Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mokanesa kendu zidaten; gero ordularia ("Omega" bat) ene apez-berri oroitzapena. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 14. orr.
Begiak jaitsi nituenean, ordulariari begira atzeman nuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 84. orr.
Xutitu eta ordularian eguerdi bost gutti direla ikusten dut. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 45. orr.
Jangela-egongelan, hamaikak jo zituen ordulariak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 31. orr.
Sukaldeko ordulariak goizeko hirurak markatzen zituela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 219. orr.
Goizeko zazpiak zirela ikusi zuen ordularian. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 133. orr.
Bat-batean martxan jarritako ordulari zahar bat bezala, puzka hasi zen loroa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.
Gela barruan ordulariaren orratzak ezari-ezarian aurrerantz doazen eta kanpoan bisutsak bortizki jotzen duen bitartean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 52. orr.
Nehork baino biziago sentitzen baititu bere azalean ordulariaren orratzak, nehork baino hurranagotik haiek eragin zauriak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 79. orr.
Atera nuen ordularia... baina ez zuen taupadarik jotzen... geldirik zegoen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 363. orr.
Gerra... ez zaie giltzarik gehiago ematen ordulariei. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 21. orr.
Herrietako elizetako ordulariak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 21. orr.
Geltokietako ordulariak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 21. orr.
Eta erlojugile ihes eginaren erakusleiho honetan, ordulari hilen hezurtegi hau. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 21. orr.
Joane Somarriba bizkaitarrak urrezko medaila eskuratu du ordulariaren kontrako 20 kilometrako lasterkaldian, Hamiltonen. Herria 2003-03-17
Sabaitik zintzilik zegoen ordulari handi biribilari begiratu nion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 12. orr.
Itxaro-lekuaren erdi-erdian zegoen ordulari biribil tzarrari begiratu nion. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.
Egongelan telebista gainean jarritako ordulari handia. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 128. orr.
Hiri guztiko ordulari publiko bakarra. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 109. orr.
Fakultate aurretik igaro eta bere Luis XV patrikako erlojuaren ordua unibertsitateko ordulariaren biribil goitituarenarekin alderatu ondoren, [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 34. orr.
Astronomiako aparatuak, matematika, nabigazio eta kartografiarako tresnak (Mercatorri erosiak), hainbat ordulari zehatz... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 54. orr.
Goizeko zazpiak eta hogei segundo jo zituen telebista gaineko ordulari kuartzozkoak. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 137. orr.
Eskumuturreko ordulariari begiratu nion. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 10. orr.
Hormako ordularian oraindik seiak zirela. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 133. orr.
Minutuek hilezkorrak ziruditen, hondarrezko ordularia esku maltzurren batek horizontalean jarri balu bezala. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 108. orr.
Gelaren beste muturrean, liburuzainaren mahai atzean zegoen bi esferako ordulari bitxi batek ematen zuen ordua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 328. orr.
Ohitura dela medio, segundo bateko kadentzia eramaten ikasi dut, Suitzako ordulari baten zehaztasunez. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.
Munduko ordulari dorre altuena du, 1995ean eraikia. Berria - Mundua 2004-04-25
Dantza irakaslea da orduka eta jai egunetan merkataritza gunean ordulari saltzailea da. Berria - Mundua 2004-04-22
85 urtetan, xahartzen ari ikusten ginuen Elizondoko ordulari saltegian bereziki azken urte huntan. Herria 2001-01-11
Horma-ordulari handi bat, kaiola inkrustazioz beteta zuena, Inperi estiloko antzinako altzariak, zenbait ispilu apaingarridun eta Valentziako hiriaren XVII. mende hasierako plano bat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.
Haren barruko ordularia puntu-puntuan ibiltzen zen, inondik ere. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 13. orr.
Lehen zatia, Bilbon berean, ordularipekoa, erran nahi baita txirrindulariak bakarka partituz, zoinek emanen duen denbora gutiena. Herria 2001-06-07
ordulariari begira (3); ordulariari begiratu (19); ordulariari begiratu nion (6); ordulariari begiratzen (3)