Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Izan ere, garai batean Donostia xehetasuna zen; oreka, perfekzioa -irribarre egin zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 114. orr.
Oreka maite zuen, neurritasuna. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 164. orr.
Honek ere ausarki desafiatzen zituen orekaren lege nagusiak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 7. orr.
Trukeen oreka, hasteko, oso ondo adosten da enpleguaren gaineko efektu oro har negatibo batekin. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.
Europan halako oreka bat dago hegoaldeko nazioen eta iparraldekoen artean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.
Herrialde boteretsuenen arteko orekak, argi dago, ez du indarren berdintasunik adierazten, ezta nagusitasun-erlaziorik ez dagoenik ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 47. orr.
Delituen eta zigorren arteko oreka. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 36. orr.
Edukiaren eta kontaketa erritmoaren arteko oreka. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 257. orr.
Zentzu horren gainean kulunkatuko da zure bizitzaren oreka. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 155. orr.
Bakea irabazi du, alaitasuna, oreka, eta kilo batzuk; ilusioa bakarrik falta du. Pako Aristi «Note book», 2005 - 8. orr.
Erraz bidea hartu nuen, oreka moduko bat: gutxi ematen zidan gizarteak eta nik gutxiago itzuli. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 143. orr.
Kosta egiten zitzaion orekari eustea eta lau hankatan jarri zen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 140. orr.
Argi dago nolabaiteko oreka ezartzen duenak bestelako desorekarik ere eragiten duela, ezinbestez. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 79. orr.
Justizia gizartezaleak bi proposizioak [...] bateratu nahiko ditu, bi printzipio horien arteko oreka aurkitu nahiko du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 279. orr.
Urguilu tematiaren eta damu negartiaren artean oreka bilatzeko egintza labaina. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.
Nahi eta nahiezkoa da zigorrek beren artean oreka gordetzea. Berria - Euskal Herria 2004-03-15
Saiatu izan naiz, zuzenean kontra egin edo aurrez aurre talka egin beharrean, ihes egiten eta oreka gordetzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 398. orr.
Izerdi guruinak garrantzitsuak dira gorputzeko tenperaturaren oreka mantentzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.
Kanpoko ordainketen oreka segurtatzen uzten zaio truke-tasari, trukeen prezioen gaineko ziurgabetasun gero eta handiago baten ordainetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 92. orr.
Arrazoizkoa baita galdetzea ea posible litzatekeen errendimenduaren eta fidagarritasunaren arteko oreka aldatzea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 262. orr.
Oreka galdu nuen ia. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 187. orr.
Horrek, ezusteko zama hura eskuan hartzeak, ia oreka galarazi zion, balantzaka egin baitzuen une batez. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 56. orr.
Olatu kolpe batek, ordea, oreka galarazi zien. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 159. orr.
Gizakien arima guztiak askatuko banitu, bi munduak ez lirateke bakean egongo, eta oreka hautsi egingo litzateke berriro. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 200. orr.
Indarren oreka apurtzen bada, herrialde jakin baten onurarako, halabeharrez sortuko da bigarren mailako herrialdeen koalizioa, inperioaren mehatxuari aurre egiteko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 47. orr.
Barre algaraka ari zen Gol Fionnek oreka berreskuratu zuenean. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 142. orr.
Aipatu da gorago giltzadura lokak dituen mekanismo bat dela eskeletoa, eta, berez, ez duela oreka handirik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.
Estatu Batuen, alde batetik, eta bestetik Europa eta Japoniaren arteko indar-harremanen oreka berria. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.
Hain elementu heterogeneoen erabilerak halako oreka eder baten itxura ematen dio etxeari, kaosarenetik oso urruti. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 116. orr.
Elkar baldintzatzen duten terminoen arteko oreka konplexu hori bera. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 158. orr.
Funtsean, bizitzaren muinean, bere esentzian, ez dago deus oreka geldian, dena baita kontrarioen borroka etenik gabea. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 63. orr.
Zerbaitetan itsu-itsuan sinesten badut oreka kosmikoan da. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 132. orr.
Gogoan dut, bereziki, Adelak yogaren eta oreka emozionalaren gainean eman zuen hitzaldi bat. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 117. orr.
Nazioarteko sistema ekonomikoaren oreka egongaitzetik, beraz, munduko ekonomiaren egiturazko egongaiztasunera igaro gara. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.
Pagamendu balantzen oreka automatikoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.
Oreka dinamikoa bilatzen dut. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 418. orr.
Biosferaren oreka ekologikoaren arazo itzelak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 107. orr.
Bi muskuluk edo gehiagok egindako indarren oreka delikatuak eusten dio hezurrari bere lekuan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 31. orr.
Oreka munstruoso haren desegiteko indarrik ez nuen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 87. orr.
Oreka psikikoaren haustura larri eta bat-batekoa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.
Arazoak arazo, hura bere lekuan zegoela, gutxieneko oreka baten jabe; ni, aldiz, lekurik gabe nengoen, guztiz desorekaturik. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 221. orr.
Kokapenen ustezko oreka apurtzeko beldurrez. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 172. orr.
Eboluzioaren jarraitutasuna auzitan jarri ditu Eldredge eta Gould-ek proposaturiko "jauzikako oreka" delakoaren teoriak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 112. orr.
Makroeboluzioa eta aldizkako orekak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.
Hura bere lekuan zegoela, gutxieneko oreka baten jabe; ni, aldiz, lekurik gabe nengoen, guztiz desorekaturik. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 221. orr.
Harmonia lortzea, halako oreka guztizko bat... Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 106. orr.
Gatazka oreka-puntu batean uzteko beste aukera bat agertu zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 245. orr.
Zaila da oreka-unea aurkitzea. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 29. orr.
Entzumen-organo oso fina ez ezik, oreka-organo ere bada belarria. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.
Gure oreka-gaitasuna mantentzeko beharrezkoak diren hainbat atzeraelikadura- eta automatizazio-eredu landu eta xehe izan ez balira, ezinezko zatekeen zutikako jarrera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 128. orr.
Prebentzio hau oreka-irizpidea errespetatuz lor daitekeela bakarrik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 13. orr.
Zirkuluerdi formako kanalez gainera, beste bi hodi txiki ere baditu oreka-sistemak: sakulua eta utrikulua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.
Oreka-egoeratik BPGaren %3,5eko defizita izatera igaro zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.
Prezioak etengabe aldatuko dira, beraz, harik eta oreka prezioa lortzen den arte. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 68. orr.
Komunistek [...] gogor kritikatu dute Ernest Hemingwayren horko oreka-gura zuri hori. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 164. orr.
Berunezko hodei pisutsuek oreka jokoak egiten dituzte hiri gainera ez jaustearren. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 31. orr.
Itxura aldakorreko mundu batean burua nahastea eragozten diguten joera oreka-emaile guztiak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.
Argi mamuzko hori lagun, gurutzatzen dute jangela, beren itzal oreka-galduen antzera balantza apur bat eginez. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 112. orr.
Eta orain, asaldaturik, buru-oreka galdurik [...] bidea bilatzen ari zen, kosta ahala kosta neska aurkitu nahirik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 140. orr.
Zuk baizik ezin diozulako berreskurarazi bere buruarenganako estimua eta barne-oreka. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.
Bere giza orekan kaltetuak diren edo kaltetuak izanen direnen kezkak eta arrangurak. Herria 2002-11-28
Aminoazidoen zeregin nagusia zelulen osmosi-orekari eustea da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.
Gorputzeko ur-orekari dagokionez, bi baldintza bete behar dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.
Belgikan egun bizi duten hizkuntza oreka eta batasun politikoa ontzat ematen ditu. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 124. orr.
Ustelkeriaren gaitz ezagunak sustraitik kentzean, gizarte-oreka asaldatu zuela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.
Sobietar Batasuna eta Estatu Batuak K.o. 1956an elkarren aurrean aurkitu ziren, lur gainean bizirik zirauten bi botere handi bakar gisan; eta nazioarteko botere-orekan bi, kasurik onenean ere, kopuru txarra zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.
Kapitalismoa eta ekologia-orekaren eramangarritasuna bateraezinak zirela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 307. orr.
Ekonomia-oreka galarazten duen ziurgabetasun horri erasotzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 53. orr.
Aurrekontu-orekara automatikoki itzultzeko legea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.
Petrolioaren prezioaren gorabeherek berehalakoan eragiten diote munduko ekonomia eta finantza-orekari. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 127. orr.
Atzerri oreka (hau da, inportazio eta esportazioen arteko oreka) eta truke-tasaren egonkortasuna. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 29. orr.
Belarrien ardura da, goi-fidelitateko entzumen-sistema estereofoniko bat eskaintzeaz gainera, gorputzari orekan eustea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 124. orr.
Bi platerak etengabe orekan dauzkan balantza da berdintza. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 235. orr.
Horregatik, orekan egon behar dute delituek eta zigorrek. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.
Ba ote dakizu hodeiak nola dauden orekan airean, jakintza miresgarriaren adierazle? Elizen arteko biblia Jb 37,16
Lur eta zeruaren artean orekan nengoen, edo hobeki esateko, lur, zeru eta infernuaren artean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 128. orr.
Kontrako argudio baten bila ari naiz, balantza orekan jarraraziko duen ideia baten bila, eta azkenean Tomen eta Honeyren gainean pentsatzen jartzen naiz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 223. orr.
Orekan nahi ditu maitaleen gorputz eta arimak: «harmonia betean». Berria - Gaiak 2006-01-26
Urgentziaren eta betierekotasunaren artean kolokazko orekan zintzilikaturik dago. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 101. orr.
barne oreka (6); barruko oreka (3); botere oreka (6); buru oreka (3)
etengabeko oreka (3); finantza oreka (4); gutxieneko oreka (4); halako oreka bat (3); hasierako oreka (3); higidura eta oreka (5)
indar oreka (3); nolabaiteko oreka (5)
oreka apurtu (5); oreka atxiki (4); oreka aurkitu (8); oreka aurkitzea (4); oreka bat behar (3); oreka bat egon (3); oreka bat lortu (3); oreka behar (7); oreka bermatzea (3); oreka berreskuratu (3); oreka berri (3); oreka bilatu (21); oreka bilatzeko (4); oreka bilatzen (8); oreka da nagusi (4); oreka du (3); oreka ederra (4)
oreka ekologikoa (4); oreka emango (3); oreka ematen (3); oreka eta harmonia (5); oreka ez galtzeko (3); oreka galarazi (6); oreka galarazten (3); oreka galdu (36); oreka galdu zuen (8); oreka galtzea (3); oreka galtzen (7); oreka galtzen du (4); oreka gehiago (5); oreka gehiago espero (3); oreka gorde (5); oreka gordetzea (3); oreka handia (7); oreka handia dago (3); oreka handiagoa (5); oreka handiko (5); oreka hausteko (5); oreka hautsi (7); oreka hautsiko (3)
oreka izan (24); oreka izan zen (17); oreka izan zuen (3); oreka kolokan (3); oreka lortu (25); oreka lortu arte (3); oreka lortu behar (5); oreka lortu zuen (4); oreka lortuz (3); oreka lortzea (7); oreka lortzea da (3); oreka lortzeko (9); oreka lortzen (5); oreka mantendu (3); oreka mantenduz (4); oreka mantentzea (3); oreka mantentzeko (4); oreka mantentzen (5); oreka nagusi (3)
oreka puntua (3)
oreka zail (4); oreka zail hori (3); oreka zaila (5)
orekaren bila (5)
orekari eustea (7); orekari eusteko (10); orekari eusten (4); orekari eutsi (7)