Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izadiaren txantxa praktiko desatsegina izan zen berak sorturiko animalia ornodunetako talde batzuk sei hatzez hornitzea lau gorputz-ataletako bakoitzean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.
Animalia ugaztun ornoduna. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 217. orr.
Linneo-k milaka animalia- eta landare-espezieren izenak eman eta sailkatu bazituen ere, egun bizirik bost milioi inguru daudela uste dugu (horietako 50 mila besterik ez dira ornodunak). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.
Daeschlerren arabera, ezinezkoa da jakitea animalia lurreko ornodunen arbasoa ote den. Berria - Gaiak 2006-04-07
Ornodun guztietan, erreakzio kimiko berdinak aurkitzen ditugu. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.
Ugaztunek eta gainontzeko ornodunek jarduera sexual handia izaten duten garai bat izan ohi dute, araldia alegia. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 223. orr.
Hortz eta haginen forma ikusita, badirudi fruta, barazkiak, zomorroak, eta, ziurrenera, ornodun txikiak jaten zituela. Berria - Gaiak 2004-11-20
Ez da beste animaliarik giza irudimena ornodun noble honek adina piztu eta sutzen duenik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 41. orr.