Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artista-lantegi guztiak bezala, iparralderantz orientaturik zegoen hura ere. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.
Aldeetariko bat hegoaldera bete-betean orientatua egoteko moduan eraiki zuten arkitektoek monumentua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 55. orr.
Iritsiko zela errealitatearen lau puntu kardinalak ikusi eta orientatzeko gai izango nintzen eguna. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 229. orr.
Hala bada, aise orientatu ziren patio barnean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 289. orr.
Atomotxoa han da, intsektuaren mila begietariko batean, eta bere partetxoarekin laguntzen du hark espazioan orientatzeko baliatzen duen ikusmen labur eta baldarrean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.
Itzulinguruak egiten ditu, orientatzen da, lekua hartzen du. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.
Abiatu aurretik inguruari erreparatu genion arretaz, eta, orientatu bezain laster, ezkerreko bidetik abiatu ginen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 35. orr.
Tropen gidariak gau ilun eta lanbrotsuetan orientatzeko eraikitako karel baxu moduko batera igota, beste aldera jauzi egin zuten ahiturik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 258. orr.
Ez zuen jakin posizio labirinto hartan orientatzen eta nazionalen zentinelaren segadan eroria zen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 43. orr.
Kalkuluen paperak jakako sakelan sartu, eta azken aldiz eman zion begiratu bat haize-arrosari, hari esker orientatu ahal izan baitzen mundu matematiko berri haietan barrena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 384. orr.
Oraindik bertatik garbi ikusten dut nola orientatu litekeen bera epistemeruntz. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 218. orr.
Molekula batzuek dipolo elektriko bat daramate beren baitan, hots, ipar orratz ñimiñoak bezala jokatzen dute eremu elektriko batean: orientatu egiten dira, batzuk nagiroago beste batzuk baino. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.
Nire lerro hauek Gidariaren lehenengo irakurketan irakurlea orientatzea dute helburu. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 22. orr.
Irakaslearen zeregina zientzia lantzea eta ikasleak zientziaren bidean trebatzea da; ez da ikasleak politikoki norabide batean edo bestean orientatzea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 78. orr.
Amaren geneek orientatzen dute hura, eta bere lekuan paratzen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.
Ohartarazi nahi dugu Alderdi Popularrak osaturiko Gobernuak bultzada politikoa eman zuela Euskaldunon Egunkaria-ren kontrako zigor prozesuan, eta bultzada horrek gainditu egin zuela politika kriminala fiskaltzaren bitartez orientatzeko ahalmena. Berria - Harian 2005-10-20
Gure ibilbide pertsonala orientatzeko geure bizitzen kokalekua definitzen duten koordenatuen premia baitugu, Berria - Kultura 2004-11-02