Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

orezta (44 agerraldi, 27 liburutan; orobat orizta 12 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean;) 1 iz larruazalean eratzen den orban ilun biribila. ik orin.

Markok, ordea, amarengandik hartua, orezta bat zuen lepondoan, mitxeleta baten irudikoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 192. orr.

Esan beharra dago hogei duroko baten neurriko orezta zuela kokospeko zintzur-korapiloa baino beherago.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 374. orr.

Orezta bat zuen bizkarrean, eskuinean, erdialdean, bizkarrezurretik gertu, margolari batek margotua bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 53. orr.

Frankotan erran dizuet haren matelondoko orizta ez zela parte onekoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.

Grace polita zen, neska irlandarren oreztak zituen, baina behar ziren lekuan jarriak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 123. orr.

Bere aurpegi itsusiko oreztak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 143. orr.

Garaia, argala eta baldar samarra zen, oreztaz betea, esku eta hanka handikoa eta sudur luzekoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 87. orr.

Oreztaz beteriko beso lodiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.

Oreztaz jositako gazte alai eta oso maitatu bat, ile beltza tente moztuta daroana.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 52. orr.

Orban, orezta, ebakiondo edo anputazioren bat?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 212. orr.

Orezta-moduko incomodité txiki batzuk agertu baitzitzaizkion eskuineko oinean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.

Ikertzaileek azaldu dutenez, melanomaren zelulek ohiko oriztak baino BRN-2 proteina gehiago dituzte.  Berria - Gaiak   2004-03-18

2 (izenondoekin)

Emakume txiki, lodikote eta kementsu bat da, orezta beltzekikoa, motz-motz ebakitako ile sarri eta lodiduna, leporik gabea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 96. orr.

· Bere ezjakintasuna adibidez, eta are gehiago orezta ilez betea, eta titiak, umerik hazi gabea izateko oso baitzituen eroriak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 375. orr.

3 irud/hed

Gaztain sagar aurpegi-gorriak, errege sagar horiak, oreztez beteak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Berez ia eskua ere ez zen, baizik eta zerbait moztua, biguna, hezurtsua, zimeldua, argizari oreztaz betea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 213. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus