Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kokotsean grano bat ageri zuen, eta beste masailan orina. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 163. orr.
Norak ez zuen masailak hautseztatzeko, edo ezpainak eta ezpainen ondoko orinak margotzeko ohiturarik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 179. orr.
Bizkarrean gaiztotuta zuen orina zuela-eta joan zen espezialistarengana. Berria - Euskal Herria 2006-04-07
Lehenengoa hankan orin bat atera zitzaion emakume batena zen. Berria - Gaiak 2004-09-28
Egun batean, aurpegia zenbait orinez margotuta agertu zen eskola ematera, eta ez zuen inongo efekturik egin. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.
Orinez betetako esku iharrak ere jaso ditu eta, erruki keinu batez, salmahaian pausatu ditu atzera. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 24. orr.
Bere esku iletsu orinez betea nire belaunetik erretiratu eta berokiaren barneko patrikara eraman zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 291. orr.
Nik ez nuen haren itsusirik ikusi, haren ederra baizik; eta ederrago oraindik, eskuin aldera ezpain gainean zeukan orin batek egiten ziona. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 127. orr.
Kopeta zimurtzean orin txiki eta ilun bat erakutsiz, bekainak igo zituen hitz egiten jarraitzeko. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 77. orr.
-Amatxo, zer da aurpegian duzun orin beltz txiki hori? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 111. orr.
Orin ñimiño haiek desagertarazteko, mendian egon eta gero, aurpegian hauts zuri batzuk eman ohi zituen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 81. orr.
Eta orin iluna ezkerreko bularpean. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 147. orr.
John Fitzgerald Kennedy presidentearen itxura aurkitu zenion telebistako elkarrizketatzaile haren ezker masaileko orin handiari. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 185. orr.
Medikuek, hala ere, Satanen seinalearen bila jarraitu zuten: iztarrean zuen orin beltz batean aurkitu zuten azkenik, eta han sartu zuten orratza. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Luzexkoak haatik, orin-ileak izateko, hik emandako neurriak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 128. orr.