Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

norabidetu, norabide(tu), norabidetzen 1 da ad orientatu.

Korridoreko argia ez zen aski etxe ezezagunean norabidetzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.

• 2 du ad norabideratu. ik zuzendu.

Maitasun jakintsuak norabidetzen du gizakiaren funtsezko bulkoa kanpoko gauzetatik urruti.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.

Hitz horren formak, hitz horrek nahitaez jarraitu behar duen bilakaeraren aldi jakin bat adieraziko du; bilakaera hori lege zehatzek norabidetua egongo da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 58. orr.

Badira sofrikarioen bizipen hain harrigarri eta neurrigabekoa dutenak, non ez berak ez beste inork ez baitezake norabidetu horrelako estualdian.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 50. orr.

Beti ordu da, azken oreneko langilearen gisan, urratsak ongi norabidetzeko.  Herria   2005-10-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus