Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iris horiak (ostargi-belar horiak) ikusi zituen ilunean, eta, jakinez landare horiek ur apalekoak direla, handik zeharkatu zuen ibaia. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.
Greziarrek iris deitzen zioten lore horri, Iris jainkosaren omenez edo hura gurtzeagatik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.
Esklerotika apur bat zimurtua zegoen, eta gogortua, antza; ninia nabarmen zabaldua; irisaren urdina lehen baino ilunagoa; betileak eta bekainak pixka bat erreak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 329. orr.
Hain zuten argia eta bizia kolorea, non irisa gainditu, eta begi globo osoa hartzen baitzuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 110. orr.
Begi bateko irisaren erdian garbi-garbi ikusten zitzaion zuriunea, hodei bat bezain zuria. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 115. orr.
Kornearen atzean irisa dago, mugimendu erreflexuko esfinter gihar bat, erdian hutsune bat mugatzen duena: begi-ninia, 2-8 milimetro bitarteko diametroa izaten duena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.
Kameraren diafragmak begiko irisa imitatzen du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 94. orr.
Ikusiko duzu nola zabaltzen den beste begiko irisa argi gehiago pasatzen uzteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.
Teknologia handiko txartelak izango dira eta, besteak beste, herritarraren aurpegiaren erradiografia, irisaren inguruko datuak eta hatz markak bilduko ditu. Berria - Mundua 2004-04-27
Iris-diafragma batek kontrolatzen du objektiboaren irekiera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 94. orr.