Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oskol (orobat oskoil g.er.) 1 iz fruitu batzuen azal gogorra.

Mamia bilatzen du eta ez azala, muina eta ez oskola.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 397. orr.

Eta zelan batzuetan oskoletik gaztaina ale bat ateratzean beste aleak oskol barruari atxikirik lotzen diren, halaxe jazo zen liburuarekin ere.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 182. orr.

Joantto eta Dominique oskoil biltzen lotu ziren, Enrietak anartean etxe gibeleko baratzea artatzen zuelarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 281. orr.

Gaztaina helduaren oskolaren barruan fruituak zelan, halaxe [...].  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 182. orr.

Almendra oskol barruan nola, halaxe hasi zitzaion garuna burezurraren barruan danbateko joka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.

2 animalia batzuen babesgarri gogorra, bizkarraldea estaltzen diena. ik maskor.

Lepoa oskoletik ateratzeko beldurrez dagoen dortoka baten antzera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 246. orr.

Txangurroa, esate baterako, oso zaurgarri geratzen da oskol zaharra galdu eta beste bat handiagoa sortu bitartean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.

-Ongi erran beharko! -erantzun zuen txangurroa azpiletik hartu, hankarik potoloena erauzi eta, kraskagailua erabiliz, oskol gogor hura hausten zuelarik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 43. orr.

Bere oskol barrura biltzen den barakuilua bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 314. orr.

3 arrautza baten babesbarri gogorra.

Orain zerbait mugitzen zitzaien barruan, zerbait likin eta itxuragabea, arrautzaren oskol hauskorra apurtzeko zorian zegoen zerbait.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 100. orr.

Arrautzaren oskola pitzatzeari ekiten zion, kumea irteten zen arte.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 133. orr.

Oilaskoak beren lumekin eta arrautzak beren oskol eta guzti.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1059. orr.

Arrautza oskol gabetu berria zirudien andreak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.

4 (erkaketetan)

Oskol bat bezain hutsa eta ahotsez betea urdaila.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 108. orr.

Existitu, besterik ez... hutsik dagoen oskola bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 202. orr.

Leviatan, ordea, bi mastako goleta ingelesa zen, 200 tonakoa, arina oso eta ederra, inon itsasontzi ederrik izan bada: luma bezalakoa airean, oskola bezalakoa itsaso gainean. ik beherago 7.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 50. orr.

Haizeak itsasoa harrotu, hauspotu eta bere onetik atera nahian ekin zion, eta itsasontzia, oskola lez, arnasa barneraino hartuz, haizearen musikara hasi zen dantzatzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.

5 (gai gisa)

Bernizezko txapin beltzak eta oskolezko betaurrekoak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 136. orr.

Poliesterrezko traje zimurtuak (marroiak gehienetan), betaurreko lodi oskolezko erzdunak, buruan zahia beti, eta edozein eratako berriketa azalekoen kontrako higuin artegagarri bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.

6 irud/hed

Nork kenduko dio bere larru-jantzia, zulaezineko oskol bikoitza bezalakoa dena?  Elizen arteko biblia   Jb 41,5

Denen ezkutuan, zurean intsektuek egiten duten bezala, oskol hustu bat uzten baitute altzari pisu bat bazegoela uste genuen tokian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 101. orr.

Baita halako grabitate gabezia bat ere, barrutik jan izan balute eta bihotzaren oskol hustua baizik geratuko ez balitzaio bezala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 204. orr.

Harik eta oihu barne-hutsa bihurtu zen arte, inguruko haizeak oskol bat edo barrunbe bat eraiki balu bezala, teilatua eta alboak urdinak eta ukitu ezinezkoak zituen oskol bat, ortzi biribila bezain altua eta hutsa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.

Ikusi dinat nola lerako zaldiak estaltzen zituen izotzezko oskol batek, arnasa sudurzuloetan itsatsita!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 136. orr.

Ikuskizun hutsa den telebistaren mundutik inplikazioa eskatzen duen harremanen mundura igarotzean oskol baten barruan gordeko balira bezala... eta oskol hori isiltasuna da.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 42. orr.

Bertan goxo eta lasai bizi ziren beraien doilorkeriaren oskol barruan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 339. orr.

Gaixoa herrazko oskol batean ixten doa eta dastarazi nahi izaten die mingostasuna bere esku bihurtutako ahaideei edo adiskideei.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 67. orr.

Hori ikusteko gauza, aurrez aurre jartzen direnak besterik ez dira, ertzean bizitzera ohituak, oskol mingotsekoak eta galtzaileak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 10. orr.

Oskoletik atera berri gara, eta mundua dugu aurrean.  Berria - Harian   2005-07-05

7 (itsasontzia adierazteko)

Itsasontzia zuen etxe bakarra Timorrera iritsi zen egunaz geroztik, eta oskol hartan bertan egiten zituen Kupang eta Dilirako noizbehinkako bidaiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 45. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Ez dakit hau leku fidagarriena denetz... -pentsatu zuen oskol biltzaile zaharrak ozenki-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 224. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etsaien erraiak jaten zituzten piratak, koko-oskolez trilero-jokoak egiten zituzten buhameak, [...].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 16. orr.

Hitzek karraska egiten zuten, oin azpian zapaldutako intxaur-oskol hutsen antzera.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 58. orr.

Intxaur oskol baten barrura mugaturik ere, espazio infinituaren Errege.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 19. orr.

Haren ile kolorea gaztaina oskolarena zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 201. orr.

Zorua ganba-azal eta muskuilu-oskolez harrigarriro estalita zeukan Mantxa barruko taberna hartan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 80. orr.

Egun batean, lagun batek problema zail bat ipini zion ebazteko: barakuilu-oskol batetik hari bat pasatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 91. orr.

Matiasek leihotik bota zituen kleenexa, tripak eta labezomorro-oskola.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 15. orr.

Gogotsu utzirik hilkor eta ziurgabe dena halabehar, heriotza eta arrisku ororen esku, arrautza-oskol batengatik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 239. orr.

Karei-oskolezko orrazi bat luzatu zidan, ahopeka esanez: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 170. orr.

Erlantz gorria motor-oskolean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Beheko plataforman zegoen automobilari erreparaka pasatu zuen, haren gurpil-oskola biribil distiratiei mira eginda.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 143. orr.

Erraldoiaren antzera jantzi zuen bular-oskola eta gerrian hartu borrokarako armak.  Elizen arteko biblia   1 M 3,3

Uziasek babeskiz, lantzaz, buru-oskolez, bular-oskolez, arkuz eta habailetarako harriz hornitu zuen gudarostea.  Elizen arteko biblia   2 Kro 26,14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrautza oskol (3); intxaur oskol (3)

bular oskola (4)

bular oskolak (4)

oskoletik atera (4)

buru oskolez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus