Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oroipen (104 agerraldi, 32 liburu eta 9 artikulutan) 1 iz oroitzea; oroitzen den gauza. ik oroitzapen; oroitza.

Bihotz-bihotzez maitatu zuen Kristo, etengabe bizirik gorde zuen haren oroipena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 531. orr.

Beraz, fenomeno batean oroipena eta bestean ahaztea dira azterketaren oinarria osatzen dutena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 218. orr.

Horiek nere mutikotako oroipenak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 97. orr.

Jende gehienaren aldean oso oroipen gutxi eta laburrak ditudala iruditu izan zait beti, haurtzaroari dagokionez behinik behin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 144. orr.

Funesez dudan lehen oroipena garden-gardena da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.

Banindoan, bada, harat eta honat, neure buruarekin zer egin ez nekiela, oroipen goxo eta ergeletan galdua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

Espainiarrentzat oroipen txarreko futbol zelaia da hori.  Berria - Kirola   2004-02-24

Oroipen ezabaezina, amonak futbolera lehen aldiz eraman ninduenekoa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 32. orr.

Bere testamentua uzten die, oroipen, oharpen, aholku eta bedeinkapen den Testamentua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 163. orr.

Aspaldiko oroipen bat etorri zaizu burura, eta urduri jarri zara.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 176. orr.

Fiona ere lausotzen ari zaizu, eta luze gabe oroipen tetraplejikoen artean egongo da.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 142. orr.

Menard-ek bere bizitza Kixote garaikide bat idazteari eskaini ziola iradoki dutenek, gezurrez zikindu nahi dute haren izen garbi eta oroipen gardena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 37. orr.

Akabera hurbil denean, ez da gehiago oroipenaren irudirik gelditzen; soilik hitzak gelditzen dira.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 132. orr.

Lehenagoko egutegia, santu asko eta askoren oroipenetan mugarrituta zegoen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 34. orr.

Oroipenek eragina izaten da sarritan histerikoen oinazea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Duela urtebete, Madrilgo erasoak zirela medio, Terrorismoaren Biktimen Oroipenerako Europako Eguna izendatu zuten martxoaren 11.  Berria - Harian   2005-03-12

2 (hitz elkartuetan)

Esklabotzaren kontrako borrokaren eta haren debekuaren nazioarteko oroipen urtea izendatu du NBE Nazio Batuen Erakundeak 2004a.  Berria - Gaiak   2004-01-02

Nire bedeinkapenaren eta testamentuaren oroipen-seinaletzat, maita dezatela elkar, maita eta bete dezatela beti gure andere pobretasun santua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 568. orr.

Nobelak, poesia, egunkari eta oroipen liburuak ei dira argitaratzen dituenak: literatura.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 302. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

testamentuaren oroipen seinaletzat (3)

kristoren nekaldiaren oroipena (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus