Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ortzimuga (orobat ortzi-muga eta ortzemuga) iz zerumuga.

Zeroiren baten turrusta ikusten ote zuen ortzimugako haria eteten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 128. orr.

Itsasoari begira egongo naiz, begiak ortzimugan galduta, eta kontatzeko zerbait izango dudala agintzen dizut.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 107. orr.

Sierra Nevadako mendikateak mezu gris eta deboilatua zekarren ekialdeko ortzimugatik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 113. orr.

Itsas uhinak soilik zutitzen dira ortzi-muga urrunaren eta lehorraren artean; hala ere, uhinek laster galtzen dute beren gora-nahia, eta akiturik etzaten dira hondartzan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

Muinoak dituzue oraingoak, elkarren segidan eta ortzi-mugaraino luze.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 168. orr.

2 irud/hed

Une batez Erregina Zuriaren begi grisetako ortzimuga trumoi-hodei batek hartu balu bezala izan zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 55. orr.

Izan ere, ez utopien ez hortzemuga exotikoen premiarik gabe, atarira orduko dauzka gure idazleak bere bihotzeko zeru-lur hondogabeak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.

Lanbideei aipamena egitearren, Herriko Etxe baten ibilmolde gehienak hatsarretik daude xede honen ortzimugan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus