Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

maskor (orobat maxkor g.er.) 1 iz soinberen eta beste ornogabe batzuen gorputza estaltzen duen karezko azala. ik kusku.

Maskor batez eginiko hautsontzi bat, zigarrokinez eta gerezi-hezurrez betea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 258. orr.

Arreta handiz ikusi zuen nola ateratzen zituen txirlak maskorretatik bere atzamar arrosa eta finez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 304. orr.

Maskor horiek kaltzio karbonatoz daude eginak.  Berria - Gaiak   2004-07-17

Beilari baten jantziak ditu, lenazko kapa luze marroi, txapel, maskor eta makila.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 92. orr.

Itsasoko maskor batetik ateratzen da, eta horrekin egiten da purpura kolorea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3530. orr.

-Maskor honen barruan jarraitzen du itsasoak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 187. orr.

Hodi biribilkatu bat da koklea, barraskilo baten maskorraren itxurakoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Santiagoren maskor horiarekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 53. orr.

Goian Santiagoko maskorra, erdian bidekaria eta azpian gezi bat, Bidea ezker hartu behar dudala erakusteko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.

Hor ikusten ahal dira batetik zernahi arrain mota, marrazo, gatuarrain eta holako, eta bertzetik fosilak, maskorrak eta hezurdurak.  Herria   2003-04-17

Dortokak bere maskorraren azpian bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 229. orr.

Poliki, dortoka baten maskorra balitz bezala.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 63. orr.

2 irud/hed

Zeren garuna, hezurrezko bere maskor gogorraren barruan, ondo babesturik baitago normalki kalteetatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 221. orr.

Bere baitako maskorrean ezkutaturik, ematen zuen damu zela nirekin jardun izanaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 186. orr.

Gizon-emakumeak zirikatu nahi nituen, tentatu, indarberritu, lasaitu, ea ausartzen diren behingoz beren barraskilo-maskorretatik kanpora ateratzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 162. orr.

3 maskorren gaia.

Ile lisoaren eta maskorrezko betaurreko sendoen atzean erdi ezkutatua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 116. orr.

4 (M larriz) Donostiako Zinemaldiko saria, besterik adierazten ez bada, Urrezko Maskorra. ik beherago 8

Akatsak akats, Maskorra irabazteko argudio sendoak ditu Roma-k.  Berria - Kultura   2004-09-21

Filmak zuzendari hasiberri onenaren Maskorra irabazi zuen Donostiako Zinemaldian.  Berria - Kultura   2006-03-22

5 balbula.

Haizagailuaren maskorra irekirik xurgauspoa martxan jarri, huts-etetekoa itxi, eta ponpa gelditu zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.

"Lehor gustatzen zaio", arrazoitu zuen Bortolassok: eta euri egiten zuen bakoitzean hantxe joaten zen aparatuaren hondoko maskorra irekitzera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskualdeko maskor biltzaile hoberena zarela erran digute... Baziren zapata-saltzaile poloniarrak, maskor-saltzaile turkiarrak eta perla-saltzaile errumaniarrak. Nikomedesek [...] maskor itxurako kurba bat asmatu zuen, konkoidea, harrigarriro ebazten zituena, aldi berean, hala kuboaren bikoizketa nola angeluaren trisekzioa.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.

Jauregiak atzean itsasoa zuen, maskor itxurako badia txiki biribil erdia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egunak eta egunak igaro behar izan zituzten ontzi-maskorra olatuetan zintzilik, olatuen jostailu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 53. orr.

Txapin izpiliku-koloreak ziren, erromes-maskor eta lore-irudi soilez apainduak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.

Euskal Herriko harpe batzuetako barraskilo-maskor azal lodiak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 63. orr.

Zetazko galtzerdiak, harizko zapiak, txirla-maskorrezko botoiak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 266. orr.

Lehengo zalaparta urritu egin zen, itsas maskor baten soinua bezalako marmar isila bilakatzeraino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.

Konoaren hondoan metatu zen amiantoa, ate-maskor irekiaren gainean, isilpean tapoi trinko bat osatuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.

8 Urrezko Maskor Donostiako Zinemaldiko sari nagusia.

200 bat filma ikusteko parada, horietan 19 filma lehian izanen direlarik, urrezko maxkorra eskuratu nahian, tartean Montxo Armendariz nafartarraren “Obaba” filma.  Herria   2005-09-22

Turtles can fly-k Urrezko Maskorra eskuratu du aurten Donostiako Zinemaldian.  Berria - Kultura   2004-12-31

Urrezko Maskorrarengatik lehiatuko direnen artean François Dupeyronen Inguélézi lanak bilduko ditu begirada asko.  Berria - Kultura   2004-08-07

Michael Winterbottom ingelesa, Robert Guediguian eta François Dupeyron frantziarrak, John Sayles estatubatuarra, Victor Gaviria kolonbiarra eta Alfonso Aristarain argentinarra, besteak beste, Urrezko Maskorraren lehian izango dira.  Berria - Kultura   2004-09-17

9 Zilarrezko Maskor Donostiako Zinemaldiko bigarren saria.

Sari garrantzitsuagoa irabazi zuen 1999an Zhang Yang zuzendari txinatarrak Xizao (Shower) filmarekin: zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra.  Berria - Harian   2005-09-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maskor itxurako (3)

urrezko maskorra (5)

urrezko maskorraren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus