Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jazbanaren musikarekin dantza sueltoan ari ziren gazteak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 33. orr.
Kasinoan jazbana zegoen, eta musika leun batek airea edertzen zuen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 62. orr.
Arrakastatsua gertatuko zen, ematen duenez, Gerrikabeitiaren saioa, hurrengo urtean beste hiru jazban agertu baitziren Ezkurdi plazan bertan, Bizkaiko hiru muturretatik etorriak. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 39. orr.
Azken jazzbana deitzen da Iñaki Garmendia "Laja" (eskusoinua), Enrique Eguren (saxofoia) eta Jose Makazaga "Ziolar" (bateria) hirukoteak plazaratu berria duen diska. Herria 2005-05-12
Hiruko formazio klasikoa mantendu du bizitza guztian: soinua, jazbana, saxoa. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 64. orr.
Etxean festa jartzeko falta zena: Jexuxen soinua, Pioren jazbana, Juanitoren armonika eta gainera Antonioren atabala. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 103. orr.
Haren atzean Mendoza, jazbana jotzen zuena. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 36. orr.
Soinu txikiaren laguntzaile izan ordez, protagonista bihurtu ziren pandero, botila eta jazpanak, eta mundu osoko erritmoz jantzi zuten ekitaldia. Berria - Kultura 2004-11-28
Pandero, botila êta jazpan jotzaileen erakustaldiarekin aretoa bero-bero jarri bazen, ekitaldiaren amaieran iritsi zen unerik hunkigarriena, hainbat trikitilari omentzeko sasoian. Berria - Kultura 2004-11-28
Horretaz aparte beste saxo eta bateria edo "jazbanjoleak" izan dira Gelatxo taldean urteotan: Arturo Zuloaga "Txokolo", [...]. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 35. orr.