Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izarrak zeru goitik amiltzen hasiko dira eta ortzia dardarka ariko. Elizen arteko biblia Mk 13,25
Ortzia garbi. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 15. orr.
Gauza ikaragarriak gertatuko dira, eta ortzian seinale handiak azalduko. Elizen arteko biblia Lk 21,11
Zeinu horiek hamabi direnez, bakoitzak ortziaren hamabiren bat hartzen du, eta etengabe ibiltzen dira itzulian ekialdetik mendebaldera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4210. orr.
Orduan isiotuz joan ziren beste ontzietako argiak, abuztuko ortzian izarrak bezain ugari, inguru osoan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 50. orr.
Jakintsuek ortziak bezala distiratuko dute, eta besteei bide zuzenetik ibiltzen lagundu dietenek izarrak bezala betierean. Elizen arteko biblia Dn 12,3
Ortzitik trumoia joarazi zuen Jaunak, deiadar egin Goi-goikoak: tximista eta ikatz goriak sugarretan! Elizen arteko biblia Sal 18,14
Mendi gailurrean gertatzen den bezala, ortziaren eta behe lainoen artean zintzilik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 308. orr.
Arranoaren bidea ortzian, sugearen bidea haitzean. Elizen arteko biblia EsZ 30,19
Irakurleari abisatzen dio: lehenengotan, egiak eta gauzak sineskaitz iruditzen zaizkio, baina, asimilatu ahala, errutinazko bihurtzen dira, eguneroko ortziaren urdina bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.
Teilatua eta alboak urdinak eta ukitu ezinezkoak zituen oskol bat, ortzi biribila bezain altua eta hutsa, non trumoien pare igo baitzen antxeta hegaldarien zarata. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.
Ortzi urdinaren eta egunsentiaren miraria. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.
Ortzi urdin argian, hodeiak uharte;. «Kuskue tanden», 2004 - 187. orr.
Jupiterrek zergatik ez du inoiz oinaztua lurrera ortzi garbi-garbitik jaurtitzen eta trumoia zabaltzen? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 417. orr.
Trena abiatzen zen eta, Akizeraino kasik, leihotik beha geratzen zen, Baiona aldeko Aturri ibaiaren azal beltza eta ortzi iluna zurkaizten zuten docks zirelakoak bistatik desagertzeraino. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 257. orr.
Ortzi kapa ilunean, izar-lokak jauzika. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 122. orr.
Oteiza [...] Orioko hondartzako zuloetan ezkutatzen zen haurra da, hondoan babestuta sentitzen zena, zuloaren ertzek mugatzen zuten ortzi zatia besterik ikusten ez zuela. «Kuskue tanden», 2004 - 97. orr.
Aho zabalik edukitzen zituen bere kantagaiz: ortzi-ganga jainkozkoa, kristalez egina. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.
Horrela ez izanik, ez itsaso, ez lehor, ez ortzi sapai argitsuek, ez hilkorren endak, ez jainkoen gorputz santuek iraun ahalko lukete une batez. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.
Jarraian zarata bortitza dator, bat-batean leherturik, ortzi sabaia gainera jausiko balitzaigu bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 411. orr.
Eguzkiak ere ortzi gailurretik beroa noranahi hedatzen du eta zelaiak argiztatzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 111. orr.
Imajina dezaket haren ziegako leihotik ikusten den ortzi puska. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 133. orr.
Izar distiratsuz jantzitako ortzi-etxea udazkenean eta udaberriko urtaro loretsua irekitzean burrunbatzen da gehien eta lurra nonahi dardaratzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.
Ohidura zaharren arabera -ortzia eror ez dadin edo beste zorigaitz batzuetarik begiratuak izateko-amak, mahai gainean ezarria zuen ezkoargia pizturik eta haren saihetsean erramu hostoila. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 19. orr.
Zaharrena, 17 urte, zuhaitz baten azpirat, ustez han aterbean izanen zen deusen irriskurik gabe! eta gaixo mutikoa han du ortziak jo! Herria 2005-09-01
Hiriburun, etxe bati su lotu zaio ortziaren ondorioz eta azkarki funditua izan da. Herria 2005-12-01
Bero handi baten ondotik, ortziak jin dira eta ortziekin batean harria! Herria 2003-07-24
Ekaitz labur bat, ortzi azkarra nahiago ditut, ezinez eta etengabeko terrenta hori. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.
Ezpeletako zeru argi ederrean ikusten zuen zernahi hodei beltz, ikaragarriko galerna ekartzen zutela nonbaitik, dena ortzi eta ximixta. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 173. orr.
Beherapenean gaude, aroa xuko, ortzi hirriskuekin, euria neurrian. Herria 2005-06-30
Beharrik bazkari onak fite ahantzarazi baititu goizeko ortzi eta euriteak. Herria 2005-10-06
ortzi irriskuak (4); ortzi muga (4)
ortzia dardarka (3); ortzia dardarka ariko (3); ortzia itxi (3)
ortziak jo (3)
ortzian zehar (3)
ortziaren zabalak (4); zeru eta ortziaren (4)
ortziko ihintzak (3); ortziko izarrak (4)