizen arteko biblia Eg 4,24
Hodeiak pilatu eta itsasoa astindu zuen, eskuan hiruhortzekoari eutsirik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.
Itsasoa zeharkatu eta Persefoneren lurraldeko basora iritsiko haiz. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 71. orr.
Israeldarrek lehorbide horretatik igaro zuten itsasoa. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 172. orr.
Lurra baino luzeagoa da, itsasoa baino zabalagoa. Elizen arteko biblia Jb 11,9
Haren garaian egin zen urtegia, itsasoa bezain urtegi zabala. Elizen arteko biblia Si 50,3
Begira emakumeen begi urdinak, itsasoa bezain sakonak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 268. orr.
Nire maitasuna itsasoa bezain zabala da. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 106. orr.
Itsasoa labar ilunak astintzen ikusiko duzu istriborreko bandan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 200. orr.
Itsasoa biziki haserretu zen, ontzia lehertzeko zorian jarriz. Elizen arteko biblia Jon 1,4
Haizeak itsasoa harrotu, hauspotu eta bere onetik atera nahian ekin zion. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.
Zer egin behar dizugu orain zuri, itsasoa baretu dadin? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 162. orr.
Norbait juduberri egiteagatik itsaso eta lehor zabiltzate, eta egin duzuenean, zeuek baino gaituago bihurtzen duzue infernurako! Elizen arteko biblia Mt 23,15
Ogia itsaso-kolorekoa dun / goseegi nagon jateko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 287. orr.
Itsaso ardoa bezain gorrian zehar noak neure gizonekin Temesako hirira. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.
Bazakiat zenbat lan nozitu duzuen itsaso arrainez betean. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 70. orr.
Panormoko kairaino, nondik, itsaso kolore sakonez tindatuaren gainean, Samos-en lerro gandutsua ikusten baitzen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 33. orr.
Hara heltzeko hiru urtetan zehar hamaika itsaso nabigatu behar baitziren itsasontzi handi batean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 34. orr.
Nabigatu gabeko itsaso, zeharkatu gabeko basamortu edo gainditu gabeko mendikateren baten forman. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 141. orr.
Argi baltsa bat urrutian, itsasoa mareabeheran. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.
Bazituen erregeak itsasoan ur handietarako merkataritza-ontziak. Elizen arteko biblia 1 Erg 10,22
Gau-egun osoa eman nuen itsasoan galdurik. Elizen arteko biblia 2 Ko 11,25
Gorets bezate zeru-lur eta itsasoek eta bertan bizi diren guztiek. Elizen arteko biblia Sal 69,35
Munduko itsaso eta ozeanoak ez dira ez zabortegiak, ez baliabide naturalen iturri agortezinak ere. Berria - Gaiak 2004-06-05
Nahi duen guztia egiten du Jaunak zeru eta lurrean, itsaso eta ozeanoetan. Elizen arteko biblia Sal 135,6
Itsasoetan petrolioarekin, esaterako, gertatzen diren hondamen ekologikoak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 123. orr.
Guzti-guztiek gizakiarentzat latz diren lekuetan izan zuten sorterri, edo zehatzago esatearren, garai batean [...] oso bakarti eta mortu ziren desertu, mendi eta itsasoetan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 65. orr.
Hiri birrinduetan eta itsaso galduetan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.
Ondorioz, glaziarrak urtu eta itsasoek gora egiten dutenean, euren etxeak utzi eta barnealdera egingo dute ihes milioika pertsonek. Berria - Gaiak 2004-09-17
Itsasoetan barrena dabil oraindikanen, damurik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 10. orr.
Mendiak bezain gora dira, olatu horiek, guztiak desberdinak, ondokoa ez bezalakoak, itsaso amorratua bezala jasoak, baina hura baino handiagoak oraindik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 113. orr.
Zuk menperatzen duzu itsaso arranditsua, zuk baretzen uhin harrotuak. Elizen arteko biblia Sal 89,10
Udaberri kanta bat entzungo da izotzezko itsaso basamortu horren gainean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 361. orr.
"Eromena" deitu ohi den itsaso beldurgarri, haserrekor, uhin harroz, lainoz, ekaitzez bete horretan galtzen zen haien pentsamendua. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 324. orr.
Itsaso bixi haserre-tankerako batean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 293. orr.
Agian itsaso eguzkitsuetatik jasotako euri gozoren baten azken arrastoa zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 243. orr.
Marseilla, nahitaezko aterbe itsaso ekaiztsu baten erdian. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 13. orr.
Itsaso estu eta harkaitzez bete baten bazterrean bizi zirenez. Itsaso gaiztoa bezala, asaldaturik, egonezinik daude. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 56. orr.
Arkua zubian bezala, oihalontzia itsaso geldian bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 60. orr.
Itsaso gozoaren usaina du, azukrezko itsasoaren usaina. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 210. orr.
Izkinadatik hurbil jarraituko duzue itsasketa, harri hegalen masa iluna luzatuko da itsaso grisaren gainean istriborreko bandatik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 198. orr.
Itsaso haserre, mutu eta geldi horren gainean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 113. orr.
Itsaso haserrea zeharkatzeko asmoz ontziratzeko dagoela. Elizen arteko biblia Jkd 14,1
Txalupa txiki bat itsaso haserrean bezala. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 143. orr.
Irudimenaren itsaso hondogabetik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 60. orr.
Hitzak, une hartan, bustita zetozelako, itsaso ilun eta sakon batetik irtendako antxetak bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 212. orr.
Bigarren mailako itsasoa baita, itsaso itxia. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.
O, itsaso izugarria! Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 173. orr.
Hegomendebaldeko haizeak eta behelaino zerrendek, itsaso izurtuak eta lanbro iraunkorrek. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 161. orr.
Itsaso lanbrotsua doi-doi argitzen zen pittin bat. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 202. orr.
Popa aldetik galduko dira itsaso luze, zabal, sakonean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 236. orr.
Iratzederren poesian itsaso materialetik itsaso metafisikora zuzenki doa bidea, metaforaren bidez: Jainkoa da itsaso mistiko. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 155. orr.
Itsaso mediterraneoetan uharte maite baten bila dabilen ontzi galdu batena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.
Urruti, itsaso misteriotsu eta itsasbazter ziurgabeekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 121. orr.
Beren ahotsak ozen entzuten ziren itsaso mortuan etzaten ari zen eguzkiaren argitara. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 61. orr.
Itsaso mugaezina dago beherago, harantzago. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 14. orr.
Sekula amaitzen ez den itsasoraino, itsaso nahasi eta haserreraino. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.
Gure izpiritua itsaso bat da hitzezko arrainak bertan ibil daitezen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.
Itsaso Ozeanoan barna uharte horietarik eguzki sartzera buruz joanez. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 93. orr.
Hondoratuak itsaso sakon beltzean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 224. orr.
Ez zuen ezein itsaso urrunetan galdua, ezta loriazko gerraren batean ere. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 63. orr.
Itsaso urrunen batetik datozen uhinek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 40. orr.
Eskozia aldean, itsaso zakarrena duten parajeetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 209. orr.
Itsaso hori arakatzera joan zen, Indietakoa arakatu zuen bezala. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.
Itsaso berekoak gaituk. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 20. orr.
Hainbat itsaso eta ia kontinente oso bat zeharkatu ostean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 177. orr.
Nola ez daitekeen ontziz itsaso hori gurutza, ez daiteke ere jakin zer den itsaso horren bertzaldean. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 73. orr.
Londresetik abiatu eta Kantauri Itsasoa iragaiten da Fisterra parean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 51. orr.
Kaspio itsasoa Ponto Euxinotik bereizten duen partea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.
Mendebaldeko muga Mediterraneo itsasoa izango da. Elizen arteko biblia Ez 47,20
Itsaso Atlantikoa maparen erdi erdian. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.
Ipar Itsasoko ur beti hotzetan harturiko bakailao gazitua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.
Itsaso Baltikoa ez da Atlantikoa, eta XVIII. mendeko errusiar bela-ontzia ez da XX. mendeko brasildar zama-ontzia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 418. orr.
Hurrena, Atlantiko Itsasoa zeharkatu eta Riora, bertan sukurtsala baitu konpainiak Irlandako itsaso berde sakona. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 51. orr.
Txinako itsasoko herrialdeek. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 135. orr.
Sokoa edo Donibane aldeko itsaso harro bizia. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 168. orr.
Ongi aditzen zen soro helduen usain gozoa eta uhinek hondartzan utzitako belarren itsaso usaina. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 229. orr.
itsaso lanetan zaildutako mutilak denak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 51. orr.
Amerikar kontsulatuak zerrenda hori aztertu eta itsaso-konpainiari itsasontziak zein marinelekin ezin nabigatu duen ohartarazten du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 274. orr.
Lehenbizikoak zerikusi zuzena du dauden itsaso-baliabideekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 260. orr.
Jendeak uharteen arteko itsaso hutsuneak hurbilduko dituzten zubiak eraikiz agortzen du bere bizitza osoa. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 76. orr.
Misio buruak, berriz, Kubako Itsaso Ontzidiaren aholkulari jardungo du. Itsaso-seguritateko agentearentzat. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.
Denen goi-buruzagitza Estatu Batuetako Navyren Itsaso-Mugaldeetako komandantearengan izango delarik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.
Denbora gutxi barru, zeru-lurrei eta itsaso-lehorrei dardara eragingo diet. Elizen arteko biblia Ag 2,6
Merkatuko lurra lohi likidozko itsaso bihurtzen ari zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.
Lainozko itsaso bat, erraiten den bezala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 203. orr.
Pico Urrielluren oinarrira iritsi ginen egunean, hodei-itsaso bat ageri zen gure oinen parean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 126. orr.
Iritsi ginen ekintza-lekura, Walt Whitman-ek kantatutako belar-itsaso horietako bat. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 38. orr.
Zabor-itsaso bat ni irentsi beharrean zegoen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.
Zeru-lurrak gar-itsaso. martini-itsaso gozoak. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 113. orr.
Isiltasun itsaso betidanikotik / irten ginen. Pako Aristi «Note book», 2005 - 94. orr.
Nahigabe-itsaso baten aurka altxaturik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 111. orr.
Hastean, nora ezean haztamuka ibili ondoan, azkenean ikerketa-itsaso batean murgildu nintzen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 8. orr.
Gure literaturaren itsaso barean dezenteko olatuak harrotu zituen nobela bat. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 183. orr.
Topikozko itsaso batean itotzen zarete. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 37. orr.
Itsaso jainkozkoa da maitasun sendoari erantzunez gainez egina. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 94. orr.
Gorputzeko ehunak bustiko zituen barne-itsaso bat garatu zuen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 164. orr.
Banderatxoen itsaso bat osatu behar omen dugu. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 234. orr.
Eta kapelak ikusten ditut, itsaso bete kapela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 87. orr.
Itsaso bete orrialde, beraz. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 226. orr.
Nik nire hatua eta ontziburuak itsaso beteko haserrea generamala. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 33. orr.
Itsasoko parke eolikoak Europa osoa hornitzeko gai izan litezke. Berria - Gaiak 2004-03-09
Itsasoko gai toxikoek mutazio genetikoak eta minbizia eragiten dizkiete bertakoei. Berria - Gaiak 2004-07-06
Azidotasun horrek itsasoko espeziei egiten dien kalteaz. Berria - Gaiak 2004-08-18
Itsasoko azidotasunak eta ozeanoen berotzeak ondorio larriak ekar ditzake, bai itsasoko espezientzat eta ondorioz, baita lurrekoentzat ere. Berria - Gaiak 2004-08-18
Itsasoko kutsadurarenkausa nagusiak. Berria - Gaiak 2004-06-05
Itsasoko salbamendu taldeak jakinarazi duenez. Berria - Euskal Herria 2004-12-12
Itsasoko segurtasuna hobetzeko zenbait neurri onartu zituen atzo Europako Legebiltzarrak Estrasburgon egin zuen bileran. Berria - Gaiak 2004-01-14
Richard Tesore SOS Itsasoko Faunaren Erreskaterako Erakundeko burua da. Berria - Gaiak 2004-06-16
Itsasoko Biziaren Errolda (COML). Berria - Gaiak 2004-11-25
Ertzaintzaren artezilariak Mutrikuko Itsasoko Gizarte Institutura joan ziren. Berria - Euskal Herria 2006-03-01
Vigoko Itsasoko Ikerketarako Institutuko zientzialarien arabera. Berria - Gaiak 2004-04-13
Bertan Itsasoko Ingurumena Babesteko Batzordea osatu zen. Berria - Gaiak 2004-02-17
Feaziarrek arraun egingo ditek itsaso barean, hire etxera edo nahi duan lekura iritsi arte. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 37. orr.
Itsaso barearen distira. Itsaso barez jo zuten Hispaniola, eguzki kiskalgarri baten pean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.
Marinelak aurrera egiten du bere itsasaldi luzean, presarik gabe, egun gazi, geza eta gozoekin, noiz itsaso barean noiz ekaitztsuan. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 49. orr.
Baina zer litzateke adiskidantza ika-mikarik gabeko itsaso barean? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 121. orr.
Pazifiko edo Itsaso Bareko uharteetan, Java eta horietan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 240. orr.
Lau egun geroago Itsaso Barean itsasoratu ziren eta gero Honolulura eraman zituzten ontzi batean. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 84. orr.
Sententzia horrek Afrikako, Karibeko eta Itsaso Bareko herrialdeei ere eragin diezaieke. Berria - Harian 2005-12-14
Juan Ignacio Silesek Boliviako Atzerri ministroak atzo adierazi zuenez, Itsaso Barerako sarrera berreskuratzeko hitzarmena sinatzea proposatuko dio Txileri. herria¬
Orduan denentzako galeriatik kendu eta Itsaso Bare handitik ekarritako zohi baten kontra ur hari bat murmurka doan beirazko gelatxo batean sartzen dut. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.
Itsaso beltza gora doa. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 99. orr.
Zikindu eta lokaztu duen elur beltza, haize zirimolak harrotu duen itsaso beltza. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 89. orr.
Gauaren itsaso beltza urratzen zuen faro gisako hura ikustean. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 29. orr.
Gozo zetorren udazkena, eta zakar itsaso beltza. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 83. orr.
Eta zuk itsaso beltz irenslearen aurrean geldirik aurkitu zenuen zeure burua, bakarrik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 73. orr.
· Eta nire gogoak denboraren itsaso beltzetan nabigatu zuen, antzinako nire herrikide haren buruan barrentzen ahaleginduz. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 20. orr.
Memoriaren minak / itsas beltzetako / uharte isiletan urtzen / direlarikan... Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 113. orr.
Itsas Beltzeko kolonietatik ekarritako esklaboen sal-erosketak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 74. orr.
Lurraren bazter hartara bilduak ziren India, Txina eta Persiako salgaiak oro, itsaso beltz eta kaspiarreko produktu guztiak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.
Zarbo biribila, esaterako, Kaspiar Itsasoan eta Itsaso Beltzean hazten da. Berria - Gaiak 2004-02-17
Itsaso Beltzeko bazterrak lasaiak ikusten ziren. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 126. orr.
Itsas Beltzak bustitzen dituen urrutiko lurraldetik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.
Baltikotik ia Itsaso Beltzeraino iristen zen Polonia zabal eta definigabe hartan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 62. orr.
Geroago greziarrek hainbat kolonia sortu zituzten Itsaso Beltzeko kostaldean. Berria - Mundua 2004-11-30
Txinatik Itsaso Beltzeko errusiar kostaldeetaraino. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.
Itsaso Beltzaren iparraldeko lehorrekoentzat [...] Europa eta Asiaren arteko bereizketak ez zuen zentzu ulergarririk. harik eta Stalinek lagun ohia Itsaso Beltzera erbesteratu zuen arte. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 276. orr.
Marokotik itsaso bidez ihes egin nahi duen emakume gazte baten komeriak kontatzen ditu. Berria - Kultura 2004-09-21
Pazifikoko kostaldeko Perevoznaiara bideratuko da gero, eta itsaso bidez Txina, Japonia, Hego Korea, Indonesia eta Australia hornitzeko. Berria - Ekonomia 2006-01-08
Bizirik zeudenetatik bi barkuaren gidatzaileak zirela zehaztu zuten italiarrek zein albaniarrek eta biak atxilotuak izan zirela, Italian itsaso bidez legez kanpo sartze honen antolatzaileetatik zirelakoan. Berria - Mundua 2004-01-11
Handik itsaso bidezko bidaiak kontinente eta herrialde guztietara joateko. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 100. orr.
Gizon horien egitekoa izango da itsaso bidezko komunikazio guztia etetea, inor ez bedi itsasotik barna sar edo irten. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 262. orr.
Premiazkoa da itsaso bidezko garraioa sendotzea eta errepide sarea txukuntzea. Berria - Ekonomia 2004-04-23
Guk ez dugu bakarrik burdinbideetako garraioa aholkatzen, baina baita itsaso bidezkoa ere. Berria - Euskal Herria 2004-03-11
Bere buruaren sermoiak ardotan eta ketan itoak ziren, itsaso gorrian laino egun batean naufragatzen duten potinak legetxe. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 199. orr.
Itsaso Gorria zeharkarazi zien, ur handien artetik eramanez. Elizen arteko biblia Jkd 10,18
Moisesek atera zituen Egiptotik, egintza harrigarri eta mirariak eginez Egipton, Itsaso Gorrian eta berrogei urtez basamortuan. Elizen arteko biblia Eg 7,36
Egiptoko gerletan, Berenize-n, Itsas Gorriari bekoz beko, kokatua zen legio bateko tribunoa nintzen. Hiri hau Elat ondoan zegoen, Itsaso Gorriaren ertzean, Edom lurraldean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.
Itsaso Gorriaren ertzeko goi-lurretan zehar. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.
Ez nengoela alegia Itsas Gorri edo Tirrenoan, ezta Atlantiko edo Mediterraneoan ere. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 115. orr.
Bira egin eta basamorturantz jo genuen, Itsaso Gorrirantz. Elizen arteko biblia Dt 2,1
Itsaso Gorriko bokalean zeuden portuetara. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 41. orr.
Joan den urriaren 7an Sinai-Itsaso Gorriko (Egipto) eremu turistiko batzuetan izandako erasoak. Berria - Mundua 2004-11-02
Zuek, berriz, itzuli zaitezte basamortu aldera, Itsaso Gorriko bidean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 206. orr.
Bere herria suaz zigortzera zetorren bera, eta suak lurpeko itsaso handia eta Israel, Jainkoaren ondarea, irentsi behar zituen. Elizen arteko biblia Am 7,4
Hala ere, itsasoaren kopuru osoaren aldean, ekarri horien denen batura apenas den tantatxo bat; ez da harritzekoa, beraz, hain itsaso handia ez handiagotzea. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 427. orr.
Zalaparta hark itsaso handiren baten azal urdinak inguratu eta alde guztietatik isolatu zuela amets eginarazten zion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.
Itsaso handiaren erdira bota ninduzun, / hondo-hondoraino. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 163. orr.
· Itsasoa hain da handi leku horietan non hedoietarik dilindan dela duen iduri Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 91. orr.
Muga Itsaso Hilaren hego-ertzean hasten zen. Elizen arteko biblia Jos 15,2
Bidaiarien bailaran -bidaiariei pasabidea mozten dien bailaran-, Itsaso Hilaren ekialdean. Elizen arteko biblia Ez 39,11
Itsaso Hilaz bestaldetik, Edom lurraldetik, etsai-talde ugaria datorkizu. Elizen arteko biblia 2 Kro 20,2
Jordanen ekialdeko Araba haran guztian zehar Pisga mendiaren magaleko Itsaso Hileraino. Elizen arteko biblia Dt 4,49
Jazer-eraino iristen ziren aihenak, basamorturaino hedatzen, Itsaso Hileraino luzatzen. Elizen arteko biblia Is 16,8
Itsaso Hileko idatziak ez direla eseniarrenak esan dute Israelgo adituek. Berria - Gaiak 2004-07-31
Ez nadin itsaso hondargabe horretan sar, ordea. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 71. orr.
Ez dakit zer itsas hondargabetan hondoratu zitzaidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 445. orr.
Itsaso txikia zegoen, are apalagoa. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 33. orr.
"Kresala usaintzeko, itsaso txikitan sarkorrago" neure artean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 33. orr.
Kantauri itsaso zabala. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 25. orr.
Baina itsaso zabal, sakon eta amaigabetik zetozen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 173. orr.
Eta ibaietan hasi zena itsaso zabalera da ixurtzen, egoki eta bidezko den bezala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.
Itsaso zabalak zeharkatu dituzte Homerorekin, infernuak bisitatu dituzte Danterekin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 199. orr.
Ikusleentzat ikusgarriagoa da ibaia, baina arraunlarientzat erosoagoa itsas zabala. Berria - Kirola 2004-08-27
Zenbat aldiz ez ote duen amestu itsas zabal hura zeharkatu eta mendean hartzea. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 9. orr.
Nora-ezean ibiliko dira, itsasoz itsaso, iparraldetik eguzkialdera, Jaunaren hitzaren bila, baina ez dute aurkituko. Elizen arteko biblia Am 8,12
Egun hartan, itsasoz itsaso eta mendiz mendi etorriko zaizkizu zeure seme-alaba sakabanatuak. Elizen arteko biblia Mi 7,12
Beti itsasoz itsaso ibiliz Panteira heltzen zara. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 89. orr.
Zeruak ailiotsa gure lagunak, itsasoz itsaso dabiltzanak, halatsuko sentimenduek bizi litzaten! Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 147. orr.
cf. itsas itsaso adriatikoaren (3); itsaso aldera (13); itsaso aldetik (9); itsaso baltikoan (5); itsaso bare (6); itsaso barea (3); itsaso bareak (3); itsaso barean (9); itsaso barearen (6); itsaso bazterrean (5); itsaso bazterreko (3); itsaso beltz (4); itsaso beltza (9); itsaso beltzaren (17); itsaso beltzean (11); itsaso beltzeko (7); itsaso beltzera (5); itsaso beltzeraino (3); itsaso berde (3); itsaso bete (5); itsaso beteko (4); itsaso bidez (3); itsaso bidezko (5)
itsaso erdian (6); itsaso gainean (7); itsaso gaineko (3); itsaso gainera (8); itsaso gorri (3); itsaso gorria (17); itsaso gorrian (26); itsaso gorriaren (9); itsaso gorriko (13); itsaso gorrira (9); itsaso gorriraino (5); itsaso gorrirantz (5); itsaso gorritik (11); itsaso guztia (3); itsaso guztiak (7); itsaso guztietako (5); itsaso guztietan (4); itsaso handia (8); itsaso handiaren (3); itsaso hila (4); itsaso hilaren (4); itsaso hilean (3); itsaso hileko (4); itsaso hilera (3); itsaso hileraino (5)
itsaso ilun (3); itsaso ilunean (3); itsaso izoztua (3); itsaso ondoan (3); itsaso ozeanoan (3); itsaso sakona (3); itsaso sakonean (4); itsaso txarra (3); itsaso urdin (3); itsaso urdina (4); itsaso usaina (4); itsaso zabal (10); itsaso zabala (24); itsaso zabalak (3); itsaso zabalaren (6); itsaso zabalari (3); itsaso zabalean (48); itsaso zabaleko (7); itsaso zabalera (21); itsaso zabalerantz (3); itsaso zahar (6); itsaso zakar (4); itsaso zakarra (10); itsaso zakarrak (3); itsaso zakarraren (6); itsaso zakarrean (3); itsaso zati (3)
agurea eta itsasoa (13); aral itsasoa (4); baina itsasoa (7); barentseko itsasoa (5); da itsasoa (20); dela itsasoa (4); den itsasoa (6); du itsasoa (10); dut itsasoa (5); edo itsasoa (6); ere itsasoa (5); eta itsasoa (129); eta itsasoa bare (4); eta itsasoa eleberriko (6); ez itsasoa (4); gabeko itsasoa (4); gero itsasoa (6); goitik itsasoa (7); goitik itsasoa ikusten (5); han goitik itsasoa (6); itsasoa baino (6); itsasoa bare (23); itsasoa bare bare (6); itsasoa baretu (8); itsasoa baretu egin (4); itsasoa bera (10); itsasoa bera baino (4); itsasoa bere (4); itsasoa beti (4); itsasoa bezain (12); itsasoa bezain zabala (4); itsasoa bezala (6); itsasoa biziki (4); itsasoa da (12); itsasoa eleberriko (6); itsasoa erdi (4); itsasoa erdi bi (4); itsasoa ere (17); itsasoa eta (60); itsasoa eta bertako (4); itsasoa eta mendia (4); itsasoa ez (25); itsasoa ez da (10); itsasoa ezagutzen (5); itsasoa gero (9); itsasoa gero eta (9); itsasoa gora (4); itsasoa hor (5); itsasoa ikusi (16); itsasoa ikusten (15); itsasoa ikusten da (7); itsasoa ikustera (5); itsasoa izan (8); itsasoa izan zen (4); itsasoa lehortu (4); itsasoa maite (5); itsasoa oso (5); itsasoa utzi (7); itsasoa zakar (7); itsasoa zakartzen (4); itsasoa zeharkatu (14); itsasoa zeharkatu eta (6); itsasoa zeharkatzen (5); itsasoa zen (7); kantauri itsasoa (8); kontzertua itsasoa (4); lurrak eta itsasoa (4); maitasuna itsasoa (4); maitasuna itsasoa bezain (4); mediterraneo itsasoa (9); munduko itsaso (12); nire maitasuna itsasoa (4); nuen itsasoa (5); zegoen itsasoa (9); zen itsasoa (17); zerua eta itsasoa (6); zuen itsasoa (8); zuten itsasoa (8)
baina itsasoak (4); baina itsasoan (4); baltiko itsasoan (5); barents itsasoan (4); barentseko itsasoan (8); bat itsasoan (9); da itsasoak (4); da itsasoan (10); dela itsasoan (4); den itsasoan (6); dira itsasoan (11); direla itsasoan (8); dituzte itsasoan (5); du itsasoak (7); du itsasoan (5); dute itsasoan (9); edo itsasoan (11); eta itsasoak (31); eta itsasoan (40); eta mediterraneo itsasoan (5); ipar itsasoan (9); iparraldeko itsasoan (4); itsasoak ere (8); itsasoak eta (18); itsasoak ez (8); itsasoak irentsi (4); itsasoan aurrera (7); itsasoan barna (4); itsasoan barrena (13); itsasoan berean (5); itsasoan bizi (5); itsasoan bizi diren (4); itsasoan bukatzeko (4); itsasoan dabiltzan (5); itsasoan dagoen (4); itsasoan edo (7); itsasoan egin (6); itsasoan egindako (4); itsasoan ere (9); itsasoan eta (20); itsasoan ez (12); itsasoan galdu (10); itsasoan galduta (6); itsasoan galdutako (6); itsasoan hil (11); itsasoan hiltzen (4); itsasoan hondoratu (6); itsasoan hondoratzen (4); itsasoan ibili (10); itsasoan ibiltzeko (7); itsasoan igeri (6); itsasoan ito (4); itsasoan izan (5); itsasoan murgildu (4); itsasoan sartu (5); itsasoan urak (8); itsasoan urak handi (7); itsasoan zehar (9); kantauri itsasoan (8); karibe itsasoan (4); mediterraneo itsasoan (16); oraino itsasoan (4); zen itsasoan (10); ziren itsasoan (6); zituen itsasoak (4); zuen itsasoak (6); zuen itsasoan (4)
aral itsasoaren (4); baina itsasoaren (4); da itsasoaren (6); dira itsasoaren (5); du itsasoaren (5); eta itsasoarekin (6); eta itsasoaren (69); eta itsasoaren artean (6); eta itsasoaren arteko (7); gora itsasoaren (4); gora itsasoaren mailak (4); itsasoaren alde (4); itsasoaren artean (7); itsasoaren arteko (7); itsasoaren aurrean (7); itsasoaren bazterrean (4); itsasoaren bazterrez (6); itsasoaren bazterrez bazter (6); itsasoaren besta (18); itsasoaren beste (10); itsasoaren beste aldean (5); itsasoaren egoera (6); itsasoaren eguna (4); itsasoaren erdian (28); itsasoaren ertzean (8); itsasoaren eta (16); itsasoaren gainean (12); itsasoaren gainetik (6); itsasoaren hegiz (4); itsasoaren hegiz hegi (4); itsasoaren hondoan (8); itsasoaren hotsa (4); itsasoaren inguruan (5); itsasoaren kontra (6); itsasoaren kotsadura (7); itsasoaren maila (5); itsasoaren mailak (6); itsasoaren ondoan (7); itsasoaren ur (5); itsasoaren usaina (5); itsasoaren zabala (6); itsasoaren zati (4); itsasoaren zolan (11); kaspiar itsasoaren (5); lurraren eta itsasoaren (4); lurrazpiko itsasoaren (4); mediterraneo itsasoaren (4); zen itsasoaren (10); zuen itsasoaren (8)
eta itsasoari (28); eta itsasoari begira (8); eta itsasoaz (5); eta itsasoetan (5); itsasoari begira (64); itsasoari beha (4); itsasoari buruz (12); itsasoari buruzko (14); itsasoari eta (4); itsasoari so (7); itsasoaz bestalde (4); itsasoaz bestaldeko (7); itsasoaz bestaldera (11); itsasoaz eta (4); itsasoetan barrena (4); zen itsasoari (6)
da itsasoko (5); dira itsasoko (4); du itsasoko (4); edo itsasoko (8); egeo itsasoko (7); eta itsasoko (47); ezkio itsasoko (8); ezkio itsasoko santa (5); ipar itsasoko (20); ipar itsasoko brent (6); itsasoko ama (6); itsasoko arrain (5); itsasoko arrainak (7); itsasoko brent (6); itsasoko energia (7); itsasoko eta (9); itsasoko gaietan (4); itsasoko gizarte (5); itsasoko haize (9); itsasoko haizea (4); itsasoko haizeak (8); itsasoko ingurumena (4); itsasoko nagusi (4); itsasoko olatu (4); itsasoko olatuen (4); itsasoko parke (6); itsasoko parke eolikoak (4); itsasoko santa (5); itsasoko tresnen (6); itsasoko uhinak (7); itsasoko uhinek (4); itsasoko uhinen (7); itsasoko ur (19); itsasoko ura (19); itsasoko urak (10); itsasoko uraren (6); itsasoko uretan (8); kantauri itsasoko (10); zen itsasoko (4)
baina itsasora (4); bat itsasora (6); batek itsasora (4); da itsasora (6); dira itsasora (6); du itsasora (4); edo itsasora (4); ere itsasora (7); eta itsasora (35); itsasora begira (15); itsasora begiratzen (5); itsasora bidean (6); itsasora bota (22); itsasora bota zuen (5); itsasora botako (4); itsasora botatzea (4); itsasora botatzen (5); itsasora edo (4); itsasora ematen (9); itsasora ematen duen (4); itsasora erori (11); itsasora erori zen (4); itsasora erortzen (5); itsasora eta (8); itsasora iritsi (4); itsasora irten (10); itsasora irten zen (4); itsasora irteteko (4); itsasora isurtzen (11); itsasora isurtzen den (4); itsasora itzuli (6); itsasora jaurti (8); itsasora jaurtiki (5); itsasora joaten (5); itsasoraino hedatzen (4); itsasorako bidea (5); itsasorat eta (5); itsasotik itsasora (5); iturritik itsasora (11); mediterraneo itsasoraino (11); nuen itsasora (4); oihanetik itsasora (9); ziren itsasora (4); zuen itsasora (7)
dira itsasotik (5); edo itsasoz (4); eta itsasotik (14); eta itsasoz (19); itsasorik ez (4); itsasotik ateratzen (5); itsasotik gertu (11); itsasotik hurbil (6); itsasotik itsasora (5); itsasotik zetorren (7); itsasotik zetozen (5); itsasoz bestaldean (6); itsasoz bestaldeko (22); itsasoz bestaldera (10); itsasoz beste (5); itsasoz eta (6); itsasoz haraindiko (6); itsasoz itsaso (11); kaspio itsasotik (4); mediterraneo itsasotik (4); zen itsasotik (4); zen itsasoz (4); ziren itsasoz (4)