Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Komandanturreko marmolezko eskaileretan aditzen ziren bere oski aztaldunen oiharrak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 104. orr.
Ibilaldi güzientako bezala, oski honak behar dira hartü, anhoa bai eta hura ere jarraikiarazi [...] eta arropa bero bat, nola aizeari para egiteko zerbait ere. Herria 2001-08-02
Maiana Artoizen semea zuloaren hegira hurbildu zen, aztal zorrotzekiko oskiak hilerriko garrailetan kraskaraziz eta ipurdia ederki balantzatuz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 157. orr.
Soinean mantarra zabalik, urdinez, purpuraz edo berdez marraturiko djuba baten azpian, hanketan bildurik koloretako xingola gurutzatuak goitik behera, eta larruzko oskiak oinetan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.
Oinetan aratxe larruzko behialako oskiak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.
Kasko puntatik oskietaraino so egin nion. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 74. orr.
Lanetik landa, oski-dendara makurtuko genituen urratsak, ondikotz halabeharrez. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 57. orr.
Dominiquen gain gelditu zen erostea lehenik emazte soineko bat [...] bestalde, harekin polit eginen zuen oski parea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 272. orr.
Arra-hartzailerik ez baita, kautsuzko oski zolen produkzioa gelditu da. Herria 2003-04-24
Itxuratu nuen halako oski-ziratzaile bat, tu egiten nuen botetara, "Ezagun duzu klasea daukazula, jauna, poza ematen du material honen gainean lan egiteak!". Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 39. orr.
Larrüzko kasabeta soinean, mendi-oskiak hoinetan, boneta begietara, metraileta besapetik. Herria 2001-05-31
Pitbullak estekan eramaten zituzten gizon oskien burdinazko aztalen klaska-klaska metalikoen herots beldurgarriak Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 209. orr.