Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atze 1 iz edozein gauzatan, aurreko alderdiaren edo alde nagusiaren kontrako aldea.

Zimiterioa frontoi bat bezalakoa da: frontisa, ezker pareta, eta atzea libre.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 140. orr.

Soinekoaren atzea irinez zikindurik zegoen eta urratu handia zeukan beheko aldean...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 171. orr.

Teknika horren bidez irudia atzeari itsasten zaio, horretarako lehenago aipatu diren irudiaren ezugarri berezietakoren batekin edo bat baino gehiagorekin jokatuz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 68. orr.

Atzea ikusteko ispiluari begiratuta jakin zuen bere atzeko autoa geldirik zegoela, zain.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 72. orr.

Profitatzeko gertaera hura ahal nuen bezainbeste eta ez emateko aurreari sekula atzea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 46. orr.

Haurrak aurrera egin zuen bat-batean, eta elurrezko gizona, atzea deseginik, hautsi egin zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 67. orr.

Hamabi zezenen gainean zegoen uraska; hiru zezen iparraldera begira, beste hiru mendebaldera, beste hiru hegoaldera eta beste hiru ekialdera; atzeak barnealdera zituzten.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,25

2 (leku-denborazko atzizkiekin, singularrean; denborazko testuinguruetan, geroago datorren denbora adierazten du). ik atzera1.

Egunkari baten atzean idazlea baino gehiago pertsona bilatzen dut, eta haren argiak, ilunak, kezkak eta larritasunak.  Berria - Kultura   2004-12-11

Zelai erdian zein atzean partida bikainak jokatu ditu eskuin hegalean.  Berria - Kirola   2004-10-29

Ezta bata bestearen atzetik hartu dituen interpretazio desberdinengatik edota filosofiaren historian izan bide duen eraginarengatik ere.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 7. orr.

Eta artetan Nafarroan gaindi ibiltzen zela artetan, familiaren erroen atzetik, eta non xuxen asmatuko nituen haren hatzak banekien ere.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 128. orr.

Izan ere, betetzen duen lehena kontratatzen duenaren zikoizkeriaren esku gelditzen da, gizonik gehienak, gure izaera maltzurragatik, motiborekin edo motiborik gabe, norberaren probetxuaren atzetik ibiltzen baitira.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 85. orr.

Zalantzarik gabe, Txillardegirena zen horren atzean zegoen eskua eta burua.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 156. orr.

Nire aurrean panpinatxo zuri batek flotatzen zuen, Jules Verneren nobela bateko zakur hark bezala, zeinaren hilotzak eterrera bota eta gero astronauten atzetik jarraitzen baitzuen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 76. orr.

3 (dagokion izen sintagmarik gabe)

Atzean, milaka lagun eta pankarta ugari, Itunaren kontrako aldarriak lortu duen aniztasunaren adierazle.  Berria - Harian   2005-02-13

Anoa tokira iritsi dira iheslariak, tropela ere bai atzetik, hartu dituzte jan beharrekoak, baina aurtengo Tourrean podiumean izateko hautagai zenak ezetz, ez duela aurrera egingo.  Berria - Kirola   2004-07-18

Edozein lantegirentzat kontatzen duen gehiena aitzinean dena da eta ez gibelean edo atzean.  Herria   2001-08-02

Eta bien arteko sokatira horretan gerta baledi batek besteari gaina hartzea, zuzentasuna eta zuhurtzia litzateke, dudarik gabe, atzetik legokeenari hartze duen lekua itzultzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 86. orr.

Atzean, ama eta gizon txiki beltzaran bat.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 25. orr.

Atzean utzi dut alferrikako bizitza hori guztia, batere lorpenik gabeko hitz jario hori.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 34. orr.

4 (atzean, atzetik formetan, ibili, joan... bezalako aditzekin) norbaiten edo zerbaiten jarraian; bila.

Orso Nerok auskalo zer pentsatu zuen eta nire atzetik hasi zen lasterka ipurdian sekulako ostikoa emateko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 26. orr.

Sortzaile gisa, adierazpen egokiaren bila, hitz zehatzen atzetik ibili zen beti.  Berria - Harian   2005-12-06

Erretilua hartu eta haren atzetik joan nintzen eskaileretan gora bere logelaraino.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 85. orr.

Hemen badirudi denok norbaiten atzean gabiltzala, baina norberak bilatzen duena eta norberaren bila dabilena ez dira bat izaten, bi baino.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 232. orr.

Gogo txarrez obeditu nion eta amaren atzetik joan nintzen, arnasestuka, aldapan gora, jauntxoarenera, familia osoa kale gorrian utzi gintuen gizonaren etxera.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 10. orr.

Aldagai ezkutuen atzetik dabiltza, hau da, mundua esplikatzeko aukera emango liguketen baina ezagutzen ez ditugun xehetasunen atzetik.  Berria - Gaiak   2004-10-08

Eta orduan txoriak ere Peterren atzetik hasten ziren, mokadua berreskuratzeko; eta halaxe ibiliko ziren milia luzez, azkenean bakoitza bere bidetik joan arte, irribarrea marraztuz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 69. orr.

Herria bi zekor haietariko baten atzetik joan zen Daneraino.  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,30

Gure eginkizuna haien atzetik ibiltzea eta agure gizajo horren eta bere alaba maitagarriaren ohorea aldarrikatzea da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.

-Ez jaramonik egin -esan zuen Hermionek, Harryren atzean zihoalarik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 82. orr.

Betidanik euskara herrikoiaren atzetik ibili geranok askotan baztertuak aurkitu gara.  Herria   2004-01-08

Ninfak aditu zuenean nor zen atzetik ibili zitzaion jainkoa, lotsagorritu egin zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 140. orr.

Bizitza osoan haien atzetik ibilita ere, inoiz ez dituzu harrapatuko.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 193. orr.

Noizbait, polizia atzetik zebilkion susmoa hartu zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 12. orr.

Zure arrastoaren atzean nabil, orpo-orpotik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 76. orr.

5 ate atzean bota (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Ikaskizunok ez baitziren ate atzean botatzeko modukoak.  ETC-literatura, saiakera   Kronika txikia, Pablo Antoñana (Luis Mari Larrañaga), Pamiela, 2015

-Proposamena ez zuten ate atzean botaETC-literatura, saiakera   Jamaikako neska, Joxemari Iturralde, Pamiela, 2019

6 atze-atzean

Halako batean, ez berak nahi bezain laster, sagarrondoa aurkitu zuen, hesiaren ondo-ondoan, zaindarien etxetxoaren atze-atzean justu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 158. orr.

Atze-atzean.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 233. orr.

Bere islaren atze-atzean zegoen emakume batek eskuaz agur egiten zion irribarretsu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 187. orr.

Zer esatea gura duzu: goizean, Yosemite parkeko sekuoiak ikustera joan garenean, Rakel eta Ruben atze-atzean geratu direla?  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 283. orr.

Eta amak erakutsi egiten zizkidan, baina nik desilusio pixka bat hartzen nuen desenfokatuta zeudelako, eta aita atze-atzean baizik agertzen ez zelako, itzal ñimiño baten moduan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 62. orr.

Gurean, betiko antzean gabiltza, atze-atzean alegia.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 123. orr.

7 atze-atzeka adlag

Atze-atzeka segituko nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 33. orr.

8 atze-atzetik

Harriak bere jomuga iritsi baino lehen, beste harri batek, izugarria hura ere, hegan zeharkatu zuen airea, eta haren atze-atzetik beste batek gero.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 474. orr.

Izarrek distira dardaratia egiten zuten zeru beltzaren atze-atzetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 329. orr.

Lurralde honetan entzun dudanez, ero zentzudun bat omen da Don Kijote nire nagusia; edota zoro irrigarri bat; eta ni ez omen noakio oso atze-atzetik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 166. orr.

9 atze-aurre iz pl atzeko eta aurreko aldeak.

Hain larria da egoera?, galdetu nion, atze-aurre guztiak biltzeko ahaleginean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 291. orr.

Noski halako gogo-zabal egin gintuenak, atze-aurreen so egile, ez zigun eman gaitasun eta jainkozko arrazoimen hori erabiltzeke lizun zedin gugan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 239. orr.

Atze-aurredun kapa zekarren soinean, zapi txuri batez lotu-lotua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.

10 atze-aurredun

Eta halaxe egin zuten, mutil gaztea zertan ari ote zen begira-begira; atze-aurredun kapa zekarren soinean, zapi txuri batez lotu-Iotua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.

11 atze-oihal eszenatokietako atzeko oihala.

Bi eszena-hegal eta atze-oihal bat, ate batekin, aski izango dira.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 72. orr.

Atze-oihala goratu eta segituan, han ageri zen gure amona Pina pintzelarekin eta margotzeko astoarekin eta hitzok esaten zituen: [...].  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 28. orr.

Konpainia-burua eta Aita salbu, lurrean egongo baita oraindik eskaileratxoaren ondoan, gainerako guztiak zeruarena egiten duen atze oihalaren atzean desagertu izango dira.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 142. orr.

Bazerien igurikimen-kutsu halako bat, desatsegina ez zen urduritasun apur bat, atze-oihala igo zain daudenei antzeman ohi zaiena bezalakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 60. orr.

12 atzea eman bizkarra eman; ez jaramonik egin.

Bakarrik bere barrunbera itzultzen denari, Jainkoaren zolagune guztiz garbi hartara itzuli, atzea emanez sorkari guztiei.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

Frantsesa da benetako kultura bakarra, eta gu, euskaldun akulturatuok, gure primitibotasunean, futitu egiten gara benetako kulturaz, eta atzea ematen diogu aurrerabideari, eta mamuen hizkuntzan maite ditugu gure haurrak.  Berria - Kultura   2006-02-12

Kartzeleroa zetorrela sumatzen zuenetan hasten ei zen gainera, ateari atzea emanez kokoriko jarrita, bere obramendua egiten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 154. orr.

Eta sarri, pertsiaren aurkako erasoen erdian, zaldiek astoen arrantza aditzean, asaldaturik atzea eman ohi zuten, eta belarriak tente gelditzen ziren harriturik, lehenago halako hotsik eta aberejerik ikusi gabeak zirelako Atzea eman eta basamorturantz, Rimon harkaitzerantz, ihes egin zutenetarik ere bost mila gizon harrapatu zituzten bidean israeldarrek eta gainerakoak Gidomeraino pertsegitu, beste bi mila hilez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 322. orr.

Pianoari atzea emanez eta eskuak elkar-trukaturik ere badaki jotzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 189. orr.

13 atzean gelditu

Atzean gelditu dira muinoak, argi leunpean, beren baratze-mailekin, beren olibondo zartatu eta mahatsondoekin; zaharrak dira baratze-mailak, etruskoen garaikoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 185. orr.

Lipar batez, tren jasoaren habe baten atzean gelditu zen, sustoa pasatzen zitzaion bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 512. orr.

Eskualdea atzean gelditu zenean eta Arroiltxurietako hegoaldeko aldapak inguratuz Muino Urrunetara eta Dorreetara iritsi zirenean, urrunean Itsasoa ikusi zuten, eta horrela jaitsi ziren azkenik Mithlonderantz, Lungo estuario luzeko Portu Grisetarantz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 390. orr.

Ibilaldi osoan, atzean geldituak bilduz eta herria suspertuz joan zen Judas, Judea lurraldera heldu ziren arte.  Elizen arteko biblia   1 M 5,53

Txikiagoa izanagatik ere (alderdiaren ordezkaritza mailaz ari naiz bakarrik) Llamaza ez da atzean gelditu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Deflazioaren arriskua "atzean gelditu» dela, eta lehentasuna inflazioaren aurkako borroka izango dela iragarri zuen.  Berria - Ekonomia   2004-06-09

Alabaina, ileak urdinduak eta begi inguruetan zimur zenbait bazituen gizon hura, bere gaztaroko fantasmak bezalaxe atzean gelditu zen mutiko gazte hura eta bera zela sinetsi nahiz, etengabe so egoten zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 210. orr.

Baimena eskatu nion zerbitzuburuari, eta Metxa bizkarretik helduta bazter batera eraman nuen, ondoratu nahi izan zitzaizkigun lagunei atzean gelditzeko keinua eginez.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 257. orr.

Zapatuetako goatekeetan ezagututako mutilak, euren zirriak eta ausarkeriak atzean geldituak ziren.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 18. orr.

Txakurtxo bat herrenka zetorren eta oso atzean gelditu zen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 129. orr.

Baina kutxa nahiz banketxeak ez daude atzean gelditzeko prest.  Berria - Harian   2005-03-03

Atzean gelditu diren herrialdeetan handitu behar da ekoizpena.  Berria - Gaiak   2004-04-07

Ez natzaik atzean geldituko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 9. orr.

Eta hori gutxi balitz, Pili atzean gelditzen hasi da.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 84. orr.

Senideak ere ez ziren atzean gelditu; batek armonika, besteak atabala... hango festak ez zuen kanpoko musikarien beharrik izan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 49. orr.

Beshir atzean gelditua zen eta inguruka zebilen gurditxoaren ondoan usainka.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 196. orr.

Egin zien baztertzekoa, patrolaren atzean gelditu ziren.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 83. orr.

Baina hala izanda ere: arroza ez zaio atzean gelditzen pastari, arroza gisatuz egindako risotto klase konta ezinak dira horren lekuko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.

Eskuineko hanka atzean gelditzen zitzaion pausoa ematean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

14 atzeko izond/iz atzean edo atzetik dena edo dagoena.

Eta testu guztiaren atzean, bizitzea tokatu zitzaion agertokiko atzeko oihal bezala, egoera politikoa, esespena, gerra eta arrazakeria, bizitza eta heriotza.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.

Aurrekoen kontra bultzaka, atzekoen bultzadapean, izerdi usaina eta era guztietako lozioak eta beroa ziren nagusi ar saldoaren korronte hartan.     «Kuskue tanden», 2004 - 25. orr.

Txirrina jo eta berehala, Paolo Ferrarik korridorea korrika eta presaka gurutzatu, eta atze-atzeko gelan gordetzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 101. orr.

Hobe dugu basamortuko aldetik sartu; hilobira atzeko murrura igota iritsiko gara, aire zabalean dagoen aiekan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 288. orr.

Atzekoak, aurrera, aurrera zakurraren trostari segika!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.

Autoan sartu orduko, ene gorputza bota nuen tanpalahara atzeko aulkien gainera eta seko lokartu nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 172. orr.

Horregatik, bada, leiho bakoitzaren atzeko begi haiek.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 20. orr.

Keinu berak errepikatu zituzten biek, azkenean abereak etsi zuen arte, ondoan gelditu zitzaion, lasai, atzeko hanken gainean bermaturik eta biak egon ziren, luzaz, etxe gotor haren ikusmiratzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 91. orr.

Atzeko gurpila ez zen egonen erroitzetik zenbait hazbetera baino, noiz ere eskaleak, agure xahar konkortua eta kasik elbarria, hurbildu eta harri bati egin dion bultza oinarekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 190. orr.

Ibiltzen naizela!, ate osteko ezezagunaz, errezel atzekoaz, armairu barrukoaz, ohe azpiko ezezagunaz naiz beldur.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 175. orr.

Baina ezer egiteko berandu zen: atzeko bazterretan zeuden gazteak gehiago hurbildu eta, zalantzak gainditurik, azkenean batek arpoia piztiaren bizkarrean josteko kemena bildu zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 106. orr.

Trafiko urriaz gozatzen bide zihoan batek balaztada handia eman behar izan zuen atzetik ez jotzeko; beste horrenbeste haren atzekoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 210. orr.

15 atzeko alde atzealdea.

Konforme geratu denean atzeko aldea erabat betetzen duten bi kutxen artetik maletatxo bat hartu du eskaera koadernoak, katalogoak eta bisita txartelak barrenean daudela egiaztatzeko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 28. orr.

Autobusera itzuli garenean, atzeko aldera joan naiz, denen aparte, lotarako asmoz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 193. orr.

Baldintza bi bete beharko ditu ibilgailu horrek: euren burua babesteko xafla gardena izatea batetik, eta atzeko aldean lau bidaiari hartzeko beste leku izatea, bestetik.  Berria - Harian   2005-12-13

Kaxa preziatu hura atzeko aldean sarturik, aurreko atea ireki zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 229. orr.

Ordu batean puntuan Goio irten eta, bere liburuak besapean, bakarrik joan zen frontoiaren atzeko alderantz zelai erreglamentarioan zehar.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 269. orr.

Handik ikusten nuen Gorriz, eta ibarraren atzeko aldean, Itoitz eta Orbaitz.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 140. orr.

Asko zeukan gure gizonak koipe horretatik, pare bat kontenedore, fabrikaren atzeko aldean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 75. orr.

Atzeko aldetik, besapetik helduta, dizipuluetako batek eusten dio.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 63. orr.

Etxeak bazuen atzeko aldean adobezko hesi-horma bat, arbaztaz estalia, barruan ukuilua, gurdiarentzako teilapea, aihendegia, dolarea, bodega, olio-errota eta zenbait patio eta eskorta hartzen zituena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 204. orr.

Egia da, anitz datu aurki baitaitezke hemen, gehienak testuan zehar eta batzuk atzeko aldean tauletan bilduak, irakurketa arintzeko asmoz eramanak hara.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 11. orr.

16 atzeko azal

-"Hogwartseko prefektuen eta geroko ibilbideen azterketa" -irakurri zuen Ronek ozen atzeko azalean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 54. orr.

Harryk liburuaren atzeko azalari begiratu zion eta Londreseko Vauxhall Road-eko aldizkari-saltzaile baten izena ikusi zuen inprimatuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 195. orr.

Azpeitiko seme Jose Artetxenekoak liburu asko idatzi zituen, horietako bat El gran asombro izenekoa, eta liburu horretan ni gehiena asombratzen, harritzen eta harri bihurtzen nauena da atzeko azalean autorearen aurkezpen gisa ageri den hauxe:  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 253. orr.

17 atzeko gorputzadar (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Dagoeneko ikasi dugu zenbait balea-espeziek aztarnapelbisak eta atzeko gorputz-adarren hezur batzuk dauzkatela oraindik, baina, horrez gainera, 500 baleatik bat atzeko gorputzadar bat duela jaiotzen da, gorputz-paretan irtengune baten gisa nabarmentzen zaiona.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zergatik den egia eboluzioa, Jerry A. Coyne, EHU, 2013

Atzeko gorputzadarrak: izter garatuak. Ipurmasail eta hanka luze eta gihartsuak. Eseki-leku zabal eta sendoak. ETC-entziklopedia   Pottoka, Wikipedia

18 atzeko hagin

Maiteak, hatz erakuslearekin batera erpurua ere ahoan sartu eta atzeko hagin bat atera zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 187. orr.

19 atzeko plano

Badago, izan ere, bat bestea gabe eragitea (sakontasuna oso ongi iradoki daiteke atzeko plano lauso baten bidez, eta oso irudi garden bat egin daiteke sakontasuna nekez sumatzeko moduan), eta, beste alde batetik, gardentasun uniforme horrek irudiaren azalera guztia hartzearekin ere jokatzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 209. orr.

Berdin William Kleinen artezki honetan ere (Errebolberra, 1954), lehenengo planoaren eta atzeko planoaren arteko proportziorik ezak, gehiegizko perspektibak, eragiten dute desitxuraketa-efektu hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.

Baliteke inbasioaren urteurrenari buruzko albisteek segundo gutxi irautea eta atzeko planoan ateratzea.  Berria - Mundua   2006-03-21

Nerea eta Sebas ageri ziren, etxeko ezkaratzean; plano motzean eta mugiturik Nerea, eta atzeko planoan, hamaka batean etzanda, Sebas, zigarroa erretzen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 102. orr.

20 atzeko trakzio (corpusean ez dago; ETCn 20 agerraldi)

Atzeko trakzioa (ingelesezko laburdura "RWD", Rear-Wheel Drive), ibilgailuetan motorraren indar-parearen mugimendua atzeko gurpilen ardatzera transmititzen den sistema da.  ETC-entziklopedia   Atzeko trakzio, Wikipedia

Hor, atzeko trakziodun autoak ederki dabiltza gozatzen.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2006-11-03

Esaterako, Clioak aurreko trakzioa du, eta Chevroletak, ostera, atzeko trakzioa.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2013-04-05

BMW markako autoek, atzeko trakzioa dutenek, ezin zuten gasolindegitik irten.  ETC-prentsa   Berria, 2005-01-28

Aldapa gogorra zegoen han, baina, Seat 850 hark atzeko trakzioa zuenez, primeran igotzen zuen.  ETC-prentsa   Berria, 2017-04-30

Izan ere, Josu Joni ulertu diodanez, bere ustez EAJ atzeko trakzioko sisteman tradizio-motorea doala dirudi, eta aurreko gurpilak atzekoen mende dauzkala. ETC-prentsa   Argia, 2007-10-14

21 atzekoz aurrera 1 adlag atzekoa aurrean eta aurrekoa atzean. ik alderantziz.

Ezin ahaztu, alabaina, hizkuntz unitate bat osatzen duten elementuak beste hurrenkera batean ordenatzeko eskueran ditugun aukeretako bat baino ez dela aurrekoz atzera zegoena atzekoz aurrera jartzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 116. orr.

Hala ere, gauzak atzekoz aurrera kontatzen ari naizela iruditzen zait.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 55. orr.

Eta, irakurtzen duenean, beti azkeneko orrialdeetatik hasten da, atzekoz aurrera.     «Bizia lo», 2003 - 17. orr.

Hala izaten da maiz; atzekoz aurrera mintzatzen da askotan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 76. orr.

Eskerrak nire lagunak estimatzen ninduen: ugazaba, izan ere, sarri egon ohi zen triste, gauzak atzekoz aurrera ateratzen zitzaizkiolako, eta orduan morroiekin hartzen zuen mendekua.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 84. orr.

Eta Maria arranguratu zen, eta otu zitzaion hura zela egunean atzekoz aurrera egin zuen laugarren gauza, eta Lucasek hiru aste zeramatzala ohetik altxatu gabe eta nahiko gaixorik zegoela.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 130. orr.

Eta kontakizuna aurrera doa, atzekoz aurrera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 82. orr.

2 irud/hed Ez gatoz eraginak eta maisuak atzekoz aurrera jartzera, baina interesgarria da datua, Historia maiuskuladuna bezala literaturaren historia ere nola egiten eta kontatzen den gogoeta egiteko.  Berria - Kultura   2004-03-17

Arrebak atzekoz aurrera ipini zuen gurasoen ahalkea, Kojuak eskatu behar omen zukeen barkamena ni udaltzainetara ekartzeagatik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 206. orr.

Atzekoz aurrera ipini beharra daukagu zenbait gauza, besteak beste, eskola bera.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 134. orr.

22 atzekoz aurrerako

Dena den, ez da Urain izan ordea atzekoz aurrerako teknika honen erabiltzaile bakarra.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 59. orr.

Atzekoz aurrerako hurrenkeran datoz lau sailon zenbakiak: lau, hiru, bi, eta bat-zero.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 11. orr.

Eta XIX. eta XX. mendeetako sarraskietan eta zoritxar-katean ni ikasle eta jasale paraturik, barruan prestatutako atzekoz aurrerako ibilkizun kontra-kronologiko zentzudun eta subjetiboetatik zeharo hastantzen nindutela sentitzen nuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 138. orr.

Edonola ere, askotan iduri luke atzekoz aurrerako bidea hartu duela egileak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 53. orr.

Erosioaren atzekoz aurrerako bidea da, nolabait, denboraren iragaitea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 47. orr.

23 atzeranzko ingeniaritza (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Hau atzeranzko ingeniaritza deituriko prozesu baten zatia da; horren bidez, eskema kontzeptual bat sortzen da lehendik inplementatutako datu-base baterako.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

Lehiaketa horretan hainbat froga egiten dira: atzeranzko ingeniaritza, kriptografia edo logika lantzeko ariketak.  ETC-prentsa   Berria, 2014-04-01

Software jabedunarekin hori ezagutu ahal izateko, atzeranzko ingeniaritza prozesu luze bat burutu beharra dago. ETC-entziklopedia   Software jabedun, Wikipedia

24 atzeranzko isurketa (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Gernuan esperma aurkituko balitz, atzeranzko isurketa baten aurrean geundeke eta, ondorioz, beharrezkoa izango litzateke bezeroa urologia-zerbitzura bideratzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 57 zbk., UEU, 2006 - apirila-ekaina

25 aurreak erakusten du atzea nola dantzatu

Bakoitzak bere iritzikideentzat botatzen zuena, lehenek esaten zuten, Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu, bigarrenek zioten, Lehen ogi-papurra, txolarreentzat, hirugarrenek ironikoki bukatzen zuten, Azkena irri egiten duenak, gustuen egiten du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 299. orr.

Pirpok -aurreak erakusten du atzea nola dantzatu- erantzun egiten zien, protestaka hasten zen bera ere, lanturuka konfiantza faltagatik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 276. orr.

26 hipofisiaren atzeko gingil (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Orduan, hipofisiaren atzeko gingilak hormona antidiuretiko gehiago jariatuz erantzuten du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

27 lepo-atze (orobat lepatze g.er.) iz

Neskak arropak jantzi zituen eta lepo atzea laztandu zion negarrez ari zen mutil biluziari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 100. orr.

Bi mutikotxo zintzo, jakin-minak bizitutako masail-gorriak ageri zituztenak, eta lepo-atze bero eta hezeak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.

Barne zirrarak kilikatzen zuen lepatzean, irribarrea kanporatu zitzaion eta inguru guztia, han zeuden jendeak edertu egin ziren, alaitu, Angierentzat.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 122. orr.

Violetak haize zaflada beroa sumatu zuen lepo atzean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 59. orr.

"Eta zein izango litzateke gure izen artistikoa?" Teresak lepo atzetik pasa zizkidan besoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 195. orr.

28 pantailako atzeko plano (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Informatika munduan, pantailako atzeko planoa, pantailako horma-papera edo pantailako horma irudia esaten zaio, ordenagailu pertsonaletan, tabletetan eta komunikazio gailuetan, pantailan ezartzen den argazki edo irudi apaingarriari. ETC-entziklopedia   Pantailako atzeko plano, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

atze atzean (20)

atzea eman (12)

askoren atzean (11); ate atzean (26); atearen atzean (16); atze atzean (20); atzean arrazoi (12); atzean beste (19); atzean dago (16); atzean dagoen (64); atzean dagoena (24); atzean dauden (34); atzean egon (16); atzean ere (22); atzean eserita (20); atzean ez (30); atzean ezkutatu zen (16); atzean ezkutaturik (17); atzean ezkutatuta (15); atzean ezkutatzen (39); atzean gelditu (48); atzean gelditzen (34); atzean geratu da (11); atzean geratu dira (18); atzean geratu zen (33); atzean geratu ziren (22); atzean geratzen ari (12); atzean gorde (12); atzean gordeta (11); atzean interes (12); atzean jarri zen (11); atzean jarrita (12); atzean sartu (13); atzean sendo (24); atzean utzi ditu (12); atzean utzi nahi (14); atzean utzi zituen (26); atzean utzi zuen (18); atzean utziko (22); atzean utzirik (20); atzean utzita (65); atzean utzitako (21); atzean utziz (23); atzean uztea (25); atzean uzteko (51); atzean uzten (46); atzean zegoen (64); atzean zer dagoen (28); atzean zeuden (13); atzean zituela (16); aurrean eta atzean (12); baina atzean (26); bakoitzaren atzean (23); barra atzean (12); bata bestearen atzean (38); baten atzean ezkutatu (18); batzuen atzean (14); belarri atzean (13); betaurrekoen atzean (15); bizkar atzean (18); buru atzean (17); dago atzean (12); dira atzean (12); du atzean (30); erabaki horren atzean (11); erabakiaren atzean (23); ere atzean (16); eskuak atzean (30); ez da atzean (12); ez zen atzean (13); gure atzean (30); guztiak atzean (16); guztien atzean (24); han atzean (21); hauen atzean (17); honen atzean (40); hor atzean (28); horien atzean (57); horren guztiaren atzean (14); nire atzean (82); oso atzean (30); postuak atzean (11); salmahaiaren atzean (13); zioen pankartaren atzean (15); ziren atzean (14); zituen atzean (11); zuen atzean (29); zure atzean (13); zuten atzean (11)

atzerantz begiratu (12); atzerantz bota (18); atzerantz egin (23); atzerantz eraman (12); burua atzerantz (29)

arrastoaren atzetik (20); atzetik abiatu zen (29); atzetik abiatu ziren (12); atzetik aritu (12); atzetik atera (16); atzetik aurrera (35); atzetik begira (13); atzetik bere (12); atzetik beste (35); atzetik dabil (15); atzetik datozen (15); atzetik egin (17); atzetik ematen (11); atzetik ere (17); atzetik etorri ziren (16); atzetik etorriko (27); atzetik etorrita (11); atzetik hasi (15); atzetik heldu (12); atzetik hurbildu (11); atzetik ibili (66); atzetik ibiltzen (33); atzetik irten (18); atzetik izan (12); atzetik jarraika (15); atzetik jarraitu zion (13); atzetik jarraitzen (28); atzetik jarri (11); atzetik jo (18); atzetik joan nintzen (18); atzetik joan zen (49); atzetik joan ziren (26); atzetik joan zitzaion (26); atzetik joango (17); atzetik joatea (12); atzetik joateko (22); atzetik joaten (28); atzetik korrika (28); atzetik lasterka (30); atzetik sailkatu (12); atzetik sartu (25); atzetik segika (51); atzetik zebilela (14); atzetik zebilen (13); atzetik zetorren (17); atzetik zetozen (17); atzetik zihoan (18); atzetik zihoazen (13); atzetik zituela (23); atzetik zuela (23); aurretik eta atzetik (15); baina atzetik (31); bata bestearen atzetik (251); baten atzetik (120); beraren atzetik (16); ditu atzetik (14); du atzetik (14); ere atzetik (15); gure atzetik (47); guztiak atzetik (11); haien atzetik joan (14); haren atzetik joan (33); hire atzetik (11); honen atzetik (15); horien atzetik (34); horren atzetik (62); ni atzetik (15); nire atzetik (99); polizia atzetik (15); zion atzetik (21); ziren atzetik (11); ziren haren atzetik (12); zuen atzetik (17); zure atzetik (24)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus