Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ornogabe iz animaliez mintzatuz, haien sailkapeneko adar nagusia, bizkarrezurrik ez duten mota guztiek osatua. ik ornodun 2.
Adibide franko daude, baina sinpleenetik hastearren, aintziretan bizi diren ornogabe txikien kasua aipa daiteke. Berria - Gaiak 2006-02-19
Zizareak eta bestelako ornogabeak jaten dituzte, baina hegaztirik ez. Berria - Gaiak 2006-04-20
Ornogabeek hidrokarburoak bildu egiten dituzte beraien gorputzetan. Berria - Euskal Herria 2004-06-05