Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Saski txiki pila bat ageri zen lurrean luze-luze, kaxak eta otarreak iristen ziren etengabe, metaturiko muskuilu zakuetatik ur errekastoak isurtzen ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.
Labana eta ogiaren otarretxoa hartu, eta ogia rasta-rasta ebaki eta otarrean pilatzen ditut zatiak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 52. orr.
Txakurkumea otarrean lo. Berria - Kultura 2004-11-17
Sokatik helduta daukan mandoaren bizkar gaineko otarrei bistadizoa eman die. Berria - Euskal Herria 2004-08-15
Nekromantziazko ikuspen bat zela pentsatu zuten, harik eta Dolcinok otarreari estalkia altxatu zion arte. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 76. orr.
Saski eta otarren kirtenetarako, beste zumitzen euskarritarako, [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.
Kaka otarrean bildu eta buru gainean darama. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 62. orr.
Otarrea bizkarrean hartu nuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 108. orr.
Buruarekin baietz egin, otarrera joan, eta arropa zaharrak iraultzen ditin pixka batean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 96. orr.
Blusa bat edo jostunaren otarre bat balitz bezala, noiznahi utzi edo bazter daitekeena. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 45. orr.
Amak lore-sortatxo bat atera zuen otarretik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 36. orr.
Asetzeraino jan zuten, eta zazpi otarre bete zituzten hondarrekin. Elizen arteko biblia Mk 8,8
Garbi zuten zein motatako pilotak nahi zituzten, eta berehala aurkitu zituzten otarrean. Berria - Kirola 2006-03-03
Arrain kiratsa zerion, eta otarreen zipriztinek zikintzen zuten dena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.
Nekazariei erosiz eta erositakoa zamaketariek lurrean paratutako otarre handietan utziz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.
Enkanterako arrain sortak antolatzen zituzten otarre zabal biribiletan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.
Otarre biribil bat egingo dizut. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 293. orr.
Baita dozena bat arrautza ere, otar estalkidun batean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 34. orr.
Han, otarre hutsak pilatu eta egundoko paretak osatzen ziren goizero. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.
Haren aurrean, fruitu merkeak, gereziak, aranak, marrubiak, pilaturik zeuden paperez apaindutako otarre lauetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 319. orr.
Horiek moritxearen palmaz eginikako saskietan eta haiek ihizko otarreetan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 546. orr.
Guztia zumezko otarre batean jarri eta eguzkitara itzuli ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.
Dionik espartzuzko otarreak eta saskiak egiten zituen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 65. orr.
Kanabera bat eta arrantza-otarre bat. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 199. orr.
Lau libera aurreztu zituen bi hilabetean, lepo otarre txiki baten jabe egin zen, eta txori belar saltzaile hasi. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.
Hauek egurra ebaki zuten, lepa-otarre bat bete eta etxe barruraino eraman zioten zama amonatxoari. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 150. orr.
On Camillo sartu zen, eskuan isipua zuela, eta haren atzetik bi mezamutil, ur bedeinkatu ontziarekin eta arrautza-otarrearekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 119. orr.
Morrosko sendoek arrautza kaxak, gazta otarreak, gurin saskiak jaso eta enkantearen pabiloira zeramatzaten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.
Gizon bat sumatu zuen zurrungaka, soingaineko batez fardel baten gisa bildurik, burua aran otarren gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.
Baziren han, abere hiltokiko harrietatik hurbil, luma otarre handi batzuk, non aise kabitzen baitziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.
Kontatzen nola erosi zuen otarre bat patata. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.
Alemanek sotoan otarre bat bete arrautza eta poto bat ezti aurkitu zituzten. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 43. orr.
Beren etxeetara baimenarekin joaten ziren soldaduek otarre bete mertxika eskatzen ziguten, edo sagarra, mahatsa, pikua eta beste. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 41. orr.
-Lore-hostoak gehien erortzen direnean, egunean bost edo sei otarre biltzen ditugu. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 64. orr.
Gure behialako herriaz eginiko laudorio luzea dragaren otarreak hondo ezezagunen batean betetzeko aitzakia besterik izan ez bailitzan, eskua ukabildu du pozak hunkituta. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.
Aitzitik, eskura dugun informazioa kaskarra bada, nekez egingo dugu zume edo zumitz horiekin otarre onik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 337. orr.
otarre biribil (3); otarre handi (3); otarre zabal (3)