Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
orekagune (orobat oreka gune) iz oreka-puntua.
Ibilian-ibilian, iritsi ziren tai-txi egiten ari den jende multzo baten parera, Loretopetik gertu, eta iruditu zitzaion Klara ikuskizun hari arreta osoa emanda zegoela: ariketa haien sekretua, orekaguneen bilaketan eta aprobetxamenduan legoke. «Kuskue tanden», 2004 - 149. orr.
Gizakiok osotasunaren esparru bat zedarritu eta bertan kosmostxo bat sortzen ahalegintzen gara; baina zeinen hauskorra den oreka gune hori, zelako danbatekoak datozkion anitzez gogorragoak diren indar kaotiko ilunetarik... Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 144. orr.
Berezko instituzioaren aldekoen eta kontrakoen arteko oreka gunea hausten balitz, Garapen Kontseiluaren geroa anitz aldatuko litzateke. Berria - Euskal Herria 2004-02-27