Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oroitzapen (2470 agerraldi, 231 liburu eta 521 artikulutan; orobat orhoitzapen g.er., orroitzapen g.er., oritzapen g.er. eta orhitzapen g.er.) 1 iz oroitzea; gogoan gordetzen den eta gogora datorren iraganeko irudia. ik oroipen; oroitza; memoria 2.

Oroitzapenak metatzen zitzaizkidan gogoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 232. orr.

Oroitzapena oso urrutitik etorri zitzaion, eta bakardade sentipena eragin zion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 83. orr.

Gogoa oroitzapen batetik bestera jauzika, Elsbeth etorri zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 172. orr.

Oroitzapen batek hartzen dio gogoa: lurrean zeutzala jertsea goratu eta haren bular txiki eder eta akatsgabeak agerian gelditu zirenekoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 33. orr.

Oroitzapena txanpon bat bezala hondoratu zitzaidan oroimenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

Bere garaian argitzerik izan ez nuen enigmatxoaren koska bikoitza, oroitzapena nire memorian gorde eta iraunarazi duena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 42. orr.

Iraganean hamaika aldiz bezala Ameriketako izenak hartu zituen gogoan oroitzapenei deitzearren: Seattle, Vancouver, Old Manett [...].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Oroitzapen guti atxiki dut ene hamar lagun horietaz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 31. orr.

Oroitzapenen kutxan bere bizitzako unerik garrantzitsuena balitz bezala gordeko du.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 87. orr.

Ospitaleko usain sarkorrak laztasun berezia ematen zien oroitzapenei.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 40. orr.

Oroitzapen bat: harri gorriz eta soropilez eginikako Orriako kurutze berezia.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 216. orr.

Beste oroitzapen bat: negu beltza zenean, anai-arrebok elkarri arrima-arrima eginda egiten genuen lo.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.

Hamaika oroitzapen gailendu zitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 315. orr.

Hona hemen Frantzisko dohatsuaren hiru lagunek idatzitako zenbait oroitzapen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 287. orr.

Baina ez da oroitzapena ere: oroitzapen baten oroitzapena da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 119. orr.

Badakit bederen zertako ari naizen oroitzapen horiek azalera goitiarazten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 64. orr.

2 (-en eta -ko atzizkien eskuinean)

Neure oroitzapenetan atxiki ditudan irudietan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 224. orr.

Orduko nire oroitzapen haiek gero eta urrunago sentitzen ditut.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 31. orr.

Hildakoak ez dira gure oroitzapenetatik erabat aldentzen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 36. orr.

Zintzoak ez du inoiz koloka egingo, haren oroitzapenak beti bizirik iraungo.  Elizen arteko biblia   Sal 112,6

Eraso diezaiegun, beraz, eta desagerrarazi horien oroitzapena jende artetik!  Elizen arteko biblia   1 M 12,53

Gorets bedi haien oroitzapena!  Elizen arteko biblia   Sal 69,26

Gorde dudan arrebaren oroitzapen bakarra, ahotsa, hitz egiterakoan ateratzen zitzaion hoskera zorrotz erretxina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 28. orr.

Madarikatua izango da haren oroitzapena, sekula ez ezabatuko haren laidoa.  Elizen arteko biblia   Si 23,26

Beste izenburu bat jartzekotan nengoen, Emakume Lizun baten Oroitzapenak, baina ez diot jarriko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 17. orr.

Herioaren oroitzapenak bekatutik urrunduko gaituela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 42. orr.

Hilezkorra baita bertutearen oroitzapena.  Elizen arteko biblia   Jkd 4,1

Juvenaliak bere haurtzaroko oroitzapenak harilkatu zituen bi maitaleen aurrean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 158. orr.

Duela zenbait urtetako oroitzapen bat datorkio gogora: Trompsburg kanpoaldeko N1 errepidean hartu eta autoz eraman zuen emakume batena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 249. orr.

Bat-batean, mutil koskorretako oroitzapen bat etorri zitzaidan burura.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 206. orr.

Egipto eta basamortuko oroitzapenak.  Elizen arteko biblia   Jkd 19,10 tit

Bixente Barandiaran, Urkiko bailaran jaio baina aspaldidanik Donostiako Altzan bizi den bertsolaria, baserri giroko oroitzapenen idazlea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.

3 (izenondoekin)

Oroitzapen horrek oroimena erabat betetzen zidan artetan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 75. orr.

Oroitzapen onaren iraupenak iragana orainean ezarri digu, opari gisa. Oroitzapen oneko anai Jakobo hil ondoren, aski aztoratuak gelditu ziren Saxoniako anaiak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 65. orr.

Oroitzapen arruntak dira oro har, ederrak baina arruntak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 56. orr.

Hartaz oroitzapen pertsonal bat daukat, eta, beraz, artikulatua eta konplexua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 29. orr.

Aitatxiren kontakizunen oihartzuna nire arrebatakoaren larruazalaren oroitzapen leunarekin nahasi zen ene baitan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 293. orr.

Lehenbiziko xurgaldian bake-une labur bat antzeman nion, ke goxoaren oroitzapen berritua birikak zeharkatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Nire bizitzako oroitzapen gardenenetako bat izaten jarraitzen du gau hartakoak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 31. orr.

Frantzisko santuak oroitzapen beneragarriko Gregorio Aita santuari bisita egin zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 326. orr.

Gerora oroitzapen kutun samurra gordetzen da adiskidetasunaren lehen ordu horiez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 204. orr.

Idazten ari naizelarik, egundaino harri bihurtzear zegoen sedimentazioa harrotzen dut, atzarriz lo zagoen oroitzapen alferra.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 28. orr.

Madarikatua ilusioen kopa oroitzapen mingarriez gainezkarazi zuena!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 328. orr.

Andreak jasan zuen oroitzapen epileptiko hura etorri zitzaidan gogora [...]; izan ere, iraun zion bitartean, iraganeko oroitzapen ahaztuak ekarri zizkion gogora, oroitzapen baliotsu eta esanguratsuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 171. orr.

Apenas zuela 1970etik askoz honantzagoko gertaeren oroimenik eta, dudarik gabe, inola ere ez haien oroitzapen koherente eta kronologikorik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 63. orr.

Liburu bat eman zuen argitara Pujol komisarioak "Marseilla zaharreko oroitzapenak" izenburuarekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 111. orr.

Sarritan esan izan da savantek oroitzapen fotografiko edo eidetikoak dituztela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 204. orr.

-Oroitzapen oso lausoa dut -erantzun zuen-.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 82. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egun horiek belaunez belaun ospatuko diren oroitzapen-egun izango dira etxe, eskualde eta herri guztietan.  Elizen arteko biblia   EstGr 9,27

Bazen urtebete Ernst Jüngerren Altzairuzko ekaitzak oroitzapen-liburua irakurri nuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 22. orr.

Nehemiasen idazki eta oroitzapen-liburuetan ere kontatzen dira gertakari hauek.  Elizen arteko biblia   2 M 2,13

Esnatutakoan ametsak gogoan gorde nahi izaten ditudan bezala, atxikitzen ahalegindu nintzen arren, gerora oroitzapen arrasto lausoa bilakatu eta ezer asko ez zidan esaten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 278. orr.

Haren oroitzapen-giroan egin nuen ipuintxo hau ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 231. orr.

Ikusten da enuntziatua ezin dela tratatu gertaera bat bailitzan, denbora eta leku jakin batean ekoitzitakoa, ozta-ozta gogoratu (eta urrunetik ospatu) ahal izango litzatekeena oroitzapen-ekintza batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 122. orr.

Noizbait ezagunak eta printzipalak izandako izen horiek denak ahazturaren zuloan amiltzen direnean, zer geratuko da oroitzapen-sorta horretatik?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 27. orr.

Etxean barrena gindoazela, arreta hartu, eta oroitzapen-uholde bat ekartzen zion gogora margolan bakoitzak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.

Ipini lerro bakoitzean intsentsu garbia: Jaunaren ohorez, ogiaren ordez erreko den oroitzapen-opari izango da.  Elizen arteko biblia   Lb 24,7

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire eskola-oroitzapen guztiak ikastolarekin lotuta zeuden, eta ezin nuen neure burua handik kanpo imajinatu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 77. orr.

Koaderno hori nire jatorriari buruzko hausnarketa-oroitzapen antzeko bat zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 19. orr.

Beherakoan, gailur-oroitzapenak eramangarriago egiten ditu ametsak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 41. orr.

Hura guztia umearen ametsa (amets-oroitzapena) zela erabaki eta ez nion buelta gehiago eman kontuari.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 70. orr.

6 oroitzapenezko izlag ik oroigarri 7.

Pragaren konkistan parte hartu zutenei eskaini zitzaien oroitzapenezko domina.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 33. orr.

oroitzapenezko plaka batekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 130. orr.

Armairu hartan izango zituen gordeta maitale opera--kantariaren oroitzapenezko hainbat gauza ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 199. orr.

Izeba Julia, oroitzapenezko irribarre zehazgabe bat aurpegian jostari zuela, zuzen aurrera begira geratu zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 289. orr.

Atzera begiratu begiratzen dugu, baina oroitzapenezko begirada da, gaur iraganak garrantzirik izango ez balu bezala.  Berria - Kultura   2004-12-10

Hiri osoak bezala, Danborradak ere, erantzun sutsua ematen baitio Marino Tabuyo alkateak oroitzapenezko ospakizunetan parte hartzeko egindako deiari.  Askoren artean   «Rataplan» - 52. orr.

Azaro hunen 14 an eginen dira oroitzapenezko zeremonia ofizialak bainan bertzaldeko ospakizunak ere bai.  Herria   2005-11-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere oroitzapen (11); gure oroitzapen (4); haurtzaroko oroitzapen (8); izandakoaren oroitzapen (4); nire oroitzapen (7)

oroitzapen asko (17); oroitzapen batzu (6); oroitzapen batzuk (9); oroitzapen bikaina (4); oroitzapen bizi (4)

oroitzapen eder (5); oroitzapen ederra (5); oroitzapen ederrak (5); oroitzapen eguna (5); oroitzapen gazi (4); oroitzapen gehiago (5); oroitzapen gisa (14); oroitzapen gozoa (4); oroitzapen gozoak (7); oroitzapen guztiak (11); oroitzapen hunkigarri (4)

oroitzapen ilunak (5); oroitzapen lauso (9); oroitzapen lauso bat (4); oroitzapen liburu (5); oroitzapen liburua (5); oroitzapen mingarriak (6)

oroitzapen on (7); oroitzapen ona (24); oroitzapen onak (40); oroitzapen onak ditut (13); oroitzapen oneko (6); oroitzapen onik (19); oroitzapen polit bat (4); oroitzapen politak (4); oroitzapen txar (15); oroitzapen txar bat (6); oroitzapen txarra (13); oroitzapen txarrak (4); oroitzapen txarrik (5)

oroitzapen ugari (4); oroitzapen urdin (6); oroitzapen urdin iluna (6); oroitzapen zaharrak (7); oso oroitzapen ona (6); oso oroitzapen onak (6)

bere oroitzapena (4); lehen oroitzapena (8)

oroitzapena berritu (5); oroitzapena bizirik (7); oroitzapena etorri (4); oroitzapena izan (5); oroitzapena utziko (4); oroitzapena uzten (6); oroitzapena uzten dauku (4)

zenaren oroitzapena (4); zerbaiten oroitzapena (4); zure oroitzapena (6)

bere oroitzapenak (21); haurtzaroko oroitzapenak (14); iraganeko oroitzapenak (4); nire oroitzapenak (7); orduko oroitzapenak (7); oroitzapenak ekarri (5); oroitzapenak etorri (4); oroitzapenak kontatzen (4); txikitako oroitzapenak (9)

bere oroitzapenen (9); nire oroitzapenen (9)

haurtzaroko oroitzapenetan (5)

oroitzapenik txarrena (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus