Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oreina, gazela, orkatza, basahuntza, antilopea, bisontea eta sarrioa. Elizen arteko biblia Dt 14,5
Hamar idi gizen eta hogei idi larreko; ehun ardi eta, gainera, hainbat orein, basahuntz, orkatz eta hegazti gizen. Elizen arteko biblia 1 Erg 5,3
Neure herren eta guzti, argal eta zaildua bainengoen ordea, besteen pausoan aise ibiltzen nintzen mendian, basahuntzaren pare. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 101. orr.
Basahuntza irrikaz errekara bezala, halaxe ni zuregana, ene Jainko. - 0. orr.
Ikusten dutenean basahuntza egarriak eta nekeak akiturik dagoela, deitzen dituzte zakurrak eta lotzen une batean, ehiza inguratua eta segurtatua daukatenean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.
Basahuntz zauritua. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.
Aurten ere ihiztariek herritarrak gomitatzen dituzte, ihizi sasoin huntan hil basahuntzen gozatzerat. Herria 2002-10-31
Orein-adajez, basoilar disekatuz eta basahuntz-buruz dekoratutako eskailera. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.
Azeri edo basahuntz ehiza ageri zuten margo gogoikarriak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 222. orr.
Donamartiri Etchegorry ostatuan bi herrietako ihizlari eta lur jabeen basahuntz jatea. Herria 2002-11-07
Basahuntz bazkaria. Herria 2001-11-08
Lehen egunetan, ziuzta bizian joan da lasterkaldia, gure bi basahuntzak gibeletik zoatzila, beren indarrak neurtuz, hastapenean aski harrigarriki aintzinatuz jende karabana eta yak behi tropen artean. Herria 2004-02-05