Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain dela hogeita zortzi urte, Prism, Lord Bracknellen etxetik irten zinen [...] orgatxo batean haur bat, sexu arra, zure ardurapean harturik. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 157. orr.
Weasley jauna berehala joan zen bideaz bestaldera kutxak garraiatzeko orgatxoaren bila. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 60. orr.
Loreak erabat zabaldu ziren egunean garraiatu zuen lurra orgatxo batean. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 22. orr.
Artilleroek, berriz, kanoiak euren orgatxoetatik kentzen, osagarrietan bereizten eta gero osagarriok banan-banan txukuntzen ziharduten, Peroren aginduetara. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 207. orr.
Hileta-jagoleak, mantal gris bat soinean, auto handiaren atzeko aldea zabaldu eta orgatxo metaliko artikulatu bat ateratzen du. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 174. orr.
Hileta-jagoleak, axolagabeki, hilkutxari tiratzen dio, eta orgatxo gaineraino eramaten du herrestan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 174. orr.
Nahiago izan zuen krispetak saltzeko orgatxo bat erosi, urterik urte dirua pilatu. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 44. orr.
Sorgina tearen orgatxoarekin iritsi zenean, jaki-pila bat erosi zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 347. orr.
Osaba Vernonen aldera bideratu zuen bere kutxa eta Hedwigen kaiola zeramatzan orgatxoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 350. orr.
Weasley jauna bederatzigarren eta hamargarren nasen arteko langarantz joan zen, Harryren orgatxoari bultzaka eta bere arreta guztia bederatzigarren nasara iritsi berria zen InterCity 125-ean jarria balu bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 62. orr.
Gizonak oinez zihoazen, eta emazteak asto batek tiratzen zuen bi gurpileko orgatxoan iganik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.
Manta batez estaliriko orgatxo zikina garraiatzen zuen eskale bat ikusi zuen kalearen beste aldean. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 21. orr.
Sekula ez zuten han pertsona heldurik ikusi, janari-orgatxoa eramaten zuen sorgina izan ezik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 65. orr.