Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamar idi gizen eta hogei idi larreko; ehun ardi eta, gainera, hainbat orein, basahuntz, orkatz eta hegazti gizen. Elizen arteko biblia 1 Erg 5,3
Gehienbat isiltasuna nagusi: zaldi bat ilargi-argitan grauska bazkan ari, eta esparru berean orkatz bat, baina zaratarik ez, eta urrunxeago ahardi beltz bat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.
Bere begitarte luze eta estuak orkatz zaurituaren begiratu mintsua zeukan. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 40. orr.
Autopistara atera zen orkatz bat jo zuten autoarekin. Berria - Euskal Herria 2004-05-04
Martxoaren 17an, orkatz baten arrastoak aurkitu zituzten, hartzak hila. Berria - Harian 2005-04-10
Batzuetan, Gaspard zaharra, bere fusila hartu eta orkatz bila ateratzen zen; aldian-aldian baten bat botatzen zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 280. orr.
Arrazoinetarik bat, orkatxen eta basurdeen emendatze handia horgo oihan-mendietan, jakinez abere horiek direla otsoen harrapakin nagusiak. Herria 2004-04-15
Neguan, ehizaren erakusleihoek liluraturik uzten zuten: orkatzak buruz behera zintzilik, aurreko hankak hautsita eta lepoaren gainetik lotuta; [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.
Gizon bat sartu zen bentako atean barrena; galtzerdi gergizko eta gorontz, orkatz-larruz jantzia zetorren. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 150. orr.
Armairuan gurasoek beretzat zuten oparia aurkitu zuen, orkatz larruzko bota batzuk ziren. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 70. orr.
Orain badut nire zamau zuria, eta kristaleria, eta zilarreria, baina izokinak eta orkatz solomo-zerrak beranduegi iritsi dira. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 18. orr.
ACCA erakundeak jakin arazten du orkatz ihiztatzea izanen dela urtarrilaren 19an. Herria 2003-01-09