Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
orkestina iz musika talde ez oso handia, dantza musika jotzen duena. ik jazban.
Gizon batzuk taulada bat eraikitzen ari ziren orkestinarentzat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.
Orkestina hasi berria zen jotzen: alai zabaltzen zen musika inguru guztian, zelaietan barna hedatuz. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 22. orr.
Orkestinako tronpeta-joleak pieza ospetsu bat iragarri zuen mikrofonotik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 364. orr.
Bat soinuarekin arituko zen, bestean orkestina egongo zen. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 82. orr.