Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lorearen kolore bereziek, batez ere ostargi urdinarenek, zeruko urdinak eta ostadarraren kolore nahasiak ekartzen dituzte gogora. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.
Euskaraz lili esaten dugunean ia lore esango bagenu bezala da, lili hitza erabiltzen baita hainbat lore izendatzeko: zitoria, lila, azuzena, itsas lilipa... eta batez ere lirioa edo ostargia (zeruko argia). J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.
Iris horiak (ostargi-belar horiak) ikusi zituen ilunean, eta, jakinez landare horiek ur apalekoak direla, handik zeharkatu zuen ibaia. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.
Zango potolo zuriak zituen, ostargi-belar antzeko zain urdinkara ñimiñoz osaturiko itzalgunez belztuak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 179. orr.
Estakuru-antzeko musutxoak ematen zizkion, arin-arin, hatzetan gora eta behera, eta gardenia, zitori eta ostargi-belarren izenak xuxurlatzen zizkion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 202. orr.