Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oste2 1 iz atzea. (espazioan, -en atzikiaren eskuinean; ik beherago 7)

Eguzkia goratzen hasia zen Aiako Harri ubelaren ostetik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 92. orr.

Falangistak agertzen ziren, atarte batetik edo edozein zutaberen ostetik enboskadan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 135. orr.

Antxonek segitzeko keinua egin zigun eta pagoen ostetik irten ginen bat-banaka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.

Anek mesfidati begiratzen zion bateriaren ostetik, erritmoa espero baino hobeto zeramala iritzita.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 141. orr.

Ganguren aldetik, Egirleta eta Artxanda igaro, eta Enekuritik, Fatimaren elizaren ostetik aldapan behera, lanera, Lutxanako tailerretara.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 75. orr.

Bien arteko alde bakarra protagonisten kontu korrontean lehen zenbakiaren ostetik dauden zeroen kopuruak markatzen du (Arranondotarrek kontu korronterik bazuten, behintzat).  Berria - Kultura   2004-10-27

2 (espazioan, hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Familia honetako kideak soinketa ariketak egiten ari dira, itxuraz, denbora guztian, hanka ostea edo garondoa ikusi nahiz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 129. orr.

Etxe ostetik datozen ahotsak entzuten ditu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 125. orr.

Jolasaren ibilbideak etxe-osteetako bidexka ilun lokaztuetatik barrena eramaten gintuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 43. orr.

Orain, mutiko horrek, geletako ate osteetan ezkutatu ordez, badu hemen lorategian ibiltzea, zuhaitz atzean gordeka.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 129. orr.

Marretako xehetasunez jabetzean huts egiten hasten naiz, eta zirrimarren irudi-oste zorabiagarriak ikusten edozein lekutan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

Horrexegatik saiatzen dira euren bizitzaren eszena ostea ezkutatzen maitasunaren zerrendan katigatu nahi dituztenei.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.

Urdin betean eta kalmatan agertu zitzaigun, ez zeukan beldur handirik ehizakoren bat jausiko ote zitzaion hodei ostetik buru gainera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 76. orr.

3 (denboran)

Gorputzari bizitza erabat agortzen zaionean heriotzaren ostea dela esan ohi da, hain zuzen ere, bizitza agortzen ari zitzaionean heriotza zelako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 369. orr.

Madalena bat bestearen ostetik irensten zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 165. orr.

Hilabete beltza izan da azken hau, nahiz abenduaren ondotik baino, apirilaren ostetik etorri.  Berria - Ekonomia   2004-06-05

Pozaren ostean laster etorri ziren desengainuak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 193. orr.

4 (denboran, hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Eguberri-ostea garairik okerrena zen, eta, hala ere, hark beharko zuen irakurtzeko sasoi aproposa, nonbait, neguagatik eta neguko arratsen luzeagatik ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 255. orr.

Gatazka politikoa konpontzeko uda ostea eta hurrengo urtea oso garrantzitsuak izango direla iragarri zuen Batasuneko mahaikideak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Eta, halere, zerbait esateko gogoz sumatzen dut nik inguruan jendea, uda-oste honetan aspaldi ez bezala.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 17. orr.

Hogei urte iraun duen guda gordina jasan dute Sudanen, eta esperantzaren hazia erein behar da orain, guda ostearen hasieran.  Berria - Gaiak   2006-01-24

Ez zuen aspaldi txoririk lumatu eta jostun lanetarako ez ziren haiek garai egokienak, guda oste idorrean, gutxi baitziren soineko berrietarako kezka zutenak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 133. orr.

5

-Zer infernu eta infernu oste! -Maizak urduri-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 94. orr.

34 urte beranduago, zer gerra eta zer gerra-oste gida edo burura liteke egokiro?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 198. orr.

6 ostean (6599 agerraldi, 165 liburu eta 3759 artikulutan; cf atze 4 4776 agerraldi, 257 liburu eta 1555 artikulutan) (denboran) ondoren. ik ondo2 6.

Maitasun bihotzeko eta zinezko baten aitorpena, hitzekin lan egiten ohiturik dagoen batek hitz bakoitza ongi neurtu eta pisatu ostean idatzia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 11. orr.

Bapo jan eta edan ostean, kanpamendura itzuli ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 53. orr.

Apur bat pentsatu ostean, Santosek: [...].  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 150. orr.

Aita-amak lurperatu ostean, pistoleroaren bila hasi zen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 86. orr.

Norbait hil ostean, betaurrekoak garbitzen zituen, arma garbitu beharrean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 89. orr.

Egun osoa oinez eman ostean iritsi zen Iruñera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 26. orr.

Hauek dira Sem, Kam eta Jafeten, Noeren semeen, ondorengoak, uholde ostean izan zituztenak.  Elizen arteko biblia   Has 10,1

Planta galanta nuen orduan, gerra ostean.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 36. orr.

Gauerdi-ostean buffet hotza izan ohi zen: gose nintzela esan eta neurekin etorrarazi nuen behera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.

Gosariaren ostean mezulari bat iritsi zen,Took lurraldetik zaldiz etorria.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 369. orr.

Isiltasunaren ostean aita mintzatu da: "tira ba, arindu dugu zama".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 21. orr.

Argazki asko egin zizkiguten ikasturte hartan, eta orain, aurrenekoaren ostean, bost hilabete geroagoko beste bat daukat eskuan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.

Hileta ospakizunaren ostean dortoka bat erosi nuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 19. orr.

Arnasa hartu zuen, behar zuen-eta, azalpen luze haren ostean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 108. orr.

Brave New World desegin egin zen urte bete baino gutxiagoren ostean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.

Ezin al zuten behingoz bakean laga, egun beteko lan-saioaren ostean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 178. orr.

Batak bestearen ostean egiten zuten istriborretik kikunbera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 70. orr.

Lau asteren ostean oraindik ez ziren ohitu ahots erlats harekin  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 94. orr.

7 (espazioan) atzean.

Polizia bat daukat zaintzaile, grisa, leihoaren ostean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 85. orr.

Mihia zalu, honela erantzun zidan erakusmahaiaren ostean zegoen mutil gazteak: [...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 12. orr.

Klasea amaitzean frontoiaren ostean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 269. orr.

Agian, bihurgunearen ostean egon daiteke oraindik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 388. orr.

Sasi batzuen ostean ezkutatuko nintzen Indianoahilzenekozuloan, han masusta gorri ugari zegoen lekuan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 116. orr.

-Egun on, Maiza jauna -agurtu zuen zurezko mahai eder baten ostean zegoen gizon galantak-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Ate itxien ostean zelatan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 9. orr.

Zazpi nanotxoak ate ostean geratu ziren eta Edurnezuriri entzuten omen zioten hasperenka eskatzen: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 107. orr.

Su bat piztu dute ukuilu ostean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 168. orr.

Ziur zegoen hesi ostean edo sasi artean bilatuz gero begiak eta gainontzekoa aurkituko zituela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 166. orr.

Botikako mostradore ostean erratza nola pasatzen zuen miratzen egon zen apur batean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 20. orr.

Lau edo bost arbolatxo besterik ez baitziren zimaurtegi ostean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 212. orr.

Prentsak zabaldu zuen argazki baten ageri naiz, leihatilako sare eta haga ostean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 70. orr.

Higer ostean Miarritzeko farola.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 214. orr.

8 osteko izlag ondokoa.

Tomek gosaldu osteko zigarroa pizten du, eta esaten du:[...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 208. orr.

Jo osteko zigarreta erretzen ari ziren.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 233. orr.

Gasteizko gobernu autonomoa martxan jarri osteko lehen bisitaldi ofizialean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 89. orr.

Horra gerraren osteko mende erdiaren erresumena.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 216. orr.

Gure topaldiaren osteko lehen gutun hark, aldiz, lehengo gar hura zekarren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 26. orr.

Sabaiari begira zegoen bikotea, sexu-atseginaren osteko lasaitasunaz gozatuz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

Otomandar osteko aroan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 183. orr.

Konbertsio osteko hamahirugarren urtean, Siria aldera abiatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 799. orr.

Esku-oinak dantza osteko dardaraz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.

9 atzekoa.

Barra osteko neskak toplessean zeuden.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 61. orr.

Ate osteko ezezagunaz, errezel atzekoaz, armairu barrukoaz, ohe azpiko ezezagunaz naiz beldur.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 175. orr.

Afaria amaiturik zen ordurako, eta gainerako guztiak kanpora atereak ziren etxe osteko lorategian esertzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

Frantzisko dohatsua azken gelan bizi zen etxe osteko baratzeko hesiaren ondoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 622. orr.

Antzoki osteko parkera joan ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 77. orr.

Baranda osteko aldean zegoen, harkaitzetan, espaloitik gertu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 168. orr.

10 denda-oste ik dendaoste.
12 gerra-oste ik gerraoste.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ate osteetan (3)

[8] adierazi ostean (14); afaldu ostean (9); agurtu ostean (8); akordioaren ostean (8); alde egin ostean (11); amaitu ostean (91); argitaratu ostean (8); argitu ostean (10); aritu ostean (59); ate ostean (10); atentatuen ostean (28); atera ostean (22); atsedenaldiaren ostean (20); atsedenaren ostean (13); atxilotu ostean (12); atzera bota ostean (9); aurka galdu ostean (13); aurkeztu ostean (19); aurrean deklaratu ostean (9); azaldu ostean (10); aztertu ostean (69)

bata bestearen ostean (9); batzarraren ostean (13); bazkal ostean (9); begiratu ostean (11); berdindu ostean (16); berdinketaren ostean (12); bermea ordaindu ostean (10); berri eman ostean (8); berri izan ostean (10); bete ostean (43); bildu ostean (53); bilera egin ostean (20); bilera ostean (14); bileraren ostean (122); bileren ostean (8); bilkuraren ostean (8); bizi ostean (8); bota ostean (13); bozen ostean (15); bukatu ostean (32)

deklaratu ostean (29)

edan ostean (8); eduki ostean (16); egin ostean (467); egindako bileraren ostean (9); egon ostean (143); ekaitzaren ostean (10); elkar jo ostean (9); eman ostean (127); entrenamenduaren ostean (14); entzun ostean (34); erabaki ostean (10); erakutsi ostean (13); eraman ostean (8); erasoaren ostean (11); erasoen ostean (10); erori ostean (26); erosi ostean (8); erretiratu ostean (8); esan ostean (42); eskatu ostean (20); eskuratu ostean (8); etenaldiaren ostean (14); etenaren ostean (35); ezagutu ostean (12)

finalaren ostean (12); franco hil ostean (8)

gailendu ostean (9); gainditu ostean (16); galdu ostean (96); garaipenaren ostean (10); garaitu ostean (9); gelditu ostean (8); geratu ostean (15); gerra ostean (44); gerraren ostean (37); gertatu ostean (8); gogoratu ostean (10); grebaren ostean (12)

harrapatu ostean (11); hartu ostean (75); hartuta egon ostean (13); hauteskundeak irabazi ostean (8); hauteskundeen ostean (50); heriotza ostean (19); heriotzaren ostean (19); hil ostean (92); hilabeteren ostean (10); hitz egin ostean (25); huts egin ostean (14)

ibili ostean (50); identifikatu ostean (9); igaro ostean (67); igo ostean (11); ihes egin ostean (9); ikusi ostean (41); irabazi ostean (152); iragarri ostean (10); irakurri ostean (25); iritsi ostean (13); irten ostean (11); istripuaren ostean (8); itxaron ostean (10); itxi ostean (24); itzuli ostean (10); izan ostean (120); izandako bileraren ostean (12)

jaitsi ostean (11); jakin ostean (49); jardun ostean (15); jardunaren ostean (9); jarri ostean (18); jaso ostean (52); jipoiaren ostean (8); jo ostean (57); joan ostean (23); jokatu ostean (50)

kale egin ostean (8); kanporatu ostean (20); kendu ostean (16)

lanaren ostean (11); lortu ostean (52); manifestazioaren ostean (11); mendean hartu ostean (10); mundu gerraren ostean (24)

nagusitu ostean (9)

onartu ostean (24); oporren ostean (9); ordaindu ostean (22); osatu ostean (12)

ostean azaldu (8); ostean berriro (13); ostean egin (63); ostean egin zituen (22); ostean egindako (23); ostean egingo (17); ostean eginiko (15); ostean eman (13); ostean erabaki (11); ostean erabakiko (11); ostean esan (9); ostean etorri (13); ostean gertatu (11); ostean hartu (22); ostean hartu zuen (9); ostean hasi (18); ostean iritsi (16); ostean izan (14); ostean jakinarazi (8); ostean lortu (10); ostean sortutako (13)

parte hartu ostean (10); partida galdu ostean (9); partida ostean (10); partidaren ostean (42); pasa ostean (13); pasatu ostean (35); porrotaren ostean (11); porroten ostean (17); preso egon ostean (10)

saioaren ostean (22); salatu ostean (9); sartu ostean (29); su etenaren ostean (28)

uda ostean (19); urte igaro ostean (8); urteren ostean (36); utzi ostean (60)

zabaldu ostean (8); zeharkatu ostean (10); zigorra bete ostean (29)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus