Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oinetakoa, beraz, jabetza eskubidearen sinbolo garbia da. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.
Izotzetan patinatzeko oinetakoak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.
Emaztearen oinetakoak ez ziren, ez, mendirako biziki egokiak. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 20. orr.
Gimnasiako oinetakoak ziren, gomazkoak, gure aitak erosten zizkidan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.
Beste pertsonaia bat agertzen da agertokian, laugarrena, takoi altuko oinetakoak jantzita dituen neska bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 34. orr.
Haren oin nekatuetako oinetakoen lokarriak askatzeko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 260. orr.
Oinetakoen lokarriak lotzen ari balitz bezala egin zuen, Lupinek ikus ez zezan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 197. orr.
Oinetakoen zolak itsasten zitzaizkien, plisti-plasta egiten zuten, artega, lokatz izugarri hark miretsirik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.
Oinetakoen armairuan, arreta handiz aukeratu zuen txarolezko mokasin parea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 99. orr.
Lokatzez estaltzen nituen oinetakoetako zuloak. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 28. orr.
Jaiki, oinetakoak hartu, oinetakoak jantzi, lehenik galtzetinak eta gero oinetakoak, noski, eta handik behingoz abiatu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 182. orr.
Andrewk eta berak oinetako eta galtzerdiak isil isilik jantzi zituzten, kontua aipatu ere egin gabe. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 77. orr.
Perrettek, oinetakoak kendu, eta hankak luzatu zituen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 122. orr.
Harryk bere oinetako bat kendu, galtzerdi lokaztu zikina erantzi eta haren barrura sartu zuen egunerokoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 281. orr.
Oinetakoak erantzi, eta itsasora bidean hasi zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 219. orr.
Hausterrek oinetakoa erantzi eta lurrera erortzen utzi du. «Kuskue tanden», 2004 - 46. orr.
Oinetako bat erantzi eta Boozi eman zion. - 0. orr.
Oinetakoak lotu zituen lehendabizi, jaka jantzi zuen gero. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 108. orr.
Haurtxo bat balitz bezala biluzi zuen, oinetakoak askatu zizkion, korapiloetan trabatuz, burua eta belaunak laztandu zizkion, eta ez zuen barre gehiagorik egin, hain zeukan asebeterik bihotza. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 157. orr.
Gabin ohartu zen neska oinetakoak askatzen hasia zela. «Kuskue tanden», 2004 - 152. orr.
Betuna eta zepillua erosi eta trenetan jendearen oinetakoak garbitzen hasi zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 143. orr.
Van Daan andreak oinetakoak aldatu eta txapinetan hasten da gelan hara-hona ibiltzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.
Batek lapiko bati begiratzen zion eta salneurria galdetzen, besteak oinetako batzuk saiatzen zituen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 150. orr.
Belarritako luzeak eroezan eta oinetako altuak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 273. orr.
Oinetako militar zahar batzuk erabiltzen ditu. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 24. orr.
Oinetako zahar eta birjosiak jantzi zituzten oinetan eta zarpa zaharrak soinean. Elizen arteko biblia Jos 9,5
Oinetako beltz bernizatuak eta galtzerdi zuri parpailadunak jantzita agertu da mahaira. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.
Burusoila, galtza grisak, oinetako lustratuak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 123. orr.
Oinetako deportibo eta praka bakeroetan bistaratu zuen bere Pietatea. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 96. orr.
Hantxe zegoen geldirik, bere oinetako begiztadun handien gainean jarrita. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.
Soinean alkandora zuri garbi-garbia zeraman, izur txukuna eginez lisatutako prakak, oinetako distiratsuak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 201. orr.
Gona tolesdun urdin bat, kaxmirrezko jertse zuri bat, eta kolore marroi arrunteko oinetako orpo luzekoak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.
Haren oinetako orpo altukoak ez zeuden gelaren bazterrean.· Tapaki ingelesak irrist egin zion, agerian utzirik toles ezin txukunagoko galtza eta oinetako ezin hobeki betuneztatuak. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 44. orr.
Elurrak hondatuko ez zituen larruzko oinetako arin batzuk erostera. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 55. orr.
Ez zen oinen errua, usain txarra eragiten zieten gomazko oinetakoena baizik. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.
Orduan ziren Gathalonabesen aitzinean belaunikatzen, eta haren zetazko oinetakoak zituzten musukatzen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 77. orr.
Italiar oinetako pare dotore askoa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 170. orr.
Horregatik esaten diote Antso "Menditarra", baita Antso "Abarka" ere, aukeran, menditarrek bere-berezkoa duten oinetako klase hori hobesten duelako. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 161. orr.
Belar hostoak oinetako-zolari itsatsita. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 127. orr.
Inoiz joana nintzen haren lantegitxora etxekoren baten oinetako-zoruak errepasa zitzan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 11. orr.
Gutunazal batekin eta arropa edo oinetako denda batekoa zirudien poltsa batekin. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 115. orr.
Kiffi kaleko "Shoe Shop" oinetako-dendan lapurketaren bat gertatzen ari zela-eta dei bat jaso genuen atzo gauaz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 65. orr.
Azkenean, Rossetti niretzat oinetako marka bat zela konbentzitu nuenean, funtsezkoena kontatu zidan: [...]. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 132. orr.
Hantxe zeuzkan, esan zion, traje bat eta oinetako parea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 268. orr.
Jean zarpailtsuok eta kirol-oinetako higatuok. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.
Ehun eta berrogeita hamar dolarreko kirol-oinetako urdin fosforeszenteak. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 28. orr.
Jose Ramonek ere tenis-oinetakoa enbragetik altxa eta metro batzuk egin ditu. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 87. orr.
Zapatak, erloju-orratzak, ganibetak, argi-mutilak, ume-oinetakoak borla gorriarekin, azpiko arropa enkajeduna. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 58. orr.
Oinetako-garbitzaileak, ordea, ez zuen jendearen poz-jarioa bizi, begi-bistakoa zen ez zitzaiola soldaduen fanfarroikeria atsegin. Argazkian, oinetako garbitzaile bat, taberna bateko erakusleihoaren aurrean eta basokada bat ardo eskutik hurbil. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.
Galdu ditudan senide eta adiskide askoren oroitzapenak baino egiatasun eta izatasun gehiago du oinetako-garbitzailearen begiradak nire oroitzapenen ganbaran. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.
kirol oinetako (5); larruzko oinetako (3)
oinetako bat erantzi (4); oinetako bat kendu (3); oinetako berriekin (3); oinetako deportibo (3); oinetako enpresen (3); oinetako garbitzailea (3); oinetako onak (3); oinetako pare (8); oinetako sendoak (4); oinetako urdin (3); oinetako zahar (4)
arropak eta oinetakoak (3); erantzi oinetakoak (4); etxeko oinetakoak (3); jantziak eta oinetakoak (6); kirol oinetakoak (8)
oinetakoak askatu (3); oinetakoak erantzi (14); oinetakoak ere erabil (3); oinetakoak eskuan (3); oinetakoak eta galtzerdiak (6); oinetakoak jantzi (12); oinetakoak jantzita (3); oinetakoak janzten (3); oinetakoak kendu (10); oinetakoak kentzen (4)
oinetakoaren puntarekin (3); oinetakoaren puntaz (3)
jantzi eta oinetakoen (3); jantzien eta oinetakoen (5); oinetakoen azpian (3); oinetakoen lokarriak (6); oinetakoen lokarriak askatzeko (3); oinetakoen prezioak (3); oinetakoen zientzia (3)
oinetakorik gabe (4)