Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azenario eta azalorez beteriko orgatila bati bultzaka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.
Formalitate guztiak gainditu ondoren orgatila bat aurkitu eta ekipaje guztiarekin atera zen nazioarteko irteeren atetik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 259. orr.
Orgatila baten gainera botatzen ditu gorputzak, ahal bezala. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 146. orr.
Haur josteta batean bezala, hamabortz-hamasei pauso guztietan brastako batez itzuli eta bere tramankuluren batekin destatzen zuen bere gibelera, hilkutxa garraiatzen zuen orgatila koadroan zarratu nahirik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.
Orgatilari bulkaka ari ziren langileek bertze irribarre bat trukatu zuten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.
Orgatilaren beheko apaletik ontzi bete porlana eta paleta aterata, sarrera zigilatzeari ekin zioten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.
Diru gizona zen, lukurrerua, txerpolariei maileguak egunka egiten zizkiena eta orgatilak errentan ematen, eskandaluzko korrituak eskatuz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.
Nondik zetorren odol hura hauteman nahian, oroitu nintzen orgatila gainera erori zitzaidala. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 105. orr.
"Trakua" etxeko ataria da, "trakuloa", berriz, eskuko orgatila. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 153. orr.
Garraiorako orgatilak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 47. orr.